16.05.2013 Views

Agirre Asteasukoaren "Eracusaldiac", sermoia ... - Euskaltzaindia

Agirre Asteasukoaren "Eracusaldiac", sermoia ... - Euskaltzaindia

Agirre Asteasukoaren "Eracusaldiac", sermoia ... - Euskaltzaindia

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

64

ARANTZA OZAETA

tzen dira “egin-ezina”, “egin-nahi-ezina”, eta baita, “egiten-jakin-eza”: dotrina

ahaztea, Mandamentuak urra tzea… Modu horretan, Eracus en agerkera eta aktuazioa

eskubidezko ekin tza gisa aurkezten da.

C blokea) Bloke negatibo-positiboa, edo disforiko-euforikoa. Guztiarekin

ere… Gizakiari/kristauari ematen zaion formazio (“Eracusaldi”), “medizina” eta

grazia horiekin ere, ez da erdiesten helbururik. Eta ez biderik edo modurik jarri

ez delako, horra hor: Jainkoak emandako lagun tzak, Jesus, Espiritu Santua, Eliza

eta Amabirjina… bestela esanda, Sakramentuetan inherenteak diren propietateak;

baizik eta horien “dohain” eta “abantaila” guztiak gaizki edo bat ere

erabili ez direlako. Bloke hau kon tzesiboa da, norabidea alda tzekoa, “halataguztikoa”.

Igorle eta har tzailearen arteko interakzioz betetako blokea da, badira

konpromiso eskaerak, “i tzulera” posible eta beharrezkoa seinala tzea, eta abar.

Hiru bloke horiez gainera, Eracus testuetan hegemonikoa ez den arren,

badago D bloke bat ere, erabat disforikoa dena eta “Beguira” (latinezko Queritur)

aginduak ardazten duena. D bloke hau nagusiki Plat eta Bed testuetan

ager tzen den arren, topaten dugu Eracus testuetan ere. Zehazki, Eracusi dagokionez,

topa tzen dugu Aldareko Sakramentuaren gainean diharduenean, 33-

53. Eracusetan. Errepara tzekoa da D blokea ager tzen dela arestiko A eta B

blokeen ostean, eta erabat dela preskriptiboa eta lan ezar tzailea; orobat, barne

azterketara bideratua. Erreparatu sermoilariak zenbatu egiten dituela puntuak,

erabat modu preskriptiboan. Hona hemen adibidea:

[I 5]

“1. Beguira, Cristaua, ceñ gauza miragarriac eguiten dituan Jesusec…

2. Begira urrena, cer eguin degun guc…” (A 364)

Agindu edo formula horrek Loiolako Ignaziok bere Ejercicios lanean luke

oinarri, barne examina fun tsezko ikusiko baitu errotik kristau tzeko. Egitura

hau, geroago, erruz topatuko dugu, jada esan dugunez, bai Plat eta bai Bed

sermoi-moldeetan ere.

Laburbilduz, Eracus testuek badute holako egitura edo arkitektura bat,

Eracus diren seinale eta erakusgarri. Honako egitura tze-eskema errepara dakieke:

a) gaiarekin kontaktuan jar tzea, kontestua ematea (giro tzea, min tzagaia

seinala tzea…) eta gaiarekiko interesa sortaraztea. Hori egiteko baliabide desberdinak

ditu: metadiskur tsoa eta divitio; dotrinaren atalak ekarriz; b) garapena

eta sakon tzea: etapa honetan ager tzen dira azalpenak, deskripzioak, kasuen

ekar tzea, ilustrazioak ipin tzea, konparazioak egitea, kronikak egitea…; c) i txiera

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!