16.05.2013 Views

Agirre Asteasukoaren "Eracusaldiac", sermoia ... - Euskaltzaindia

Agirre Asteasukoaren "Eracusaldiac", sermoia ... - Euskaltzaindia

Agirre Asteasukoaren "Eracusaldiac", sermoia ... - Euskaltzaindia

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

AGIRRE ASTEASUKOAREN ERACUSALDIAC

Zer esan daiteke egitura-eskema horren semantikaz eta zen tzu-esanahiaz?

Esan daiteke Eracusaldiac obraren hiru liburukien bidez, obraren egileak ia

urte guztiko jai eta misterioak jorra tzen dituela, eta ia urte guztirako balioko

lukeen plangin tza oso bat dakusagula. Modu honetan konfirmatuko li tzateke,

neurri batean behin tzat, obrak lukeen helburua: beste apaiz ba tzuei lagun tzea

predikazio lanetan, eta horrela haiei eskua libre uztea eta asti gehiago izatea

beste eginkizun ba tzuei ekiteko:

[I 1] “Si a estas pláticas se añadiesen las de los Misterios del Señor, y de su

Santísima Madre, creo que serian un alivio grande para los Párrocos vascongados”.

(Hi tzaurrea, Eracusaldiac-1. liburukia)

Egiazki, lan oso eta kalkulatu baten arkitektura an tzematen du hiru liburukiak

irakur tzeko beta har tzen duenak. Arkitektura hori dagozkion atal

eta azalpenez horniturik dator gainera. Atal horietako ba tzuetan sarrera interesgarriak

txerta tzen ditu idazleak atalaren praxiari buruz, ba tzuetan euskaraz,

nagusiki gazteleraz. Halatan, egilea bera ere min tzo da kalkulatu duen obraren

iraupenaz, edota xehetasunak ematen ditu kontenplatu dituen har tzaileen inguruan.

Adibidez, hona hemen 2. liburukiaren gaineko plangin tza nola azaltzen

duen:

[I 2] “…nire asmoa da aurten gazteaquin jardutea. Lenengo Eracusaldietan

cerbait i tzegingo det Aldareco Sacramentu guciz miragarriaren gañean. Guero,

Confesioco Sacramentua izango da dembora lucean i tzeguiteco gaya, eta ondoren

cerbait uquituco det, Comunio-aurreco unean gorde bear dan, modu ederraren

gañean. Ona Avenduraño nere eguitecoa. Garizuma sartu baño len asico da, Virgiña

chit Santa, gure becatuacgatic naigabez betearen onran Bedera tziurren bat,

ez nolanai, baicic ongui confesa tzeco bear dan prestaera gucia eguiten dala. Gaur

adi tzera eman nai dizuet...” (B 249)

Obra lotua eta justifikatua da, dudarik gabe, aurre diseinu lan bati erantzuten

diona. Egileak plangin tza horren berri xehetasunez ematen du liburu

bakoi tzaren barruan ida tzi dituen atalen sarreretan (nola jokatu duen, zergatik,

aurrez nola saiatu den, noren tzakoa…). Beste apaiz ba tzuen tzako oharrak dira,

eta jardunbidea azal tzeko balio dute nagusiki, prin tzipio katolikoaren irakaspenaren

praxia nola egin zehazteko. Gure egileak kezka du beregan delegatu den

eginbehar hori ondo egiteko, eta ardura tsu joka tzen du. Ezin aipatu gabe u tzi

sermoi ostean ager tzen diren ohar eta aipu ugari horiek ere (bibliografia

erreferen tziak direnak, nagusiki). Erruz darabil tza egileak erreferen tziak eta iturriak

(Ikus eranskinetan, 308 eta 317. or., esate baterako). Eta alde horretatik

55

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!