02.06.2013 Views

2012ko maiatzaren 2a. 163. zenbakia - Begitu

2012ko maiatzaren 2a. 163. zenbakia - Begitu

2012ko maiatzaren 2a. 163. zenbakia - Begitu

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

8

BEGITANDU

begitu 163

2012ko maiatzaren 2a

ARRATIA ALDEKO KANTA ETA BERTSO ZAHARRAK. ARRATIAKO MUSIKA ESKOLA 25 URTE.

Arratiako Musika Eskolak eta

Zertuk kantu tradizionalak jasoten

dauan liburua argitaratu dabe

Liburuak zati bi ditu. Lehenengoan Musika Eskolearen historia kontetan

da eta bigarrenean, Ruper Lekue eta beste ikertzaile batzuek orain 30 urte

jasotako Arratiako kanta eta bertso zaharren bildumea dago.

Erredakzinoa

Galtzear egoan altxorra argitara

atera gura izan dabe Musika

Eskolakoak lehengo kantai bizi

barria emoteko. "Arratiako kantutegi

hau altxor meta dogu,

orainean eta geroan balio izango

deuskuna. Jakin badakigu

lehenagoko garaietan, gaur baino

askoz be gehiago kantetan

zana, baina etorriko dira, seguru,

kanturako eta kantetako egun

hobeak" dino Gontzal Mendibilek

hitzaurrean. Azala Jon Artetxe

areatzaztarrak -aurtengo Donostiako

Jazzaldiaren kartelaren egileak-

egin dau.

Liburuari Arratiako Musika Eskolearen

historiak emoten deu-

tso hasierea. Atal honen egileak

Iban Gortazar eta Naia Rodrigez

dira. Naia Rodrigez Musika Eskolan

ikasle zan orain dala 25 urte

eta irakaslea da bertan azkenengo

13 urteotan. "Sano erakargarria

izan zan niretzat ikerketa lan

hau egitea, musika eskolea sortu

zanean ikasle nintzalako eta

orain irakasle. Lan honetarako

ikasle, irakasle eta proiektuaren

bultzatzaileakaz egon naz" azaldu

deutso Rodrigezek begituri.

Lehenengo atal honetan historiaren

ostean, 30 argazki dagoz

eta argazkiotan, 25 urte honeetan

eskolatik pasautako hainbat

ikasle.

Gordeta egoan altxorra

"Arratia aldeko kanta eta bertso

zaharrak" izeneko atala Gontzal

Mendibilek egindako hitzaurreak,

Ruper Lekueren aurkezpenak,

kanta bildumeak eta egile ezagunen

bertsoak osotuten dabe.

Bilduman agertzen diran kanta

eta bertsoak lau etorrera daukie:

1978tik 1981era Ruper Lekuek

jasotakoak; sasoi berean Gontzal

Mendibilek jasotakoak; Udako

Euskal Unibertsitateko folklore

taldekoak 1987 eta 1988an

batutakoak eta talde horretako

kidea izandako Jose Ramon Arbek

grabau eta agindutakoak.

Labayru Institutuan artxibauta

dagozan euskal filologiako behinolako

ikasle batzuk jasotakoak

eta Ruper Lekueren eskuetara

Igone Etxebarriari esker heldu

diranak be agertzen dira.

Kanta bilduman, informanteak

garrantzia handia hartzean dabe

eta kantearen letrea eta musikeaz

gainera, informantearen izena,

datuak eta erretratua be agertzen

dira. "Kanta eta bertsoak sailkatu

orduan ez dot gura izan ohiko

alkarketarik egin. Nire asmoa -beste

kantutegi batzuetan ikusten

diran sailkapenak albo batera itxiz-

iturri edo informanteen garrantzia

baloratutea eta bide batez eurei

Aurkezpen ekitaldia

hilaren 5ean izango

da Igorreko Lasarte

Aretoan 20:00etan

Liburuaren aurkezpeneko kartela.

Liburuaren aurkezpenerako egin dan kartela.

omenaldi txiki bat egitea izan da"

dino Ruper Lekue egileak.

Aurkezpen ekitaldia

Liburu honen aurkezpena maia-

tzaren 5ean arrastiko 20:00etan

izango da Igorreko Kultur Etxean.

Bertan, Gontzal Mendibilek bere

azken diskoko kanta batzuk liburu

honetan jasoten diranak kantauko

ditu. Iker Allur eta Argi Zamezak be

kanta eta bertso zaharrak bizibarrituko

dabez.

Eta Ruper Lekuek, Naia Rodrigez

eta Iban Gortazarrek, eta Oihane

Barrenetxeak berbea hartuko

dabe liburuaren inguruko

gorabeherak kontetako.

Begitu-lagunak liburua doban

jasoko dabe egunean bertan.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!