02.07.2013 Views

Arditurriko etxe okupatutik jende asko pasatu da 25 ... - Boga - Hitza

Arditurriko etxe okupatutik jende asko pasatu da 25 ... - Boga - Hitza

Arditurriko etxe okupatutik jende asko pasatu da 25 ... - Boga - Hitza

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

[ASIER PEREZ-KARKAMO]

Suak itzaliz, elkartasuna piztuz

Hendaia eta Urruñako suhiltzaileek

SCNFren fundazioaren saria jaso dute [10]

OARSO BIDASOKO HITZAren astekaria.Ostirala, 2011ko ekainaren 24a. 19. zenbakia

Euskara eta euskal kultura Argentinan

Idurre Lekuona Antzizar irakasle bezala

dabil La Plata hiriko unibertsitatean [4-5]

Zilarrezko okupazioa

Arditurriko etxe okupatutik jende asko pasatu da 25 urte hauetan. Orain

gune horretaz edonork gozatzeko moduko txoko bat sortu nahi dute [6-7]

2IRITZIA

Kale kantoitik

Arantxa Urbe

Gureak

diren

denborak

Ke usaina dario gaurko goizari. San Joan!

Bart, eskualdeko, eta Euskal Herri osoko,

hamaika txokotan piztutako suak erabat

amatatu gabe daude, oraindik.

Igaro da urteko gaurik motzena edo, nahiago

bada, urteko egunik luzeena.

Bart aukera izan genuen gogotik kendu nahi genuen

hori guztia sutara botatzeko. Sugarretan irudikatu ditugu

hainbeste neke eta aztoramen eragin dizkiguten buruhausteak,

txikitzen ikusi ditugu, desagertzen ia, sugarren

artean.

Eguzkia jarraitu baduzu zeruan egiten duen ibilbidean,

udako txokora iritsi dela ohartuko zinen, itsas ondora.

Gaurtik aurrera, atzera, mendi aldera hasiko da, neguko

txokora iritsi arte; horrela, etengabe, batetik bestera.

Gauak luzatzen eta egunak mozten hasiko dira gaur.

Hala jarraituko du urtetan, eta urteak mendetan pilatu

eta milioika urtetan bilakatuta. Eta hala izan da aurretik

ere gaur arte. San Joan suaren inguruan osatu genuen

bart beste katebegi bat kate-maila luze horretan.

Gure arbaso haiek, Aizpitarteko kobazuloetako atarian

sua piztu eta eguzkia gordetzen ikusiko zuten atzo bezalako

gau batean. Auskalo zeintzuk izango ziren kezka-

Gauak luzatzen eta egunak

mozten hasiko dira gaur.

Hala jarraituko du urtetan,

eta urteak mendetan pilatu

eta milioika urtetan

bilakatuta. Eta hala izan da

aurretik ere gaur arte. San

Joan suaren inguruan osatu

genuen bart beste katebegi

bat kate-maila luze horretan

tzen zituzten kontuak, zein samindu eta zein pozten zituztenak.

Ez dakigu gure gisan kontatzen ote zuten denbora,

minututan, egunetan, asteetan, hilabeteetan eta urteetan

sailkaturik. Presa, berandu, goizean, gauean eta gisako

hitzak erabiltzen ote zituzten. Noiztik ote gaude kondenatuta

erlojuaren eta egutegiaren morrontzan bizitzera?

Egun hauetako albistea izan da Amazonian bizi den

amondawa tribuak ez duela denboraz aritzeko egitura

linguistikorik. Amondawen hizkuntzak ez du hitzik denbora,

urte, hilabete gisako denbora aldieretarako. Adituek

ez dute haiengan topatu jazotzen ari diren gertaeretatik

independentea den denboraren noziorik. Gure modura,

ordea, ez dira denborarik gabeko jendeak, ezta

denboraz kanpo dagoen jendea ere.

Gauza guztiek omen dute esplikazioa eta honek ere,

amondawen denbora nozio ezak, badu berea. Antza, adituek

uste dute denbora kontzeptua ez izateak denboraren

teknologi ezean duela sorburua, ez baitute egutegi eta erloju

sistemarik, alegia.

Hortaz, haien jendartea erlojuari kasu egin gabe eta

egutegia markatu gabe bizi da... eta bizi dira! To! denboraren

kontra bizi garenontzat.

Hizkuntzei erreparatuz eta denboraren kontu horiei zehazki,

euskaraz bi hitz ditugu denbora eta eguraldia izendatzeko;

gaztelaniaz ez bezala, bi kontzeptuak “tiempo”

hitzarekin izendatzen baitituzte.

Eta denboratik eguraldira salto eginik, gure eguraldi

gizon eta Arantzazuko fraide Pello Zabalaren hitz zorrotzak

datozkit gogora. Izan ere, kito esan du, ez duela eguraldia

gehiago iragarriko. Nekatu egin dela. Nekatu, orduro

eguraldia iragarri beharraz. Tiraka-tiraka, ordea,

nekearen gainetik, edo aurretik, haserrea agertu da. Nonbait,

unibertsitateko hainbat jendek sinadurak bildu ditu

tenporen kontua zientifikoa ez dela-eta iragartzaile lanetatik

ken dezaten eskatzeko.

Hala da, ez tenporak eta ez eguraldi iragarpenak ere ez

dira zientzia zehatzak. Bizitza ez den bezala, nahiz eta gu,

askotan, tematu hala balitz bezala jokatzen.

Bizitza, batez ere, ezustea da. Hurrengo segundoan zer

gerta daitekeenaren irrika eta zirrara. Hainbeste erloju,

egutegi eta eginbeharren atzean ezkutatuta, tapatuta, geratu

den magia beharko luke bizitzak ia-ia ahaztu dugun

magia baitario bizitzari.

Uff! Gau magikoaren biharamona izango da pentsamendu

horiek bihotzetik burura eta burutik eskura ekarri

dizkidana. Eskerrak itxaropen izpi txiki bat piztu dela

Amazoniako oihanean. Aspaldi, liburu batean irakurritako

zita gogorarazi dit: «Iragana pasatako denbora da, ezin

dugu han eragin; etorkizuna iristear dago, oraindik; eta

oraina, oraina da gurea den denbora bakarra, eragin dezakeguna».

Dagoeneko suak kiskali ditu han botatakoak. Ahalegindu

erlojua eta egutegia ahalik eta gehien alboratzen;

eta, ez ahaztu: oraina da gurea den denbora bakarra. Ahalik

eta zuku handiena atera iezaiozu!

Gai librean

Ander

Lizarralde

Itsasoan

barrena

BOGA

Ostirala, 2011ko ekainaren 24a

Duela gutxi irakurri nuen liburu batean,

mundu honetan, aukeratzeko aukera besterik

ez dugula. Geronek aukeratu genezakeela,

gure bizitzaren norantza nolakoa

izango den erabakien bitartez. Aurretik aipatu dudana

egia da, politikara ekarriz, dirudienez, herritarrek

aukera daukate inguratzen duten guztia aldatzeko.

Nire zalantzak ditut zentzu horretan, azken batean,

gaur egun jartzen den alderdia jarrita ere, ezkertiar

zein eskuindar, emaitza berbera izaten baita.

Hauteskundeak bihurtu diren itsaso honetan, berriz

ere, politikak azaldu digu, naturaren legea jarraitzen

duela eta arrain handiek txikiak jan dituztela.

IU, CDN, Aralar, Hamaikabat... bezalako arrainek,

erakutsi digute, itsasoa oso zabala den arren, marrazo

gutxirentzako jana ematen duela. Ez badute marea

egokia aukeratzen, eta beharrezko duten arrain

taldeetan sartzen, baten batek irentsiko ditu guztiz,

edo okerragoa, ahaznturaren itsaso zabalean galduko

dira.

EAEn aldaketa handiak gertatu dira. Bilduren olatua

deitu duten horrek, politiko bat baino gehiago urperatu

du. Olatuak, mitina ematen ari zen politiko

asko, korbata eta guzti, eta bainujantzirik gabe harrapatu

ditu. Odon Elorza bera, itsasoaren inguruan

jaiotako mutilak, irakatsi digu, mareez oso gutxi dakiela,

agian argazkietan beti Kontxari bizkar ematen

ateratzen zelako izango da.

Pozik nago Bilduk lorturikoarekin. Ez soilik emaitzagatik,

behingoagatik, Kantauri itsasoko arrainen

sindromearekin apurtu duelako, banatzearena alegia.

Azken urtetan, alderdi politiko guztiek izan duten

joera banatzekoa izan da, eta Bilduk, joera honekin

apurtu du. Behingoagatik, euskaldunei irakatsiz,

batzen gaituzten gauzak hartu behar ditugula oinarri

eta ez banatzen gaituztenak. Ikusteko dago hala

ere, itsaso berri honek ekarriko dituen aldaketak zein

izango diren. Itsasoari, hainbesteko kaltea egingo

dion kanpo kaia gelditzeko bada, ez da gutxi izango.

Hala ere, susmoa dut, hauteskundeetan herritarra

den arren arrantzalea, berriz ere, arrainek arrantzatu

gaituztela gu.

BOGA

Ostirala, 2011ko ekainaren 24a

Judas Z Judas Arrieta

BOGA Diruz laguntzen duten erakundeak

Udalak: Errenteria, Lezo, Oiartzun, Pasaia

Erakundeak: Gipuzkoako Foru Aldundia - Eusko Jaurlaritza

Bidasoa-Txingudi Mugaz Gaindiko Partzuergoa

Zuzendaria: Urko Etxebeste

Kudeatzailea: Maika Tameron

Kolore kolore

Oihana Lucas

Ongi etorri

bainujantzia!

Nahi gabe urte erdia pasa zaigu dagoeneko!

Konturatu gabe ekainean

gaude, egunak luzatzen doaz, kurtso

bukaera da askorentzat, lanaldi

jarraian hasteko unea besteentzat,

jaien hilabetea gehienentzat. Neguko botak duela

gutxi gorde ditugu armairuan, eta iritsi zaigu uda!

(edo hori dio egutegiak... eguraldia guztiz horrekin

bat ez datorren arren). Lagunekin kalera ateratzeko

urtaroa da, gauza gehien egitekoa, izozkiak jatekoa...

eta hondartzara joatekoa! Iazko bainujantziak

jarri eta... hara! Bikini operazioa martxan jartzeko

beranduegi dela ohartzen gara. Denok (edo

gehienok) gustuko dugu uda, hondartza, itsasoa,

moreno jartzea... baina hilabete honetan jende

asko konturatzen da neguan erakusten ez genituen

txitxi batzuk erakusten direla, eta bat-batean,

denoi sobratzen zaizkigu kilo batzuk. Aldizkari,

egunkari eta telebistan dieta berezi eta miraritsuen

berri dugu etengabe... eta gorputz eta fisiko

erakargarri bat izateko obsesioa inoiz baino nabariagoa

da. Horren adibide dugu hainbeste entzuten

den Dukan dieta, proteinak jatean oinarritutakoa.

Batzuk era naturalean argalduko zarela diote,

jaki kantitate handiak hartuz. Besteek, aldiz, astakeri

bat dela eta epe luzera ez duela onurarik.

Orain Dukan metodoa

dago modan, horrelako

dieta eta gomendio ugari

aurki ditzakegu

udaberrian eta udaran,

baina kontuz gero egiten

dugunarekin!

Koordinatzaileak:

Eihartze Aramendia

Asier Perez-Karkamo

Produkzio arduraduna:

Larraitz Lasa

Argitaratzailea:

Oiartzualdeko Hedabideak S.L.

Lege gordailua:

SS-68/2011

Egoitza nagusia:

Santa Klara, 22. 20100,

Errenteria-Orereta

Telefonoa:

(0034) 943 34 03 30

IRITZIA 3

Webgunea:

boga.hitza.info

Posta elektronikoa:

boga@hitza.info

Publizitatea:

(0034) 647 35 42 54

nmujika@bidera.eu

Orain Dukan dago modan, baina horrelako dieta

eta gomendio ugari aurki ditzakegu udaberri

eta udaran, baina kontuz gero egiten dugunarekin!

Gure itxuraz gain, gure gorputza zaintzen ere

erakutsi beharko ligukete! Ondo dago gure gorputza

ondo ikusi nahi izatea... baina nahi hori gure

eguneroko bizitzaren obsesioa bihurtzen denean

jada ez du zentzurik. Kontuan izan, etengabe saltzen

digutela gorputz perfektuari buruz dugun estereotipoa,

baina askotan ez dira irudi errealak

ere, beraz... ez denbora gehiegi galdu horrelakoa

izaten saiatzen. Gauza guztien gainetik gure osasuna

dagoela argi dago (osasun fisiko naiz psikikoa).

Gorputza zaindu behar dugu osasuntsu egoteko,

eta noski ondo ikusi nahi dugula geure burua,

baina errealistak ere izan behar dugu, eta

behar ez dugunean ez obsesionatu horrekin. Beste

gauza asko ikasten diren bezala, gure burua maitatzen

ere ikasi beharko genuke, eta horrekin batera

gure gorputza. Argaldu nahi badugu, egin dezagun

era arduratsu batean, medikuarekin kontsultatuz,

kirola eginez eta gure bizitza erara egokitu

daitekeen dieta batekin.

Uda iritsi da, bai, ongi etorria emango diogu bikiniari...

baina kendu begirada soberan ditugun

kilo horietatik eta kontenplatu itsasoko olatuak

nola mugitzen diren, menditik eguzkia nola sartzen

den, gure oinak hondarretan uzten duten aztarna,

edo kaleko jendetzan gure lagunak non dauden

bilatu. Ahaztu ikasturtean izan ditugun arazo

edo kezkak, utzi estresa eta mugitu lasai. Disfrutatu

udara bakoitzak gustuko duen moduan, baina

disfrutatu, oso epe motza eta polita baita kezkatuta

egoteko!

Gure itxuraz gain, gure

gorputza zaintzen ere

erakutsi beharko ligukete.

Gauza guztien gainetik

gure osasuna dagoela

argi dago, osasun fisiko

nahiz psikikoa

4ELKARRIZKETA

BOGA

Ostirala, 2011ko ekainaren 24a

«Belaunaldi berriak

euskaldun sentitzen dira»

Idurre Lekuona Antzizar

Irakaslea

Argentinako La Plata hiriko Universidad

Nacional de La Platan euskara eta euskal

kulturako irakasle da. Etxepare Institutuaren

eta La Platako Unibertsitate Nazionalaren

arteko hitzarmenak eraman du hara.

Goiatz Labandibar

Euskal Herritik Argentinara XIX. mende

bukaeran eta XX. hasieran joaten ziren

euskaldunek itsasontziz egunetako bidaia

egiten zuten. XXI. mendean, bidaia bera

egin du Idurre Lekuona Antzizarrek

(Errenteria-Orereta, 1974), baina ordu batzutan,

hegazkinez. La Platako Unibertsitate

Nazionalean euskara eta euskal kulturako

irakasle da.

Eusko Jaurlaritzako Etxepare Institutuak

eta La Platako Unibertsitate Nazionalak

egindako hitzarmenak eraman

zaitu hiru urterako abentura honetara.

Nolakoa ari da izaten esperientzia?

Etxepare Institutua euskara eta euskal

kultura munduan ezagutzera ematen ari

da, eta La Platako Unibertsitate Nazionalak

interes handia du, hemen euskal jatorriko

jende asko dagoelako. Hau laugarren

ikasturtea da; aurretik hiru irakasle aritu

dira eta ni hiru urterako etorri naiz. Oraingoz

primeran nago. Ez dut aspertzeko astirik

izan: etxea bilatu, lagun berriak egin,

hiria eta inguruak ezagutu, ikasleekin lanean

hasi…

Deustoko Unibertsitatean Euskal Filologia

ikasten edo Elixabete Perez Gazteluren

gidaritzapean ‘Jautarkolen sorta

marduldua’-rako bilketa lanetan ari zinela,

imaginatzen al zenuen zure burua

Atlantikoaz bestaldean irakasle?

Batek daki zer nuen orduan buruan! Lehe-

nengo aldia dut beste herrialde batera eta

hain denboraldi luzerako etortzen naizena.

Orain arte, gehienbat euskalgintzan

eta beti Euskal Herrian aritu naiz lanean.

Orain, gogoko lana egiten ari naiz munduko

beste paraje eta kultura batzuk ezagutuz.

Iritsi aurretik, zer zen zuretzako Argentina?

Ez nekien apenas ezer: urruti zegoela, oso

handia zela eta paraje ederrak zituela.

Hori bai, banuen ezagutzeko gogoa, askok

baitugu aspaldi hona etorritako senideren

bat, eta gure etxean beti izan dugu gogoan

Argentinara etorri zen izeba. Txikitatik

izan dut buruan Pampa izena; oso deigarria

iruditzen zitzaidan eta joan nahiko nukeela

pentsatzen nuen. Orain pittin bat

ezagutu dut eta harrituta nago. Ikaragarri

handia da Pampa, eta zer esanik ez Argentina.

Konparazio batera, Argentinako 23

probintzietako txikiena, Tucuman, Euskal

Herria baino handixeagoa da.

Hamabost eguneko tartea eman zizuten

Argentinara joateko.

Hiru aste eta nahikoa lan izan nituen. Nazioarteko

bi erakunderen arteko hitzarmena

izanik, konpromisoa zorrotz bete

nahi izaten dute. Gatazka ederrak izan nituen

denbora horretan den-dena eta dendenak

utzi eta hona etortzeko. Baten bati

adio esan gabe etorri banintzen, barkamenak

eta musu bat bidali nahi dizkiot.

Helduen euskalduntzea ez da berria zu-

retzako. Berdin erakutsi al daiteke euskara

Euskal Herrian bizi den erdaldun

bati edo Argentinan bizi den bati?

Zortzi urte eman nituen Oreretako Xenpelar

euskaltegian eta AEKn lanean, eta beti

euskara ikasteko gogo handia zuen jendearekin

lan egin dut, bai Euskal Herrian,

bai Argentinan. Gogoa izanez gero, ikas

prozesua ikaragarri errazten da. Hala ere,

badago alde garrantzitsu bat hango eta hemengo

ikasleen artean: Euskal Herrian,

gutxi edo gehiago, ikasleak badu euskararen

berri eta harreman pizar bat, umeei eskolan

entzunda, telebistan edo kalean…

Argentinako ikasleek, salbuespenak salbuespen,

ez dute inolako harremanik euskararekin

eta ezta Euskal Herriarekin ere;

askok ez dute sekulan hitz bakar bat ere

entzun, ezta idatzita ikusi…. Erabat arrotza

eta ezberdina zaie. Zertxobait dakitenak

ere badira, hala ere.

Idurre Lekuona Antzizar. [BOGA ]

Arrakasta hutsa izan da Euskara eta

Euskal Kulturaren ikasketen eskaintza.

173 ikaslek eman dute izena. Nolakoa da

ikasleen profila?

Ia denak euskal jatorrikoak dira, etorkinen

hirugarren eta laugarren belaunaldikoak,

salbuespenen bat izan ezik, denak

Argentinan jaioak. Harrigarriena da

oraindik ere euskaldun sentitzen direla,

argentinar baino gehiago. Argentina nazio

nahiko berria da, etorkin kopuru ikaragarria

hartu zuen eta beren herriekiko

atxikimendua mantendu dute. Euskaldunen

kasuan, aurrekoek Euskal Herriarekiko

maitasuna eta euskal nortasunarekiko

harrotasuna trasmititu diete. Garai hartako

etorkinen istorioak latzak dira, gogorrak

eta tristeak. Ikasleek beren jatorriari

eta hizkuntzari buruzko kontuak jakin

nahi dituzte. Maite dute beren jatorria eta

jakin-mina dute.

BOGA

Ostirala, 2011ko ekainaren 24a

Euskal kulturari buruz zer nahi zenieke

transmititu zure ikasleei?

Behin eta berriro nabarmentzen diet euskara

eta euskal kultura ez daudela bakarbakarrik

baserriari eta antzinako gizarteari

lotuta eta garai berrietara egokitzen ari

direla: rocka, dantza garaikidea, zinea,

zientzia, literatura, prentsa, telebista eta

ez dakit zenbat gauza gehiago egiten ditugula,

den-dena euskaraz. Gaur egun ere

etengabe kultura sortzen ari garela, eta

euskaraz egiten dugula. Eta eutsi egin behar

diogula, etengabeko lanaren emaitza

dela dena, egoera ez delako behar genukeen

bezain ona.

Errenteriako (2001) eta Oiartzungo

(2007) toponimiari buruzko liburuak

osatu dituzu. Argentinan euskal toponimiaren

arrastoak aztertzea ere lan mardula

izan liteke, ezta?

Ikaragarria da zenbat euskal toponimo

dauden Buenos Aires probintzian bertan,

mapa begiratu orduko antzematen dira:

Nekoetxea, Etxeberri, Olabarria… Nahi

izanez gero, lana badago. Mardula izango

litzateke, azterketa eremua ikaragarri

handia baita. Toponimoak Necochea, Etcheverry,

Olavarria bezalako grafiarekin

idatzita ikusteak begietan min egiten dit.

Baina ohitu egin behar! Euskaldunak hemen

egon zirela zalantzarik ez dago. Hemengo

historiako pertsonaia ospetsu askok

euskal abizenak dituzte, eta nonahi topatzen

dituzu erakunde edo leku

publikoak euskal izena dutenak, Olazabal

edo Hipolito Hirigoien plazak, esate baterako.

Duela urte gutxi batzuk egindako azterketa

batek dionez, argentinarren ehuneko

hamarrak behintzat euskal abizenen

bat du. Ez da broma; 40 milioi dira, beraz,

lau miloi lagunek dute abizen euskaldunen

bat. Inguruan beti topatzen dut abizen

euskaldunen bat duen norbait: dendaria,

taxi gidaria, bizilaguna... Horrelakoetan

etxean bezala sentitzen naiz.

Argentinan euskal etxeen mugimendua

handia da. Izan al duzu ezagutzeko aukerarik?

La Plata hirian Euzko Etxea izeneko euskal

etxea dago; galanta da eta ekintza asko

egiten dituzte: dantza ikastaroak, euskara

eskolak, pilota partidak —frontoia ere bai

baitu—. Jatetxe eder bat ere badago. La

Platatik gertu dagoen Chascomus herriko

euskal etxea eta komunitatea, Zingirako

euskaldunakizenekoa, ezagutzeko aukera

ere izan dut. Buenos Aires hirian lau euskal

etxe daude. 190 bat euskal etxe daude

munduan eta horietako 90 inguru Argentinan

daude. Nahikoa lan izango dut denak

ezagutzen baina mordoska bat ezagutzeko

asmoa dut eta ahal izanez gero, ekarpenen

bat egitekoa ere bai.

Jakin dugu Realaren zaletu argentina-

rrekin partidak ikusten ere izan zarela.

Herrimina edo futbolzaletasun isla da

hori?

Sekulan ez dut futbola maitatu eta ez dut

uste aldatuko naizenik. Hemengo zaletasuna

ikaragarria da. Futbola nola bizi duten

ikusita, jakin-mina sortzen zaizu futbol

zelaiko giroa ikusteko. Horixe dute hemengo

erlijioa.

Zamalbiden jaio, Hernanin bizi eta Oiartzunekin

ere lotura handia duzu. Zer du

gure inguruak eta La Platak berdina eta

ezberdina?

Inguruari dagokionez, La Platak eta gure

parajeek ez dute zerikusirik; hemen ez

dago mendirik, hau ere Pamparen zati baita.

Ez dakite zer den mendira joatea. Zorionez,

hiria bera eta inguruak berde samarrak

dira, nahiz eta Zamalbideko Tellegiñeta

gure baserria zenaren zelaiak ez izan.

Pertsonei dagokienez, hiri handietan harremanak

beste era batera izaten dira, baina

esaerak dioen bezala, bazter guztietan

txakurrak hankutsik ibiltzen dira.

Argentinarrei euskal kulturari buruzko

kontzeptuak erakusten ari zara. Zu Argentinako

kultura ezagutzen ari al zara?

Hori izan zen etortzera bultzatu ninduen

arrazoietako bat. Ezinbestekoa iruditzen

zait hona etorri eta bertako kultura edo

kulturak, asko baitira, ezagutzea; errespetu

falta izango litzateke hala ez egitea. Euskaldunok

eskarmentua dugu, gure larruan

bizitu dugulako kanpotarren errespetu

eza, eta uste dut, horregatik, tokian

tokiko ohiturak errespetatzen saiatzen garela.

Ez al dugu hori bera nahi guretzat?

Zuen izeba ere Argentinara joan zen,

Euskal Herritik Ameriketara migrazio

handia izan zenean. Historia errepikatzen

dela diote batzuk…

Joxepa Lekuona, izeba Joxepa, 20 urte inguru

zituela etorri zen Oiartzungo Aranburu

baserritik. 84 urte inguru ditu eta ez

da sekula bueltatu Euskal Herrira. Hogei

egun baino gehiago eman omen zituzten

itsasontzian. Herrimina zer den pittin bat

sumatu eta gero, ez dut pentsatu ere egin

nahi zer pasako zuten orduan! Orain joanetorrian

ibil daiteke pertsona. Hona etorri

baino lehen, krisia zela eta, bati baino

gehiagori entzun nion ez zela astakeria

pentsatzea berriz ere Ameriketara

etorri beharko dugula bizimodu bila. Espainiatik

hasi omen dira etortzen. Argentinarrak

kexu dira, Espainiako Estatuan

sartzeko gero eta traba gehiago jartzen dizkietela-eta

batzuei itzularazi ere egin

omen diete. Euskal migratzaileez

harago, deigarria da estatuek nola maneiatzen

dituzten migrazio mugimenduak

beren komenentziara. Garai eta leku ezberdinetan

baina historia errepikatu egiten

da, bai.

Lehenengo urteko taldea. [BOGA ]

Bigarren urteko taldea. [BOGA ]

Aurtengo taldeko ikasle batzuekin. [BOGA ]

ELKARRIZKETA 5

6 KULTURA

Aske bizitzeko

eremuak irabazi nahian

Jende asko pasatu da Arditurriko etxe okupatutik 25 urtean.

Orain bi pertsona bizi dira bertan modu iraunkorrean.

Egindako ibilbidearen errepasoa egin du horietako batek: Iñaki

Garmendia ‘Pirata’-k. Etorkizuneko asmoak ere kontatu ditu.

Nagore Vega Oiartzun

Iñaki Garmendia Pirata eta Koldo

Arrillaga bizi dira gaur egun Arditurrin,

okupatutako gunean. Baina

bertatik 2.000 pertsonatik gora pasatu

dira azkeneko 25 urteotan. Bai,

Arditurriren 25. urteurrena ospatzen

ari dira aurten okupazio mugimenduko

kideak.

1985. urtean hasi ziren okupazio mugimenduko

lehenego urratsak egiten Oiartzunen.

Pirata bera, Belabaratzen bizi zen

aurretik, Errenteria-Oreretan. Horixe

izan zen inguruko lehenengoetariko okupazio

esperientzia, eta baita komunitatean

elkarbizitzeko saiakera ere.

Piratak, ordea, zerbait ezberdina bilatzen

zuen: «Jende ezberdin gehiagorekin

elkarbizitzeko aukera izan nahi nuen, bizitza

historia ezberdinak zituztenekin; alegia,

ez nuen komunitate bakar bateko

gune batean bizi nahi».

Arditurriko ingurua deskubritu zuen

orduan, eta egun meategietako bisita egiten

den eremuaren gaineko guneak horretarako

aukera eskaintzen zuela ohartu

zen: «Asko gustatu zitzaidan».

1984. urtean itxi zuten meategia, eta Pirata

eta beste sei pertsona 1985 urte bukaeran

eta 86ko hasieran dagoeneko Arditurrin

hasi ziren bizitzen. Hasieran lan dezente

egin behar izan zutela dio Piratak:

«Dena txikituta zegoen, baina pixkanaka

hasi ginen lanak egiten. Pixka bat txukundu

eta jarduerak ere egiten hasi ginen. Zazpi

ginen orduko hartan».

Sei urte argi gabe bizi izan ziren. Gero argia

Arditurriraino iristea lortu zuten. Ondoren

turbinen txanda izan zen. Plaka fo-

tovoltaikoak beranduago iritsi dira. Horiek

etxea egokitzeko emandako urrats nagusienetakoak.

Elkarbizitza eta lana

Elkarbizitzari dagokionez, denbora honetan

guztian hainbat garai bizi izan dituzte

Arditurrin. Guztiak ezagutu ditu Piratak,

hasieratik baitago bertan. Azaldu duenez,

lehenengo garaian familia komunitarioagoa

izan zen.

Okin lanetan hasi ziren, 1987. urtean.

Belabaratzen ere egiten zuten ogia aurretik,

baina Arditurrin, Lakabeko jendea

etorri zenean hasi ziren: «Lakabe, lehen

Nafarroako herri okupatua zen, egun udala

ere badu. Handik etorritakoak ogia egiten

hasi ziren, eta gu ikasten. Hala, Arditu-

rrin 1987. urtean hasi ziren ogia egiten eta

jarraitzen dugu. Egun, astean zehar, inguruan

banatzeko egiten dut, eta ostiraletan

eta larunbatetan, Donostiarako».

Denborarekin, elkarbizitza hartan

hausturak izan ziren, aldaketak... «ohi bezala».

Baina esperientziaren aberastasuna nabarmendu

du Piratak: «Jende asko ezagutu

dugu, batez ere kanpotarrak, pelikulak

egin ditugu, jardunaldiak, kontzertuak,

ekitaldiak, jarduerak...».

Eta ideia berarekin jarraitzen duela berretsi

du: «Gehienbat ideia honakoa da:

aske bizitzen saiatu, komunitatean bizitzen

saiatu, gauzak konpartitu, elkarrekin

lan egin, kanpoaldean ere gauzak egin, espazio

irekiak lortu... Laburbilduz, askata-

Erakusketa bisitatu nahi dutenei azalpenak ematen dizkiete Piratak eta Arrillagak. [A. P.-K.]

BOGA

Ostirala, 2011ko ekainaren 24a

sunerako, aske bizitzeko eremuak irabaztea

da asmoa. Horixe behar da, baita espazio

irekiak ere. Gainera hemen, naturan,

are hobeagoa da».

25. urteurrena

Honaino iritsita, bide beretik jarraitzea da

Arditurriko okupazio mugimenduaren

sustatzaileen asmoa (bertan bizi ez direnena

ere bai). Aurtengo erronka jarrita dute:

25. urteurrena ospatzea. Eta hasi dira.

Beste etxe okupatu batzuek data zehatza

izaten dute ospakizunetarako: etxea

okupatu zuten eguna. Arditurrin, ordea,

data zehatzik ez dute, eta urte guztian ekitaldiak

antolatu nahi dituzte. Lehenengoa

hilaren 2an inauguratu zuten: pintura erakusketa.

Gero, hilaren 10eko asteburuan,

festak egin zituzten.

Etxeko dinamikan parte

hartzen ez dutenek ere

Arditurriz goza dezaten

txoko bat sortu nahi dute

Horrez gain, urtean zehar, muralak eta

kamisetak ere egiteko asmoa dute. Urteurrena

biribiltzeko, talde handiekin, «Soziedad

Alkoholika eta halakoekin», kontzertua

egitea ere gustatuko litzaiekela jakinarazi

dute.

Eta erakusketa jarrita duten lokala elkarte

edo antzeko zerbait bihurtzea: «Jarduera

gehiago egin nahi ditugu, zerbait jarraiagoa.

Erakusketak, baina gauza gehiago

ere bai. Sukaldea, mahaiak… halakoak

jarri eta elkarte antzeko bat sortu. Izan ere,

jende asko ez da hurbiltzen etxean ez

duelako parte hartzen, baina elkarte gisako

horrekin, etxean parte hartu gabe ere,

espazio hori jendeak baliatu ahal izatea

nahi dugu. Askaria egin, jarduerak egin,

arratsalde edo egun pasa etorri… edozeinek

erabili ahal izatea da asmoa,

eta horretara animatu nahi ditugu.

Tokia paregabea da eta denek goza dezakete».

BOGA

Ostirala, 2011ko ekainaren 24a

Egun, Iñaki Garmendia Pirata eta Koldo Arrillaga bizi dira, modu iraunkorrean, Arditurrin. Atzean, Detritusen koadro bat. [ASIER PEREZ-KARKAMO]

KULTURA 7

Munduko hainbat

artisten lanen

erakusketa

Barbiturikoaren Jaiak. 25 urtez insurgentzian

(matxinadan). Lelo horren

pean, Arditurriren aldeko pintura erakusketa

antolatu dute bertan bizi eta

ibiltzen diren lagunek. Hilaren 2an

inauguratu zuten, eta bisitatzeko aukera

egongo da uztailaren 2ra arte.

Hainbat artistaren lanak bildu dituzte

erakusketan: Iñaki Saez (Bilbo,

Bizkaia); David Segeta (Txekia, Arditurri);

Imanol (Errenteria-Orereta, Altzibar);

Idoia Monton (Donostia, Bartzelona);

Detritus (Donostia, Madril);

Iñaki Maño (Zaragoza, Donostia);

Iñaki Garmendia (Iztieta, Arditurri);

Koldo Balentziaga (Oiartzun, Arditurri);

Patricia (Valentzia, Donostia),

eta Chasko (Donostia).

Iazko martxoan sortu zen erakusketaren

ideia, Pirataren arabera: «Iaz,

martxoan, txekiar bat egon zen hemen,

ezin zuelako Bordelen margotu.

Hemen estudioa egokitu zuen, erakusketa

dagoen txokoan, eta hilabete

batean hamar koadro pintatu zituen.

Egun New Yorken eta Parisen

ditu erakusketak».

David Segeta da txekiar hori, eta

berak, Arditurrin ere nahi zuen erakusketa

jarri: «Erakusketa tokia konpondu

gabe, horrela utzita egin nahi

zuen. Aita izan da eta ezin izan zuen

inauguraziora etorri ekainaren 2an,

baina ideia berea izan zen. Erakusketa

beregatik egin dugu hemen, bere

omenez».

Segetarenak bi lan dira. Beste bost,

Idoia Montonek egin zituen: «Hemen

bizitu zen hiru urtez. Orain Bartzelonan

dago margotzen, eta azkeneko

erakusketa han egin du. Minetako

gaiak dira koadroetakoak, mihise gainean

eginak».

Piratak berak ere egin ditu erakusketako

hainbat koadro: «Guztiek

Jaizkibel dute gai gisa».

Gainontzeko lanak Koldo Arrillaga

etxekidearenak, Chaskorenak, Patriciarenak,

eta Detritusenak dira. Detritus

margolari ezaguna da, egun Madrilen

bizi dena.

Piratak nabarmendu duenez, edonork

bisita dezake Arditurrin dagoen

erakusketa, bertatik pasatuta. Norbaitek

azalpenak ere nahi baditu, telefono

zenbaki honetara dei dezake:

943 49 50 96.

8 ASTEKO ERREPASOA

Zoom Asteko irudia

Gauza txikien gordailua

Irungo Arretxe gainean Gordailua zabaldu dute. Altzairuzko kaiola antzekoa

da, eta bertan, Gipuzkoako ondare higigarriak ordenatu, artikulatu,

bildu eta erakutsi nahi dituzte.

Denera 55.000 bat pieza jasoko ditu Gordailuak. Gehienen balio etnografiko

eta historikoa handia da, eta nahiz eta pieza asko ezezagunak izan, horien

guztien atzean Gipuzkoako eta Euskal Herriko izanaren zati bat dago.

Kutxak, Donostiako Udalak, arte ederretako adituek edo San Telmo Museoko

kideek utzi dituzte pieza horiek, besteak beste.

Bilduma hori guztia, ordea, ez da ikusteko bakarrik. Izan ere, piezek hainbat

ikerlariri lagunduko diote euren lanak osatzen, behingoz, batera egongo

direlako tamaina txikiko baina balio handiko altxor horiek. Astelehenean

inauguratu zuten Gordailua, historiaz betetako altzairuzko kaiola.

BOGA

BOGA

Ostirala, 2011ko ekainaren 24a Ostirala, 2011ko ekainaren 24a

ASTEKO ERREPASOA 9

Kareletik

Eñaut

Mitxelena

Ondarea

Asteon inauguratu dute Irunen Gordailua,

Gipuzkoako kultur ondare higigarria behar

den bezala zaintzeko eraikina. Museo,

erakunde eta elkarteek eskertuko dute.

Zeinen ondo zaintzen den batzuetan ondarea, eta

zeinen gaizki beste batzuetan: Gaintxurizketan egin

nahi duten plataforma logistikoa eraikiz gero, 180

hektareako giza eta natur ondarea pikutara bidaliko

dute di-da batean. 22 etxe, zenbait erreka, nekazaritza

lurrak… denak hormigoi azpira! Horixe salatu zuen

iragan asteburuan Lurraldeko Zatikako Planaren

Kontrako Kaltetuen Asanbladak Lezon, Gaintxurizketara

eginiko ibilaldian. Zein buruargik erabakitzen

du zer den babestu beharreko ondare eta zer ez?

Lan merkatuaren egoera ikusita, lana bera zaindu

beharreko ondare izendatu beharko lukete. Zehazkiago,

baldintza duinetan egiten den lana, aspaldian galbidean

dena. Berez, alferkeriari gorazarre egitea

nahiago izaten dut, baina lan egitea oinarrizko eskubidea

dela ezin ahaztu. Eskubide hori ukatu izan zaie

urte luzez adimen urritasuna dutenei, bizitza arrunta

egitea ukatu izan zaien moduan. Zorionez, integrazioaren

bidean aurrerapauso ugari eman dituzte, baita

lan munduan ere. Bide horri heldu diote azken hilabetetan

Pasaia, Errenteria eta Irungo udalek, adimen

urritasuna duten hainbat laguni praktiketako lan hitzarmenak

eginda. Ekimenak saria merezi izan du,

eta hiru udalak saritu ditu Atzegi elkarteak. Nolanahi

ere, halakoak saririk merezi ez duten eguna iristea

sari hobea izango da.

Irribarrez ageri ziren argazkietan Atzegizale saria

jaso zuten udaletako ordezkariak eta langileak, normala

denez. Barrea bai, funtsezko ondarea! Haserretzeko

motibo gehiago eman ohi dizkigute politikariek,

barre egiteko baino. Harritzekoa oraindik ere

barre egitea ez debekatu izana, are gehiago politikarien

kontura barre egitea zeinen arrunta zaigun ikusita.

Oiartzungo adibidea hartu beharko lukete agintari

eta politikariek: iragan ostiralean Oiartzungo

udaletxeko areto nagusian barre egiteko aukera izan

zen. Ez, ordea, Udalbatza bildu zelako, Girizia Mendi

Taldeak bakarrizketa saioa antolatu zuelako baizik.

Tarteka halako lekuetan umoreari lekua egitea ez da

ideia txarra, ez. Finean, poetak esango lukeen moduan,

barre egiten duen herria ez da inoiz hilko.

10 ELKARTASUNA

Mugarik

gabeko

elkartasuna

Haitiko lurrikararen ostean erreskate lanetan

aritutako Hendaia eta inguruko suhiltzaileek

PSID erakundea sortu zuten otsailean, nazioarte

mailan elkartasun proiektuak aurrera eramateko.

SCNF tren konpainiako fundazioak saritu ditu.

Asier Perez-Karkamo Hendaia

Frantziako SNCF (Societe Nationale

des Chemins de Fer Francais)

enpresaren fundazioak Les

coups de coeur solidaires (Elkartasunezko

bihotz taupadak) saria

eman dio Urruñan egoitza duen PSID

erakundeari.

PSID (Pompiers pour le Secours International

et le Developpement/ Suhiltzaileak,

nazioarteko sorospen eta garapenarako)

nazioarteko elkartasunerako Gobernuz

Kanpoko Erakundea (GKE) da, Urruñan

egoitza duena. Haitiko lurrikararen ondoren

erreskate lanetara joan ziren Urruña

eta Hendaiako suhiltzaileek sortu dute

aurten elkartea, halako egoeratan ahalik

eta hoberen lagundu ahal izateko beharrezko

egitura antolatzeko. Horrela, 2011ko

otsailan Urruñako Udaleko erregistrora

Lurrikararen ondoren

Port-au-Princen

bizitakoak asko hunkitu

zituen suhiltzaileak

joan ziren, erakundearen izena ematera.

Herriko Etxean aurkeztu zituzten estatutuen

arabera, honako lau helbururekin

abiatu ziren:

1.- Babes Zibilerako agente publiko eta

pribatuei laguntza ematea misioak prestatzeko

(hondamendi naturalak, biktimen

laguntza, suteak, pertsonen, ondarearen

eta ingurumenari babesa...). Krisian den

herrialdeko aktoreekin elkarlanean, PSI-

Dek egoeraren azterketa egingo du, ekintzetarako

formazioa eta materiala eskaini,

eta babes zibilerako azpiegiturak sortzen

lagunduko du.

2.- Beharrezko egoeretan urgentziaz ekitea:

hondamendi natural edo teknikoetan,

gatazketan, populazioaren exodoetan, eta

laguntza premia dagoen ahalik eta egoera

gehienetan.

3.- Hezkuntza, formazioa eta oinarrizko

zerbitzuetan (edateko ura, janaria, saneamendua,

osasun zerbitzua...) munduan diren

desorekak murrizten laguntzea.

4.- Zailtasunak dituzten herrien garapenerako

ahal den laguntzarik handiena

ematea.

Urruñako PSIDren taldea Urruñako eta

Hendaiako suhiltzaileak osatzen dute, besteak

beste, eta Euskal Herria-Biarno taldean

hartzen dute parte. Frantziako Estatuan

beste hiru talde daude: Bretainiakoa,

Girondakoa, eta Languedoc Rousillonekoa,

denak Euskal Herrikoa eta gero sortuak.

Nikolas Regerat urruñarra da denen

kudeatzailea, hogei urtez Hendaiako suhiltzaileen

buru izandakoa, eta egun Angeluko

bonberoen arduraduna da. Frantziako

Estatuko Mugarik Gabeko Suhiltzaileen

larrialdetako arduraduna ere da Regerat.

Hiru proiektu abiatzeko

Une honetan hiru misiotan dabiltza eskualdeko

PSIDeko kideak lanean, hirurak

munduko herrialde behartsuenetan abiatutakoak.

Batetik Madagaskarren eta Bur-

kina Fason proiektu bana prestatzen ari

dira, behin herrialde horietako diagnostikoa

eginda, ekimen zehatzak abiatze aldera.

Eta bestetik, Haitiko hondamendiaren

kudeaketarekin segitzen dute. Hain zuzen

ere, maiatzean suhiltzaile talde bat hara

abiatu zen, egoera aztertzeko. Lurrikararen

ondoren Port-au-Prince hiriburuan bizitakoak

asko hunkitu zituen Lapurdiko

kostaldeko suhiltzaileak, eta herrialde hartako

berreraikitze lanetan oso inplikatuta

daude. Erreskate lanetako argazki sortak

oihartzun handia eduki zuen, eta lehen

erreskate taldea Euskal Herrira itzuli zene-

BOGA

Ostirala, 2011ko ekainaren 24a

[ISABEL MANCEBO BALDA ]

an abiatutako diru biltzeak arrakasta itzela

lortu, hasierako asmoetatik haratago joateko

baliagarria izan zaiena.

Le coup de coeur solidarites sariarekin

batera hiru mila euroko txekea jaso dute

suhiltzaileek. Dirua beren lana gizarteratzeko

bultzada, abiatutako egitasmoak

gauzatzeko diru gehiago biltzeko lagungarri

gertatuko zaie.

Ongi irabazitako saria izan da Urruñako

eta Hendaiako suhiltzaileek SNCF enpresako

Fundazioaren eskutik jaso dutena,

merezitako saria mugarik gabeko bihotza

izateagatik.

BOGA

Ostirala, 2011ko ekainaren 24a

2012: Interneteko domeinu

berriak eskatzeko aukera

Nagore Vega

ICANNek, Interneteko domeinuak

arautzen dituen erakundeak, lehen

mailako domeinu orokor berriak eskatzeko

aukera irekiko du datorren

urtean (2012ko urtarrilaren 12tik apirilaren

12ra).

Orain arte, lehen mailako domeinuak bi

multzotan zeuden banatuta. Batetik, estatu

kodeak zeuden —Nazio Batuek estatutzat

jotzen dituen herrialdeen domeinuak—:

.it, .es, .co. Bestetik, orokorrak.

Horien barruan daude historikoak, Internetekin

batera jaio zirenak: .com, .net, .org;

komunitateek eskatuak, eta bestelakoak.

Guztira, 22.

Datorren urtetik aurrera, domeinu orokor

berriak eskatzeko aukera ez ezik, do-

PuntuEus-en oharra

2012an ‘.eus’ domeinua

eskatuko dugu

Hilaren 19an hasi eta 24ra bitarte [gaur

arte], ICANN erakundea bere 41. bilera

egiten ari da Singapurren. Eta hilaren

20an, domeinu berrien prozesuan inflexio

puntu bat suposatzen duen erabaki

bat hartu zuen ICANNek: 2012ko urtarrilaren

12an lehen mailako domeinu orokor

berriak eskatzeko aukera irekiko da

[gTLD, generic Top Level Domain].

«Gaurko erabakiak Interneteko aro

berri baten hasiera» iragartzen duela

esan du Peter Dengate Thrush-ek,

ICANNen Zuzendaritza Mahaiko lehendakariak.

ICANNeko CEO Rod Beckstrom-ek

berriz, «edozein hizkuntza eta

idazkerako lehen mailako domeinu berriak»

eskatu ahal izango direla nabarmendu

zuen. Izan ere, domeinuen historian

lehen aldiz, hizkuntza eta idazkera

ezberdinetako domeinuak eskatzeko

aukera irekiko da [idazkera arabiarra edo

txinatarra, esaterako].

Asteleheneko erabakira iristeko bidea,

ordea, luzea izan da. Lehen mailako domeinuak

eskatzeko azken aukera

meinu propioa eskatu ahal izango dute enpresek,

hiriek eta erakundeek.

ICANNek hartutako erabakiak bidea

irekiko die hizkuntza eta idazkera guztiei.

‘.eus’

2004tik ez du domeinuen zerrenda zabaldu

ICANNek. Azken urteetan eztabaida prozesuan

izan da. Aste honetako erabakiarekin,

bidea ireki du ordea, .eus euskararen

eta euskal kulturaren komunitatea ordezkatuko

duen domeinua eskatzeko.

Hiru urte eta zertxobait daramatza PuntuEus

elkarteak horren alde lanean.

Orain, domeinua izan, izango dela argi

dute bertako kideek. .eus lortuta, euskararen

eta euskal kulturaren komunitateko

edozeinek eskatu ahal izango du bere webgunerako,

urteko kuota ordainduta.

2004an ireki zen eta, azken zazpi urtetan,

ICANN erakundea domeinu berriak

eskatzeko politikak definitu eta horien

ebaluaziorako irizpideak zehazteko eztabaida

prozesu batean murgilduta

egon da. Prozesu hori gertutik jarraitu du

PuntuEus elkarteak, eztabaidaren parte

ere izanez. Baina ez dugu horren berri

eman, ez baitago .eus domeinua eskatzeko

data zehatz eta hain egiazkorik

gaur arte ezagutu.

Hori horrela, orain arteko esperientziatik

abiatuta, data zehatz horren gaineko

ziurtasuna ez da %100ean kokatzen.

Azken zazpi urtetan ICANNek aurkeztu

dituen datak ICANNek berak

atzeratu ditu. Baina egia da eztabaida

prozesuak inoiz baino fruitu gehiago

eman dituela azken urtebetean, eta horrek

erakusten du 2012ko urtarrilaren

12an domeinuak eskatzeko aukera kasik

ziurra izango dela.

ICANNek egutegi zehatza du eskuetan:

uztaila erdialdean Applicant Guidebook-aren

azken bertsioa onartuko

dute [hori da domeinuak eskatzeko

bete behar diren baldintzen eta dokumentuen

gidaliburua]; abuztutik aurrera

eta lau bat hilabetez, domeinu berriak

eskatzeko prozesuaren irekieraren berri

PuntuEus elkarteak hiru urte daramatza .eus domeinua lortzeko lanean. [BOGA]

emateko mundu mailako komunikazio

kanpaina jarriko dute martxan; eta, horren

ondoren, 2012ko urtarrilaren 12an

hasi eta apirilaren 12ra arte, lehen mailako

domeinu berriak eskatzeko leihoa irekita

mantenduko da.

PuntuEus Elkartea albiste horren zain

egon da jaio zen egunetik. Hiru urte baino

gehiago daramatza prozesua gertutik

jarraitu eta bertan parte hartzen. Hiru

urte horietan izaera, tamaina eta jatorri

ezberdinetako 60 elkarte eta erakundek

baino gehiagok egin dute bat PuntuEus

Elkartean, eta 26.500 atxikimendu pertsonaletik

gora jaso dituzte bere webgunean

(http://www.puntueus.org/eu/).

Orain hilabete erabakigarriak datoz:

eskatzen dituzten baldintza guztiak

bete eta proiektuari benetako bultzada

ematekoa. PuntuEus Elkarteak horretan

jardun du, eta .eus eskatu eta lortzera

bideratuko ditu bere indar guztiak.

2012arekin .eus eskatuko dute, nahiz eta

ebaluazio fase osoaren ondoren, domeinua

eskatze hutsak bere onarpena

bermatzen ez duen. 2013a martxan

egongo den .eus domeinuarekin hasteko

aukera izango dela uste du hala ere

PuntuEus Elkarteak. Euskal komunitatearentzako

albiste ona izango da.

Zer da ICANN

erakundea?

AMUA 11

ICANN edo Internet Corporation for

Assigned Names and Numbers (Izen

eta Zenbakien Esleipenerako Interneteko

Korporazioa) 1998ko irailaren

18an sortu zen, ordura arte IANA Internet

Assigned Numbers Authority

erakundeak zituen zeregin batzuk

bere gain hartzeko. Zeregin horiek

domeinu izen eta IP helbideak esleitzeko

egin beharreko tramiteak dira.

ICANN irabazi asmorik gabeko erakundea

da.

Paul Townmey-ek sortu zuen erakundea,

inongo irabazi asmorik gabe,

eta bere egoitza Marina del Reyen

(Kalifornia, AEB) dago.

Sortu zenetik, ICANNeko zuzendaritzako

batzarrean ondorengo herrialdeetako

biztanleek hartu dute

parte: Australia, Brasil, Bulgaria, Kanada,

Txina, Frantzia, Alemania, Ghana,

Japonia, Kenia, Hego Korea, Mexiko,

Herbehereak, Portugal, Senegal,

Espainia, Erresuma Batua eta Ameriketako

Estatu Batuak.

Hau da erakundearen webgunea

(ingelesez): http://www.icann.org.

12 TXOKOA

Brutalismo izeneko mugimendu estetikoaren isla biltzen du Trintxerpeko itsas eskolaren eraikinak. [ASIER PEREZ-KARKAMO]

Itsas eskola, eraikin

enblematikoa

1966an proiektatu zuten Pasaiako Itsas Eskola eta Arrantzarako

Institutu Politeknikoa. Gaur egun Itsasmendikoik kudeatzen duen

eskola Pasaiak duen eraikin modernoenetakoa da.

Olatz Mitxelena Pasaia

BOGA

Ostirala, 2011ko ekainaren 24a

Bere arkitekturarengatik eraikin

moderno eta enblematikorik

baldin bada Pasaian,

hori Pasaiako Itsas Arrantzarako

Ikastetxe Politeknikoa

izan daiteke. San Pedro eta Trintxerpe arteko

mugan kokaturik, portuaren parean,

eta muino batean eraikia, ikusgarria da

eraikinaren itxura, eta bisitariaren arreta

bereganatzen du, erraz.

Luis Laforga eta J. Lopez Zanon arkitektuek

proiektatu zuten 1966. urtean. Eraikinak

lau maila ditu, zabaleran garatuak,

hiru sarbide eta, goitik beherako komunikaziorako

bi eskailera zabal.

Fatxada mailakatua da, eta nahikoa

ganbila edo konbexua. Eraikinaren erdigunean

kokatua, piramide lerden bat nabarmentzen

da.

Arkitekturan adituek diotenez, eraikina

garai hartako mugimendu estetikoaren

adibide da, brutalismoaderitzan estiloarena,

hain zuzen.

Seoaneko markesa

Espainiako Estatuko lehen arrantza eskola

izan zena, Donostiako kaian kokatu zuten,

Pedro Deunaren elizan, 1.912. urtean.

Eskola hura, Pasaiako itsas eskolaren antzindaria

izan zen eta Gipuzkoako Elkarte

Ozeanografikoaren ekimenez sortu zen.

Elkarte horretako kide zen Seoaneko

Markes ezaguna, hain justu, Pasaiako

itsas eskolaren lehen egoitza izango zenaren

jabea. Salinas jauregia, San Pedro eta

Trintxerpe bat egiten duten tokian zegoen

eta han eraiki zuten Pasaiako lehen itsas

eskola izan zena, 1940. urtearen inguruan.

Gerora, norbanako batek erosi zuen Seoaneko

markesaren jauregia, eta eskola

egun ezagutzen den bezala 1.969 inauguratu

zuten.

Salinas jauregiaren arrasto bakarra

ikus daiteke gaur egun, armarria, eskola

berriaren horma batean txertatua.

BOGA

Ostirala, 2011ko ekainaren 24a

Salinas jauregia izandakoaren armarria ikus daiteke oraindik. [ASIER PEREZ-KARKAMO]

Iberiar Penintsulako

lehen planetarioa

Planetarioa hartzen du itsas eskolaren

eraikinak. 1968. urtean inauguratu zuten

eta aitzindaria izan zen, zerua bere horretan,

fikziorik gabe ikusteko aukera ematen

zuen Iberiar Penintsulako lehen planetarioa

izan zelako. Edozein latitudetik azter

daiteke zerua itsas eskolako

planetarioan, bertan duten Zeiss proiektoreari

esker. Proiektorea, bisitariei erakusteko

ez ezik, astronomia nautikoko eskolak

emateko ere erabiltzen dute.

40 pertsonentzako aretoa da eta izarrak

interpretatzen ikasteko oso egokia. Sarrera

doakoa da, eta bisita gidatuak izaten

dira astelehenetik ostiralera. Horiek egin

ahal izateko aurrez hitzordua eskatu behar

da, (0034) 943 39 93 40 telefono zenbakira

deituta.

Belaunaldi askoren

formakuntzarako eskola

Itsasorako formazioa beharrezkoa duten

guztiek jotzen dute Pasaiako Itsas Eskolara.

Garai batean Institutu Politeknikoa

izandakoa, Itsasmendikoik kudeatzen du

Nola iritsi

Ipar Euskal Herritik edo Bidasotik etorriz

gero bi aukera ditu bidaiariak: A-8a

hartzea edota N-1 errepidea. Azken horren

aldeko hautua eginez gero, Irun/Altza/Donostia

ekialdea/Intxaurrondo

norabidean irteera hartu behar da, eta

Trintxerpera iritsiko da bidaiaria. Euskadi

etorbidetik zehar, ezkerretara ikusiko

du bisitariak itsas eskolaren eraikina.

gaur egun. Itsasoan, arrantza ontzietan

zein merkantzia ontzietan lan egiteko behar

diren titulu akademiko guztiak eskaintzen

dituzte itsas eskolan. Baita era

guztietako espezialitateetarako beharrezko

ziurtagiriak ere, egunetik egunera ugariagoak.

Gipuzkoako itsas eskola bakarra izanda,

herrialde osotik hartzen dute jendea

Pasaiakoan, baina urrutiagotik ere etortzen

omen dira ikasleak. Kataluniar asko

datoz, eta etorkinak ere gero eta gehiago

dira, atzerritik datozen guztiak etorkinak

ez diren arren. Emakumeak, ordea, oso gutxi

izaten dira, gaur egun zein iraganean.

Eskolak ikasturteko 1.600 ikasle zitueneko

garaiak ez daude denboran urruti.

Baina azken urteetan matrikulen kopuruak,

titulazioei dagokionez behintzat, nabarmen

egin du behera. HSAOLren aplikazioaz

geroztik gertatu omen da beherakada,

lehen ez bezala, orain ikasleek titulu

akademikoa beharrezkoa dutelako itsas

eskolan ikasten hasi ahal izateko.

Hala ere, eskolak etorkizuna bermatuta

du, itsasoa den bitartean itsasgizonak eta

ontziak izango direlako.

Donostiatik etorrita bi aukera daude

baita ere: A-8a erabiltzea, edo N-1 errepidea.

Saihesbidetik datorren bidaiaria,

Gomistegiko biribilgunera irtengo da

Pasaiako irteera hartuta. Trintxerpeko

Euskadi etorbidean sartu eta San Pedrora

iritsi gabe, ezkerrera ikus daiteke

itsas eskola. N-1 errepidetik etorriz gero,

Kontadoreetako biribilgunean Trintxerpe-San

Pedrorako norabidea hartu behar

da.

Azken Balada

Exte eta Xamoa

TXOKOA 13

Teknologia berriak

Extek eta Xamoak euren

burutazioak ekarri

dituzte hona:

Exteban Martiarena

EExxttee: Teknologia

berriyen eskutik, itxuran aroan,

irudiyan aroan murgilduta bizi gattukenetik,

tokiz kanpo, basajaundua

sentitzen nak. Azken aldiko

zenbait joera ulertu (nahi) ezinik

nabilek... erretratukin gertatzen ai

dena, adibidez. Derepente, denak

argazkilaritu in gattuk, eozein duk

azgazki kamara baten (eo bin, eo

hirun...) jabe, eozin trastok be argazki

kamaratxua zeramak (ez harrittu

laster komoneko paperak

eta itxeko fregonak e flashazoka

hasten badia ) ta krixto guziya klik

eta klik zebilek. Hau pasiyua!!! Megakamara

hartu ta oporreta eamango

yau, miño lanin aitzeko,

noski, 1000 erretratu ate arte jai zakak.

Parrandara ate eta ditxosozko

kamarak, batetik klik ta bestetik

flash, aujetakin bukatukoik. Eozein

ekitaldira jon ta begiyak pantallatik

altxa gabe ikusiko yau sayua...

geo fotuk, eskuzabal, sarian

edonoren eskura jarriko ttiyau,

munduak gure bageala jakin dezan.

Akaso ni nak rarua ta hola

ibiltzia gozada bat duk, ta, beti bezela,

enteatu gabe, tokiz kanpo nabilek...

Basajauntzen ai te nak?

Arkaitz Oiartzabal XXaammooaa:Geyo

itten bayaz erra zakayeu! Teknologia

berriyak irentsitako mundu batin

bizi gattukela etzakat dudik.

Sorgin gurpil bat duk gaña, zenbat

eta aparato berriyo ordun ta hobia

duk ta hobia dukenez gauza geyotako

ibillikouk ta ordun berrize

beste aparato bat berkouk.... Eskalatzea

joteko argazki kamaraz eta

California furgonetez betetako

mundu ezkertiar hontan irudiyak

izanai gain hartu ziok. Ta pertsonak

hala itten battiyeu nola ettiyeu

ingo bakaziyuk? Ze inporta zik

nei hi Punta Canan eotia bakaziyotan,

ez badiak demostratzen zoragarriya

yula? Eo hi itxea bueltatzeko

amurratzen yitzela, illunabar

zelestial batin irriparrez atetzen

bayaz?

Exte: Teknologia berriyak, drogak

bezela, berez, ettuk kaltegarriyak,

erabilpena duk arriskutsua eta hemen,

bai batea zein bestea, oso engantxatuk

gaudela iruitzen zik .

Basajauntzen ai nak, bai, miño azken

aldiyan argazkimaniakun jugada

ulertzen hasi nakela, usteit:

momentua bizitziana, helburui

kaso in gabe, hau lortzeko intako

biria baloratziana eta holako kontuk

ettuk modernuk gaur egun .

Gaur eztuk momentua bizitzen,

gaur helburua eztuk garrantzitsua,

gaur hau lortzeko biria bigarren

mallan geatzeuk, gaur une gorena,

orgasmikua, dena delakua

bukatu eta erretratuk eakusten

ttugunin bizitzen yau, Xelebria benetan

. Xam, bayun ligoi bat be

konkista guziyen berri launei ematen

ziyena, «Ezin badit kontatu ,

zertako ligatu?» ziyona... enfin.

Xamoa: Momento orgasmiko horrek

galtzen gattik, beraz. Enfin,

bai, ba eztuk hain berriya re... Argazki

makina batek bizi gattik, inmortalizatuko

gattikelako, ta gaña

autoretzara iritsi gattuk. Ez duk

hainbeste zein atetzen duken ditxosozko

argazkiyin, zer atea duken

ta zeñek atea diken artelan hoi

baizik. Argazkiyak bizi gattik.

Ameriketako indio natibuk kamaran

flash-ak arima lapurtzen tzila

saten tziten, ta oandik ere, periodikoko

argazki gehinak eskelen

orrialdetan zeuden. Amen.

14TXANPA

Asteburuko agenda

Musika

Errenteria-Orereta: Etzi, Udal Txistulari

Taldeko txistulariek Erdialdeko kaleak

alaituko dituzte, goizeko bederatzietatik

aurrera.

Hondarribia: Etzi, Hondarribiko Txistu

Taldearen alboradak izango dira Alde

Zaharra eta Soroeta-Zezen Plazan, goizeko

zortzietatik aurrera.

Jaiak

Donibane: Asteburuan sanjoanak ospatuko

dituzte Pasaiako barrutian. Musika,

dantza, bazkaria... egitarau oparoa prestatu

dute. Egitaraua ikusi ahal izateko pasaia.hitza.info

webgunean topa daiteke.

Errenteria-Orereta: Gaur, bihar eta etzi

XXII. Errenteriako Galiziako Kultur Astea

izango da Casa Galiciak antolatua. Hiru

egun horietan 10:30etik 22:30era gastronomia

eta folklore jaialdiaz gozatzeko

aukera izango da Gamon Zumardian.

Errenteria-Orereta: Gaur hasi eta etzi

bitarte, Galtzarabordako jaiak ospatuko

dituzte auzoan. Egitaraua ikusteko errenteria.hitza.info

atarian sartu.

Irun: San Martzial jaiak izango dira asteburuan.

Egitarau zabala prestatu dute.

Hori ikusteko, irun.hitza.info webgunea

bisitatu.

Dantza

Errenteria-Orereta: Etzi, ikasle eta irakasleen

II. Ekialdeko Dantzen Jaialdia

izango da Errenteria Hiria Kulturgunean.

Emanaldia 19:30ean hasiko da. Sabel

dantza, hindu dantza, Bollywood, dantza

modernoa eta dantza latinoak ikusteko

aukera izango da. Horrez gain, ekialdeko

[EL WATAN]

Haur sahararrei ongietorria. Uda Oiartzunen pasatuko

duten haur sahararrentzako ongietorri festa antolatu du biharko El

Watan elkarteak. Festa Doneztebe plazan izango da, arratsaldeko

bost eta erdietatik aurrera. Jolasak, askaria... guztiek ongi pasatzeko

jarduerak prestatu dituzte.

jantzien denda egongo da eta sariak zozkatuko

dituzte bertaratzen direnen artean.

Sarrera orokorrak zortzi euro balio du

eta 9 urtetik beherakoek bost euro ordaindu

beharko dituzte. Leihatilan ordubete

lehenago eros daitezke sarrerak,

bestela Santa Klara kalean (14. zenbakia)

dagoen Toki-Eder dendan.

Hendaia: Etzi, hilabeteroko ohiturari jarraituz,

eskualdeko mutxiko zaleak Gaz-

telu Zahar pilotalekuan bilduko dira,

11:30ean, ordubetez dantzatzeko. Hendaiako

Mutxiko Elkarteak antolatu du.

Ikastaroak

Oiartzun: Biharko musikoterapia tailerra

antolatu dute Kiribila Sanergia Zentroan

(Kontzejupe plazako behealdean, anbulatorioaren

atzean). 10:00etatik

14:00etara izango da tailerra. 60 euro

BOGA

Ostirala, 2011ko ekainaren 24a

balio du, eta aurretik izena eman behar

da, honako telefono zenbakian: 686 81

19 14. Xuxuna Juanesek emango du eskola.

Musikoterapeuta da Juanes, musika

irakaslea eta Gestalt terapian formakuntza

duena.

Antzerkia

Hendaia: Etzi, Rideau Rouge konpainiak

Messieurs les guides baigneurs de Biarritz

obra antzeztuko du Mendi Zolanen.

Gerard Bagardiek zuzenduko du eta

15:00etan hasiko da. Bi familiek abentura

barregarriak edukitzen dituzte Biarritzen.

1910. urtean dago kokatua antzezlana,

Belle Epoque garaian. Herriko Etxeko

Kultura Zerbitzuak antolatu du.

Informazio gehiagorako deitu 0559-

483049 telefono zenbakira.

Hitzaldiak

Hendaia: Biharko Jaizkibel mendiko paramoudrak

ezagutzeko natura ateraldia

antolatu du CPIE Euskal Itsasbazterrak.

Arazandiko kide batek Eozenoko garaian

(55-40 milioi urte atzera) sorturiko zizare-zuloetako

konkrezio batzuen inguruko

azalpenak emango ditu. Ateraldi

hori hilaren 8an gai beraren gainean Abbadia

eremuko Nekatoenea baserrian

emandako hitzaldiaren jarraipena da, eta

Bizkai-Gaskoniako golkoko ikuspegi paregabeaz

gozatzeko aukera izanen da.

Ateraldia frantsesez izango da, eta ezinbestekoa

da aldez aurretik izena ematea

(0559-203720). Izena ematerakoan

esango dute abiapuntua zein den. Prezioa

hamabi euroan jarri dute, eta bakoitzak

bere bazkaria eraman behar du.

Azoka

Hondarribia: Etzi, arte azoka egongo da

Minatera kalean (kirol kaian), 10:00etatik

14:00etara.

Bestelakoak

Hondarribia: Hondarribia, itsaso zapo-

BOGA

Ostirala, 2011ko ekainaren 24a

rea gastronomia ekimena asteburu honetan

bukatuko da. Gaur izango dira gastronomia

ekitaldien azken bi afariak, Enbata

eta Arraunlari jatetxeetan. Gainera,

gaur tabernetan pintxoak dastatzeko aukera

izango da, eta Kanariar Uharteetara

bidaia zozkatuko dute pintxoak dastatu

dituztenen artean.

Hendaia: Gaur, hiri barneko eta Hondartzako

ama-eskolek urte amaierako festak

egingo dituzte. Hiri barnekoena

17:00etan hasiko da, eta Hondartzakoen

Zinemak

NIESSEN

(ERRENTERIA-ORERETA)

Resacón 2: Ahora en Tailandia:

17:30; 20:00; 22:30; 01:00 (lar.).

Kung Fu panda 2 3D:

17:00; 19:30; 22:00; 00:30 (lar.).

Kung Fu panda:

17:30; 20:00; 22:30; 00:45 (lar.).

Algo prestado: 22:45; 01:00 (lar.).

Insidious:

17:30; 20:00; 22:40; 01:00 (lar.).

X-Men. Primera generación:

17:15; 20:00.

Piratas del Caribe: En mareas peligrosas:

17:00; 19:50.

Midnight in Paris:

22:45; 00:50 (lar.).

LES VARIETES (HENDAIA)

La fille du puisatier:

17:00 (ig.); 21:00 (ost., lar.).

Un vie de chat: 15:00 (lar., ig.).

Je n’ai rien oublié: 17:00 (lar.).

TXINGUDI (IRUN)

Kung Fu panda 2 3D: 22:00 (lar.).

Kung Fu panda 2:

16:30; 18:30 (lar., ig.).

Midnight in Paris filmaren fotograma bat. [BOGA]

ikuskizuna arratsaldeko sei eta erdietatik

aurrera izanen da.

Hendaia: Bihar, San Bixente eskolan

besta antolatu dute egun osoz.

10:00etan hasiko da, eta 22:00etan bukatuko

da.

San Pedro: Gaur, altxorraren bila jolasean

ibiltzeko aukera izango da Mater ontzian,

Itsas Gela elkartearen eskutik.

17:00etan hasiko da. Eta bihar, Mater ontzia

dohainik bisitatzeko aukera izango

da 12:00etatik 14:00etara.

Insidious:

20:30 (lar., ig.); 22:30 (lar.).

Piratas del Caribe: En mareas peligrosas

3D: 22:00 (lar.).

Piratas del Caribe: En mareas peligrosas:

16:45.

X-Men. Primera generación:

19:30 (lar., ig.); 22:15 (lar.).

Blitz: 16:00; 18:00 (lar., ig.); 20:00

(lar., ig.); 22:15 (lar.).

Algo prestado: 16:00; 18:15 (lar., ig.);

20:30 (lar., ig); 22:45 (lar.).

Hanna: 16:00; 18:10 (lar., ig.).

Midnight in Paris:

20:20 (lar., ig.); 22:30 (lar.).

Resacón 2: Ahora en Tailandia:

16:10; 18:15 (lar., ig.); 20:30 (lar., ig.);

22:45 (lar.).

MENDIBIL (IRUN)

Resacón 2: Ahora en Tailandia:

16:00 (lar., ig.); 18:00; 20:15; 22:25.

Kung Fu panda 2:

16:00 (lar., ig.); 18:00; 20:15; 22:25.

Insidious: 16:00 (lar., ig.); 18:00;

20:15; 22:30.

Piratas del Caribe: En mareas peligrosas:

16:00 (lar., ig.); 19:00; 22:00.

X-Men. Primera generación:

16:00 (lar., ig.); 19:00; 22:00.

Algo prestado: 20:20; 22:30.

El inocente: 15:45 (lar., ig.); 18:00.

[BOGA]

TXANPA 15

‘Grease’, Udal Aretoan. Gaur Grease antzezlana ikusteko

aukera izango da San Pedroko Udal Aretoan. Sudurpunti antzerki

taldeak taularatuko du lana, 19:30etik aurrera. San Pedroko jaietako

egitarauan barruan sartzen da ekitaldia.

[BOGA]

Rocka Urdanibian. Bihar, sanmartzialetako egitarauaren

barruan, Boogie Van eta Txarrena taldeek kontzertua emango

dute Urdanibia plazan, 22:30etik aurrera.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!