16.05.2013 Views

Agirre Asteasukoaren "Eracusaldiac", sermoia ... - Euskaltzaindia

Agirre Asteasukoaren "Eracusaldiac", sermoia ... - Euskaltzaindia

Agirre Asteasukoaren "Eracusaldiac", sermoia ... - Euskaltzaindia

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

38

ARANTZA OZAETA

cusaldiac, Platicac eta Bedera tziurrenac. Hiru zatitan banatuta dago, eta

gorabehera tsua da horien historia. Agirrek bere testamentuan bigarren liburuki

hau hiru tomotan bereizi zuela zehaztu zuen. Baina, publika tzeko orduan,

editoreek kendu egin zuten Agirrek prestaturik zeukan lehen zatia, izan ere,

CC-ko sermoi asko ia hi tzez hi tz kopiaturik zeuden. Beste guztia berdin u tzi

zuten editoreek. Liburuak, modu horretan, bi zati gorde zituen, Agirreren

testamentuan bi liburu desberdinei zegozkienak. Bi zati horiez gain, argitaratu

ez zuten lehen zati hartatik bi sermoi berreskuratu zituzten.

Bigarren liburuki honen lehenengo zatian Aginteak edo Mandamentuak

azal tzen dira. Bigarren zatian gazte txoen tzako dotrina bat ager tzen da (osaturik

dagoena Eracusaldiac izeneko sermoiekin –berriz ere Eracusaldi izendapena

berreskuratuz– eta Bedera tziurren batekin). Liburukiaren tituluari erreparatuz

gero, Jaungoicoaren legueco amar aguinteen gañean eracusaldiac, beronek

soilik jasoko luke 1. zatia (Agirreren planetan 3. zatia zena), 3-230 bitarteko

orrialdeak. Bertan jorra tzen dira aginduak. Giro zorro tza dario lehen atal horri:

Mandamentuen azalpenez gain, ohartarazpenak eta portaera erregulazioak

ageri dira, eta bigarrenak nagusi tzen dira.

Begirada globaletik, liburu orekatua gelditu zen: 1. atalak 25 Platika ditu;

2. atalak beste 25 (baina Platika barik, Eracusaldi); eta Bedera tziurrenak,

9 + 2. Bukaerako bi sermoi horiek eranskinak dira, oso laburrak, bederatziurrenen

ostean esatekoak (“Jaunar tze egunean Bataioaren hi tzak berritzeko”;

“Bizi tza onean irauteko”).

Orotara, 62 sermoi, beraz. Obra honen datari dagokionez, 1814an ida tzia

li tzateke, Independen tzia gerra amaitu berri den zan tzuak ageri dituztelako

testuek.

b.3) Jesu-Cristo, eta Virginia chit santaren misterioen, eta beste cembait

gaucen gañean eracusaldiac

Hirugarren zenbaki hau (aurreran tzean, C) genuke zenbakirik heterogeneoena.

Agirreren testamentuan ez da agertu ere egiten, editoreek atondua da

osorik. Oso obra mardula dugu (650 or.). Urteko jai bakoi tzerako erakusaldi

bat edo ba tzuk dakar tza. Erakusaldi bakoi tzean gai eta sasoi desberdina darabil:

Pazkotan hasten da Garizumaraino. Badirudi Agirreren ahalegin bat dela

urte guztiko jai eta ospakizunetarako propio eta egoki den sermoia idaztea.

Halako zerbait adierazi nahiko luke editoreen oharrak, ezen, jai ba tzuetarako

sermoirik ez dagoela erreparaturik, eta hu tsuneaz oharturik, zera ezarri zuten

liburukiaren aurreneko orrian:

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!