16.05.2013 Views

Agirre Asteasukoaren "Eracusaldiac", sermoia ... - Euskaltzaindia

Agirre Asteasukoaren "Eracusaldiac", sermoia ... - Euskaltzaindia

Agirre Asteasukoaren "Eracusaldiac", sermoia ... - Euskaltzaindia

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

AGIRRE ASTEASUKOAREN ERACUSALDIAC

sun ezak topa di tzakegu. Hala, egilea ez da beti erregularra, eta ez du sistematikoki

bete tzen epigrafeen banaketa irizpidea. Guztiarekin ere, ez du koheren tziarik galtzen,

epigrafeen zerrenda osoan ikus daitekeenez. Hiru liburukiak globalki begiratuta,

badira desbideraketak baina kontuan har bedi 22 urte eman zituela idazleak

obra osoa izkriba tzeko (cf. Altuna 1999, sarrera). “Erruduna”, beraz, denbora tartea

li tzateke. Hala ere, markatu beharra dago, bariazioak bariazio, obra osoa dela

eta sendoa Eracusaldiac obra. Hala, 1. liburukia bera homogeneoa da oso.

c.1) Garapen fasea eta garapen eskemak

Gatozen Eracus testuen garapen fasea deskriba tzera. Esan behar da, lehenik,

beste fase biak baino konplexuago dela. Fase honetan ere erregulartasunak antzematen

dira, eta, gainera, testuek edukia gara tzeko moduak eta tankerak agertzen

dituzte. Edukiaren garapen molde horien eskema hiru irizpideren arabera

egingo dugu: i) gaiaren progresio-modua; ii) kausalitate erregimena; eta, iii) informazioaren

banaketa. Hona gaiaren progresioaren eskema-moldeak:

i) Gaiaren progresioari dagokionez, gai bera manten tzea da, hau da, gaiak

hipertema gisa fun tziona tzen du, eta zenbait alderdi nabarmen tzen da haren azpian.

Demagun, “Acto Contriciozcoa”ri buruzko Eracus testua:

Gai orokorra edo hipertema: “Acto Contriciozcoa”

Definizioak Noiz? Nola? Ze kondizio behar den Praxia

Horrela bada, gaia zenbait gunetan bana tzen da (lauzpabost). Gerora, gune

bakoi tza lan tzen da: arrazoiak, iruzkinak, usteak, azalpenak… metatuz. Hasiera

batean esaldi topikal ba tzuk edo interesgune ba tzuk marka tzen dira eta horren

inguruan bil tzen esatekoak. Explanandum gisa fun tziona tzen dute gune horiek.

(Ikus, esaterako, 2., 3. eta 19. Eracus; ikus eranskinetan, 301, 305. or.).

Beste ba tzuetan, bi gune bereiz daitezke Eracus testu batean:

a) Jesukristoren obraren azalpena (“Beguiratu Jesusec aguertu digun ontasun,

eta amorioa”).

b) Kristauaren eran tzun apala obrarekiko (“Nola eranzun degun”).

61

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!