16.05.2013 Views

Agirre Asteasukoaren "Eracusaldiac", sermoia ... - Euskaltzaindia

Agirre Asteasukoaren "Eracusaldiac", sermoia ... - Euskaltzaindia

Agirre Asteasukoaren "Eracusaldiac", sermoia ... - Euskaltzaindia

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

68

ARANTZA OZAETA

4. Begira, fedeco gauzaren bat ucatu dezun, dala bacarric zaudela, dala lagun

artean, egin dezagun kontu…

5. Begira, fedeco gauzaren bat, osotoro ucatu ez, baña dudan ipiñi ote dezun

6. Begira, e tsi ote dezun Jaunaren urrikaltasunaz… (B 3. Plat)

B motako Platek bukaera laburragoa du Eracusek baino, baina elementu

komunak ere badira.

Plat testuek, Eracus testuekin erkatuz, dakar tzaten aldaketek badute eraginik

esatariaren rolean? Gure irudirako Isaiasen ildotik ikusten du sermoilariak

bere egitekoa (ohar bedi, hain zuzen ere, Plat testuek Isaiasen aipua dutela

goiburu, “Clama, ne cesses, quasi tuba exalta vocem tuam, et annuntia populo

meo scelera eorum”. Isaiae 58. Agirrek modu honetan i tzul tzen duena:

O tseguizu, ez isildu: trompeta baten eran eguizu deadar, eta adi tzera eman

guiozca tzu nere erriari bere becatuac, dio Jaunac Isayasen autic”). Esataria,

orain go liburu honetan, profeta bezalakoa da: mezua aldarrikatu beharra ikusten

du, “tronpeta baten eran” aldarrikatu ere, lau haizeetara. Lehen liburuan,

ia teologo lanetan ziharduen azalpen gisakoetan murgildurik. Rol aldaketa

horrek markak uzten ditu testuan, jakina; B motako platiketan nabarmena da

testu gorpu tza desberdina dela, aldaketa garran tzi tsuak dituela Eracus-en aldean

eta Plat A-ren aldean. Paragrafogin tza argi eta garbi bereizten da B motan,

eta horrelakorik ez da horren garbi egiten, ez A moldean, ez Eracusen.

Giza proiektu bera dute sermoi guztiek, per tsonaren identitatea eraikitzeko

diskur tso bat, kristauaren tasun ba tzuk: “Kristaua X da, ez Y”. Komunikazio

kontratuaren arabera, esataria moralaren begirale eta zain tzaile da.

Aldaketa gu txi dago, guztiarekin ere, ireki tze eta i txiera faseetan: hasieran berdin

errepika tzen ditu “Alabatua”, clama eta o tseguizu (Isaiasen aipua). Sarreraraino

luza tzen da hasiera eta egiten ditu: errekapitulazioa, divitioa eta leloa

“Enzun arretarequin”. A motarekiko aldaketarik ez, (ikus errepresentazioa

eranskinean, 314, 323. or.).

I txiera fasean, konklusioa edo epilogoa analizatu behar da. Forma aldetik,

ez du aniztasunik erakusten, erregularra da eta Eracusen fun tzio berberak betetzera

dator: errekapitulazio minimo bat egin, borondatean eragin (praxira bultzatu)

eta diskur tsoaren bukaeraz abisatu:

[I 7] “Ea gurasoa, aditu dituzu cere ume, eta mirabeai beguira tzeco dituzun

eguin bideac, eta oen contra guerta tzen diran u tseguiteac. Oraindañocoaz Jaunari

escatu deguiogun umilqui barcacioa, eta aurrera vici gaitecen beraren legue

Santac eracusten digun bezala, onela iristeco betico vici tza. Amen.” (B 86)

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!