18.07.2013 Views

0Elizanburu JB, Piarres Adame.qxd - Armiarma

0Elizanburu JB, Piarres Adame.qxd - Armiarma

0Elizanburu JB, Piarres Adame.qxd - Armiarma

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

1en KAPITULA

NON, NOIZ ETA NOLA EZAGUTU NUEN

PIARRES ADAME

Mila-zortzi-ehun eta berrogoita bortzean, Buruilaren hastean, astelehen

goiz batez, Sarako ezkilak bederatzi orenak yotzen zituelarik, muthiko

gazte luxe bat, hamabortz urtheren ingurua nonbait han zukena,

Leheteko yauregiaren hegian barna Azkaingo bidean haya-haya zohan.

Gizonek bezala egin nahiz, bizkarrean ezarria zuen maripulisa, makhila

txar baten gainean trebeska, eta lephoan artha handirekin inguratua

zuen xerrenda nabar eta herxiak erakustera ematen zuen igandetako arropekin

aphaindurik bideari lothua zela.

Itxuraz muthiko horrek bazuen adin bereko muthiko hainitzen egite.

Geldirik iduri zuen xirio bat, zabilanean, xarlango bat.

Borda-handiko aldapa gora muthiko hori ikhusi zuenak igaten, erranen

zuen bazuela, xarlangoaren itxuraz bertzerik, erran nahi baita itxurarekin

abilezia.

Beraz, gantzak hanbat trabatu gabe, mendixka horren gainera igan

zenean, bertze aldean den erreka zolara yauxi baino lehen, gure muthikoak,

begikolpe batez, besarkatu zuen San Inaziora heltzeko segitu behar

den orga-bide luzea, esperantza izan balu bezala bideko lagun baten han

ikhustea.

Nahiz denbora hartan ez ziren bide hortan astean lau arima ibiltzen,

ortzirarez salbu, zeinetan baita Doni-Yoaneko merkhatua, fortunak nahi

izan zuen, egun eta oren berean, kausi zadin gizon bat bide beraz

Azkaingo aldera zohana.

5

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!