16.05.2013 Views

Agirre Asteasukoaren "Eracusaldiac", sermoia ... - Euskaltzaindia

Agirre Asteasukoaren "Eracusaldiac", sermoia ... - Euskaltzaindia

Agirre Asteasukoaren "Eracusaldiac", sermoia ... - Euskaltzaindia

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

2.2. LAN-METODOLOGIA

48

ARANTZA OZAETA

Aurreko puntuan ikusi bezala, testuek konposizio eta egitura konplexua

dute. Van Dijk autoreari jarraiki, hiru osaera-maila bereiz dakizkioke testuari:

mikro-egitura, makro-egitura eta super-egitura. Testu batek horietako bi izan

behar ditu testu izateko, eta horietako bat, makro-egitura, ezinbestekoa da.

Bestalde, Longracre autoreari jarraikiz, paragrafoen egitura tzea ere postula

daiteke, testuaren planteamenduaren tresna den bezainbatean. Nola moldatzen

dira paragrafoak? Ideien harilka tzearekin lotuta dago paragrafoa, ideien

arteko loturarekin eta progresioarekin. Garapen moduak askotarikoak izan

daitezke: lineala, tematikoa, logikoa, psikologikoa...

Orain arte ikusitakoaren arabera, testuaren analisiari hel tzeko azter-objektuak

honakoak izango lirateke:

– mikro-egitura

– makro-egitura

– super-egitura

– paragrafoa.

Halaz guztiz, nozio horiek ez dute munta bera gure azterketan eta arreta

bereziki makro-egiturei eta super-egiturei eskainiko zaie. Paragrafoen

inportan tzia osagarria izango da.

Gogora bedi makro-egitura nozioa errekur tsibotasunarekin loturik dagoela,

ho ts, bere antolamenduak maila bakarreko eta berekoak baino goragoak

ere errepresenta di tzakeela. Zen tzu horretan, makro-egitura behin eta berriro

erabil daiteke eta malgutasuna ematen du.

Esate baterako, eta diogunaren haritik, corpuseko sermoiak hiru liburukitan

banatuta daude; halaz ere, nozio honek hiru liburuki horietako sermoitestu

guztiak erlazio hierarkia beraren azpian sar tzeko aukera ematen digu,

hau da, M(akroegitura) berberaren azpian (ikus beherago taula 51. or.).

Nolanahi ere, egileak/sermoilariak hiru liburukietako sermoi-testuei

izenda tze desberdina ematen die, berehala aurkeztuko ditugun hiru izendatzeak:

1) Eracusaldiac, 2) Platicac edo I tzaldiac, eta 3) Bedera tziurrena. Ikusi

egin beharko da, izenak izen, ea makro-egitura eta super-egitura desberdinak

dituzten hirurek ere, eta, desberdintasunik balego, zein mailatakoa den berori

(makro, mikro ala super).

Gatozen, honenbestez, hipotesiak formula tzera.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!