16.05.2013 Views

Agirre Asteasukoaren "Eracusaldiac", sermoia ... - Euskaltzaindia

Agirre Asteasukoaren "Eracusaldiac", sermoia ... - Euskaltzaindia

Agirre Asteasukoaren "Eracusaldiac", sermoia ... - Euskaltzaindia

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

AGIRRE ASTEASUKOAREN ERACUSALDIAC

Dijkek testuaren beste egitura-maila bat proposa tzen du, super-egitura deritzana.

Super-egitura esatean zera adierazi nahi da: testuaren antolamendu

globala (ohar makro-egiturak testuaren esanahi globalari errepara tzen diola)

eta hura koka tzeko testuinguru kognitibo egoki baten buru tzea. Super-egiturari

esker, testu bateko ideiei garran tzi maila jakin bat eman dakieke. Superegitura

horrek gida tzen du hiztunaren ulermena, osagai berriei zen tzua emateko

egitura batez horni tzen baitu.

Super-egitura testuari dagokion tasuna da, hau da, ez dagokie ideiei eta

ideien arteko erlazioei (makro-egiturei), ezta ideien testura tze-mekanismoei

ere (mikro-egiturei). Super-egitura maila zehazteko, zeresan handia dute

irakurleak eta haren ezagu tza en tziklopedikoek. Nozio hau tresna baliagarria

izan daiteke hizkun tzaren erabilera modu azkarragoan eta ziurragoan ulertzeko.

Ondo dator bereziki testuak sozializatuak eta instituzionalizatuak direnean,

gure kasuan gerta tzen den bezala.

Super-egitura atera tzeko makro-egitura operazioak mar txan jarri behar

dira (gorago aipatu lau erregelak), eta horrek prezio kognitibo handi samarra

du irakurle/en tzulearean tzat. Lana erraztu egiten zaio, nolanahi ere, irakurle

edo en tzule horri, testu hori zein generotakoa den ezagu tzen badu, zeren eta

generoak eskema ohikoa edo konben tzionala izaten baitu, atal edo gai desberdinak

izan arren. Interpretazioa, fun tsean, erraztu egiten da diskur tso bat

“super-egitura” bati asoziatuz gero.

Testu batek gu txienez bi egitura-maila izan behar ditu; baina soilik makroegitura

da ezinbestekoa testualtasuna gerta dadin; ho ts, ideia bat transmititu

behar du. Baina super-egitura (antolaketa globala) ez da beti ezinbestekoa.

Gauzak horrela, pen tsa tzen da egitura tze-antolamendua hiru mailatan gertatzeak,

testu-generoa defini tzeko eta karakteriza tzeko indar handia duela.

Paragrafoa, bestalde, testu-egituraren osagai li tzateke; eta adierazle eta

eragile ere bai, bereziki makro-egiturarena, bistan denez. Ziurrenik, ida tzizko

hizkun tzan, makro-egituren existen tzia agerian jar tzen duen mekanismorik

argienetakoa, epigrafeekin batera, paragrafoa da. Alegia, paragrafo batek

sekuen tzia bat marka tzen du: bere osagarriak nolabait topiko berberaren zati

dira. Horregatik esan dezakegu testu globala ez dela esaldien loturaz osa tzen,

baizik eta esaldi sekuen tzien loturaz. Beraz, bidezkoa da paragrafoari izaera

makro-egiturazko hori aitor tzea (ikus gure artean, Makazaga 1996). Nola

lortu paragrafoen hurrenkera testu bilaka tzea? Gure aldetik, paragrafoen analisirako

Longracre autorearen (1979) planteamendu klasikoa hartuko dugu

ain tzat.

47

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!