16.05.2013 Views

Agirre Asteasukoaren "Eracusaldiac", sermoia ... - Euskaltzaindia

Agirre Asteasukoaren "Eracusaldiac", sermoia ... - Euskaltzaindia

Agirre Asteasukoaren "Eracusaldiac", sermoia ... - Euskaltzaindia

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

70

ARANTZA OZAETA

Interesgarria da nola latinez ager tzen den galdera ikurra ere ageri den euskarazko

ber tsioan. Baina ez da galdera egiten, ilokutiboki duten balorea agindua

da. (Ikus eranskinetan, 324. or., adibidez).

Orobat, “Beguira” askoren ondoan galde tzen da: “astean zenbat bider?,

hilean zenbat bidera?”, eta abar. Aginduaren intensifika tzaile moduan egiten

dute lan galdera horiek. Sermoiak inherentea du erregulazioa, eta bereizki

Plat testuetan egiten da nabari norabide-marka tze hori, inperatiboaren bidez

eta zerrendaketaren bidez. Bide batez metatu egiten dira alderdi horiek, sermoiaren

inten tsitatearen alde egiten dutena eta sermoiaren erretorika ikustean

bistaratuko dena. Zen tzu honetan, B motako Plat testuak erabat dira

disforikoak: gizakiaren obra edo eran tzuna dute arda tz, eta eran tzun hori

negatiboa da beti.

Plat sermoiotan informazioa oso zatiturik ematen da. Mandamentu edo

Aginte bat jorra tzeak egitura bitarra dauka (A + B moldeak, alegia). Bistan da

modu horretan errepikapen eta erredundan tzia handiak gerta tzen direla, maila

askotan gertatu ere, lexikoan, informazioan, inten tsitatean. Lokailuak erruz

darabil tza sermoiak, ahozko testu ida tzi jasoaren ezaugarriak ezinhobeto jarraituz

horrela; izan ere, konexio eta kohesio maila altuak behar ditu testuak

mezua en tzunez jarraitu ahal izateko.

A Plat, aldiz, ilustratiboa da, adi tzera ematen du mandamentua, eta badu

praxiari lotutako bukaera bat, Eracusen bezala. Izan ere, A motako Plat, Eracus

motatik oso-oso hurbil dago. Bi mota horien an tzekotasuna (A motako Plat

eta Eracus moldea) froga tzeko elementu paratestualak erabili daitezke, izan

ere, makro-proposizioaren marka tzaile zenbaki erromatarra erabil tzen da Platen

eta Eracusen epigrafeak. Hala ere, jada 6. Platen epigrafeak erabil tzeari

ekiten dio zenbaki erromatarren kaltetan, eta 7. Platen azalpenaren motore

bezala dotrinako liburuko aipua dakar, berriz ere, hasiera fasean (gogora bedi,

Eracus testuen hasieretan bezala). Testuotan gaiak aldatu egin dira, eta egitura,

nolabait ere bai, baina gaude azaleko ukituak baino ez direla, eta bereziki

gertazen direla aldaketok hasiera fasean.

A motako sermoietan paragrafo paralelotan plantea tzen da testu-gorputza,

horrela lauzpabost beharrizan plantea tzen ditu, paragrafoko bat. Paragrafo

paraleloak testuaren gaiak edo makro-proposizioak buruan il tza tzeko eta

gogorarazteko darabil tza esatariak. Izan ere, zerrendaketa horrek helburu bi

lituzke: en tzuleari gaia jarrai tzen eta ordena tzen lagundu; eta, bestetik esatariari

testua memorian gorde tzen lagundu. Ikus adibidea jarraian:

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!