16.05.2013 Views

Agirre Asteasukoaren "Eracusaldiac", sermoia ... - Euskaltzaindia

Agirre Asteasukoaren "Eracusaldiac", sermoia ... - Euskaltzaindia

Agirre Asteasukoaren "Eracusaldiac", sermoia ... - Euskaltzaindia

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

AGIRRE ASTEASUKOAREN ERACUSALDIAC

eta konklusio aldia: errekapitulazioa, apelazioa, slogana, betiko bizi tzaren promesa

eta amen.

Orain arazoa sor tzen zaigu: eskema tipiko honetatik at, badago beste bariaziorik?

Eskema hau esporta daiteke eta aplika dakieke beste sermoi biei, hau

da, Plat eta Bed izenekoei?

2.4.2.2. “I tzaldi edo Platicac”

Eracusaldiac-2 liburuan, batetik, “I tzaldi edo Platica” datoz hasieran

(1-25 sermoiak). Horien jarraian ager tzen da gazteei zuzendutako sermoi sorta

(25 sermoi); bertan berreskura tzen du Eracusaldia izena berriz ere. Hirugarrenik,

beste sermoi bat dugu liburuaren amaieran: “Bedera tziurrena”. Beraz,

bigarren liburu honetan ager tzen dira, esatariaren baitan intuizioz eta izenez

bereizten diren platicac eta bedera tziurrenac (aurreran tzean, Plat eta Bed).

Eracusaldiac-2 liburukiaren gaia Aginteak edo Mandamentuak dira. Aginteak

jorra tzen dira liburuaren 1. atalean (ho ts, Plat testuetan); eta bestetik,

bukaeran, bedera tziurrenetan. Beraz, liburu osoari titulua bi atalok ematen

diote. Plat testuei dagokienez, lehen begiratu batean gauza asko alda tzen da

Aginduak azal tzerakoan vs Eracus testuetan, nahiz esatariak giza proiektu bera

izan. Plat testuek badukete zerbait propioa eduki aldetik eta makro-egitura

aldetik, Eracusek ez dutena.

Eracusaldiac-2 liburuko estruktura globala ikus daiteke (ikus eranskinak

293. or.). Sermoi bakoi tzean egileak atal ba tzuk bereizten ditu, oraingoan epigrafeak

eta zenbaki erromatarrak bereizten ditu. Eranskinean ikus daitezke

bariazioak.

Egileak grafikoki marka tzen ditu sermoiaren atalak; testuetan marka desberdinak

darabil tza (Platen marrak, Eracus eta Beden zenbaki erromatarrak).

Alegia, idazleak grafikoki ere marka tzen du testu tipologia desberdina. Testuotan,

eskuarki, markaturik ager tzen dira faseak (I, II eta III). Platerako ere,

ikus dezakegunez, ez dago homogeneotasun osorik atalak marka tzerakoan.

Esatariak badu sistema sermoiak taiu tzeko, molde finko ba tzuk, baina epigrafeetan

ez da horren sistematikoa. Esate baterako, bukaerak marka tzen hasten

da epigrafeen bidez (Plat 1etik 6rarte), baina gero ez du koheren tzia hori

gorde tzen.

Eracusaldiac-2 liburuaren makro-egiturak zenbat diren an tzemateko aski

da liburuak dituen sermoi moldeei begira tzea: hiru sermoi molde, hiru plani-

65

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!