16.05.2013 Views

Agirre Asteasukoaren "Eracusaldiac", sermoia ... - Euskaltzaindia

Agirre Asteasukoaren "Eracusaldiac", sermoia ... - Euskaltzaindia

Agirre Asteasukoaren "Eracusaldiac", sermoia ... - Euskaltzaindia

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

AGIRRE ASTEASUKOAREN ERACUSALDIAC

Kontuan hartu behar da, hala ere, “Beguira” paragrafoetan ez dela sistematikoki

esaldi metalinguistiko bat erabil tzen konklusio aldia abia tzeko 25 . B

motan i txiera fasea laburragoa da, izan ere, B Platen presio sen tsazioa handia

da. Den tsitate horrek ez luke onartuko peroratio-rik. Saturazio totala oso hurbil

dago. Hona hemen bukaera adibide bat:

[I 8] “Orra, nere Cristaua, lenengo aguintearen contraco becatuac. Gorde

dezagun Jaunaren legue Santa leyalqui, eta emango digu, aguindu digun, betico

vici tza. Amen” (B 23)

Hala ere, eta bukaerak laburrak izan arren, bada hor eragiketa mul tzo bat:

hasteko, frogaldiaren bukaera irudika tzen duen erakusle bat: “Orra”. Jarraian,

laburpen orokorra: “lehengo aguintearen contraco becatuac”. Ondoren, eskaera

edo erregu bat: “Gorde dezagun Jaunaren legue Santa...” eta, buka tzeko,

agindua edo promesa: “eta emango digu, aguindu digun, betico vici tza”. Sermoiaren

denbora ixten duen “Amen” azkenik. Bete da sermoiaren denbora eta

sermoiaren adi tzea, horra hor, “saturazio totala”.

Nolanahi ere, bukaera patetikoa duten B Plat badira (cf. 17. Platen peroratio

luzea, orrialde bat ingurukoa). Bukaeran, dena den, betiko eskema: 1)

eskaera, “eguin dezagun au gucioc”; 2) promesa “onela iristeco gure u tseguiteen

barcacioa, eta betico Cerua”, eta, 3) azken hi tza: “Amen”.

Galde daiteke zergatik ote dauden desberdintasun hauek bukaeretan,

kontuan izanik egonkorra eta erregularra dela gure idazlea. Zergatik, tarteka,

eskemetan sar tzen ez diren hizkun tza erabakiak? Luze-laburrak, bariazioak ordenan,

adibideak espero ez diren tokietan… Har tzaileari begira eginak ote?

Harri tzeko eta ez gogai tzeko? Ezen oso ezaguna eta prebisiblea baita egitura.

Gerta liteke idazleak hizkun tzari berari uztea hi tz egiten, eta hizkun tza berak

egitea bidea itinerarium linguae batean?

Ondorioz, forma egonkorrak darabil tza esatariak bukaerak marka tzeko.

Ez dago kategoria berezirik Eracus-en aldean. A eta B motetako bukaerek ez

dakarte berrikun tzarik. Bai, ordea, garapen faseak.

Garapen fasea zerrendaren bidez antola tzen da (1, 2, 3…), eta “Beguira”

hi tzarekin hasten dira (latinezko Queritur-en i tzulpen gisara) sistematikoki.

25 Ba tzuetan ager tzen da “Asco da” (cf. 3., 4.) “Asco degu” (17.) “Asco degu gaurco” (21.),

“Baña asco da” (25.). Baina ez da egonkorra. Gehienetan zuzen-zuzenean jo tzen du konklusioaldira

(cf. 5., 8., 10., 12., 16., 19., 22., 23.) Epigrafe bidez ez du beti marka tzen bukaera: aldatzen

du 3., 4., 5. eta azken platikan, 25. Baina ez du alda tzen: 8, 10, 12, 16, 17, 19, 21, 22.

69

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!