16.05.2013 Views

Agirre Asteasukoaren "Eracusaldiac", sermoia ... - Euskaltzaindia

Agirre Asteasukoaren "Eracusaldiac", sermoia ... - Euskaltzaindia

Agirre Asteasukoaren "Eracusaldiac", sermoia ... - Euskaltzaindia

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

50

ARANTZA OZAETA

tuaz joango garen beste zenbait ezaugarrirekin nahasi, egoki domina tzen eta

aurkezten dituela erlijio katolikoaren dogma eta esen tziak. Azken buruan,

esan dugun bezala, estamentuak balidatutako eta onartutako liburu autorizatua

eta gomendatua da.

Egia da, bestalde, liburuak desberdinak direla eta asmo-antolaketa desberdinak

izan zituela egileak, publikatu zen edizioaren erkatuz gero. Baina gogoratu

behar da Agirreren testamentuan esplizitu ager tzen dela Eracusaldiac hiru

tomotan bana tzeko asmoa (ikus gorago 1.3.4. atala, baita Altunaren sarrera

1999). Horiek horrela, eta kontuan izanik editoreek egin zuten lan serioa edo

“profesionala” (idazlearen asmoak kontuan hartu eta horrela hirutasunari jarraibidea

eman, eta horrela, gainera, 3. liburukia osotoro aton tzea ez edozelan

baizik eta 2. liburukiaren egiturari –hirutasunari– jarraituz, eta abar). Arrazoi

horiengatik, gure tzat onargarria da hiru liburukiak domeinu beraren azpian

jar tzea, Eracusaldiac lanaren azpian, hain zuzen. Obraren barruan aldeak eta

desberdintasunak izan badira, jakina, kontuan izanik gainera 1795 eta 1817.

urteen bitartean ida tzirik daudela liburukiak, eta denbora tarterik asko ere

badela gauzak alda tzeko. Baina, gure ustez, desberdintasunek beste iturri bat

dute, zeren eta aldeak ez baitatoz inondik ere sermoia liburuki batean edo

bestean aurki tzetik. Gure tzat, liburukia ez da oposizio irizpide baliagarria, baizik

eta liburukiotan ager tzen diren sermoi-moldeak; horiek bai dira desberdinak

eta kontuan har tzekoak. Bide batez esanda, liburuki bakoi tza 62-63 sermoiz

osaturik dago, eta, horrenbestez, bakoi tzak urtebeterako plangin tza

bilduko luke bere baitan. Hortaz, hiru liburukiak hiru urterako lirateke, urteko

liburuki bana. Pen tsa dezakegunez, hiru urteok bukatutakoan, berriro hasieratik

ekingo zen.

Liburukien auzia eta beren pertinen tzia alde batera u tzita, heldu diezaiogun

gaiari. Ho ts, Eracusaldiac obrako sermoien izendapenean gorabeherak

daude. Sermoi guztiek ez dute izen bera, dakigunez, hiru “mota” bereizten

ditu egileak: Eracusaldiac, I tzaldiac edo Platicac eta Bedera tziurrenac 23 . Izenak

izen, hirurak an tz handikoak dira eta familia bereko tzat har litezke, “familia

aire” bat dutela esan daiteke (Klieber 1988). Bestela esanda, ez dirudi izen

bakoi tzari izan desberdina dagokionik. Baina horren xerkan ari gara, ea hirurak

egitura tze-eskema berekoak diren, ala ez. Horixe dugu, gogora bedi, azterkizun

modulu honetan.

23 Garizuma eta Abendua denbora bereziak dira, eta sermoiak luzeagoak eta landuagoak

dira. Haatik ez dugu elementu bereizgarririk topatu Eracus eta sermoi horien artean, egiturari

dagokionez.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!