16.05.2013 Views

Agirre Asteasukoaren "Eracusaldiac", sermoia ... - Euskaltzaindia

Agirre Asteasukoaren "Eracusaldiac", sermoia ... - Euskaltzaindia

Agirre Asteasukoaren "Eracusaldiac", sermoia ... - Euskaltzaindia

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

AGIRRE ASTEASUKOAREN ERACUSALDIAC

eta psikologikoa estuen eta zorro tzen. De facto, enunzia tzailea bere kabuz ariko

bali tz bezala ikusiko dugu, teologiak baztertu eta “lurrera” edo “eguneroko

bizi tzara” jai tsita. “B” moldearen gaia mandamentuen urraketen inguruko bekatuak

dira. Bekatuen taxonomia oso fina da.

A moldeko Plat azalpenezkoa da eta Eracusen oso an tzekoa dugu, ondoren

ikusiko dugunez. Aldeak, B Plat moldean daude.

Mandamentuak honela antolaturik daude: 25 platiketatik 11 dira B motakoak.

Baina “azalpenezkoak” diren Plat testuetan ere asko dago erregulaziotik,

paragrafo paralelo asko eta disforia. Ikus konbinatoria ondoko taulan.

Sermoi kopuruan errepara daitekeenez, Mandamentuen inguruko erregulazioa

irakaspena bezain inportantea da:

Sarrera orokorra (A mota)

1. Agintea: 2. eta 3. Plat ( 2. Plat = A; 3. Plat = B)

2. Agintea: 4. eta 5 Plat (4. = A; 5. = B)

3. Agintea: 6., 7. eta 8. Plat (6. eta 7. = A; 8. = B)

4. Agintea: 9. eta 10. Plat (9. = A; 10. = B)

5. Agintea: 15., 16. eta 17. Plat (15. = A; 16. eta 17. = B)

6. eta 9. Aginteak: 18. eta 19. Plat (18. = A; 19. = B)

7. eta 10. Aginteak: 20., 21., 22. eta 23. Plat (20. = A; 21., 22. eta 23. = B)

8. Agintea: 24. eta 25. Plat (24. = A; 25. = B)

B motako platiketan esataria jokabide-arau zeha tzak ematen ikus daiteke,

preskripzio ku tsua eta giro zorro tza nagusi. Efektu arau-emaile hori sermoiaren

gorpu tza kohesiona tzeko erabili elementu tipografikoek areagotu egiten

dute: bekatuak zerrendaturik datoz zenbaki bidez (1, 2, 3…), inperatibo batekin

hasten dira “Beguira”, eta abar (ikus adibide gehiago eranskinean, 324,

325, 327, 328. or.):

[I 6]

1. Beguira, dotrina icasteco, eta eracusten dituan gauzac ongui adi tzeco, sayatu

ote ceran...

2. Beguira, icasi dezun nola molda zaitezquean zure becatuen damu eguiazcoa

sor tzeco...

3. Begira sarritan eguin dituzun Acto fedecoac? Dotrina ongui daquianac…

67

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!