16.05.2013 Views

Agirre Asteasukoaren "Eracusaldiac", sermoia ... - Euskaltzaindia

Agirre Asteasukoaren "Eracusaldiac", sermoia ... - Euskaltzaindia

Agirre Asteasukoaren "Eracusaldiac", sermoia ... - Euskaltzaindia

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

44

ARANTZA OZAETA

Testuaren testuinguru osoa bere horretan kontuan hartuz, eta erredukzionismo

metodologikoa gainditu guran, esango da testua objektu enpirikoa eta

semiotikoa dela (Albert Galera 1990). Beste ba tzuek, eta guk geuk ere bai,

esango dugu testua min tzaira-ekin tzaren produktua dela, interakzionismo

sozio-diskur tsiboarena; ho ts, produktu historiko eta soziologikoa.

Gauzak horrela, komeni da testuen izaera esplikatuko duen marko teorikoa

zirriborra tzea, testuaren gainean egindako planteamenduak eta ekarriak

hona bil tzea.

Esana dugu jada, gure tzat, garapen historikoaren barrena eskuratutako

tresna dela min tzaira. Min tzaira (elkar)ekin tzen bidez buru tzen den giza-jarduera

da. Eta testua min tzaira horren bidez gauzaturiko produktua, elkarreragin

sozialeko produktua, ho ts, erabilera-produktua. Eta horregatixe, erabilera

horri estuki lotua, erabilera baten menpe ere badagoen zerbait da. Izan ere,

komunikazioan gerta tzen diren elkar-jarduerek forma semiotizatuak sor tzen

dituzte, molde eta formetan semiotizatuak. Testua, horrela bada, zera dugu:

min tzaira-ekin tzaren adierazlea, erakuslea, eta, aldi berean, produktua ere bai.

2.1. OINARRI TEORIKOA

Oinarri teorikoa osa tzeko, testu-hizkun tzalari tza deri tzan hurbilbidera

joko dugu. Hona hemen zenbait zer tzelada.

Testu nozioa, bere adiera teknikoan eta modernoan, jaio berria da: testugramatika

deituriko korrontean du abiaburua (zehazki Alemanian, 60ko hamarkadan).

Hurbil tze horren ahalegin lehena eta nagusienetarikoa testua den

hori ez-testuarekiko bereiztea izan zen, eta ahalegin horren a tzean bi arrazoi

zeuden: batetik, esaldiaren nagusitasun absolutua hau tsi nahia, eta, bestetik,

hizkun tzalari tzaren mugetatik objektu berrietara heda tzeko beharra. “Testua”

unitatea sar tzeak hizkun tza sistemako unitateen hierarkia zabal tzea eta hedatzea

ekarri zuen.

Gerora, beste arazo eta gai ba tzuk ager tzen dira: 70. hamarkadan testuaren

izaera komunikatiboa, edota testua/diskur tsoa bikotea, testu-generoak

edo testu-tipologia sailka tzeko irizpideak, eta abar. Ugariak izango dira ildo

horietatik egindako saioak eta proposamenak. 80. hamarkadan gogotik ekin

zi tzaien aurreko gaiei eta sailkapen enpirikoak eta azalpen teorikoak eskaini

ziren. Hor dago baita ere testu/diskur tso bikotearen arteko bereizketa. Garai

honetan, van Dijk autoreak (1983) testuaren erlazio semantikoetan jar tzen du

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!