16.05.2013 Views

Agirre Asteasukoaren "Eracusaldiac", sermoia ... - Euskaltzaindia

Agirre Asteasukoaren "Eracusaldiac", sermoia ... - Euskaltzaindia

Agirre Asteasukoaren "Eracusaldiac", sermoia ... - Euskaltzaindia

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

AGIRRE ASTEASUKOAREN ERACUSALDIAC

ziren, baina beste ale ba tzuk Nafarroara, Bizkaira eta baita Araba aldera ere 22 .

Obraren eskain tza honakoa da (ikus eranskinak, 296, 309, 348. orr.):

“DON JUAN BAUTISTA AGUIRRE ASTEASUCO ERRETORE, ETA

GIPUZKOAKO ARZIPRESTAZCO NAGUSIAN DIPUTADU GENERA-

LAC, CRISTAU ACIAI MEZA NAGUSIETAN EGUIÑAC.

Esquein tzen diezte Apaiz Euscaldunai”.

Horren obra handiak (lehen liburukiak 634 orrialde ditu; bigarrenak 526;

hirugarrenak 642) ez dio 1. liburukian ageri den datari (1808 abuztuaren 10a)

eran tzuten. Obra bakoi tzaren datazioaren gorabeherak zertan dauden azaltzeko

Fidel Altunaren lan zeha tzaz baliatuko gara. Hona hemen liburuki

bakoi tzaren deskripzioa:

b.1) Jesu-Cristoc bere elizari u tzi ciozcan, zazpi sacramentuen gañean

eracusaldiac

Lehen liburukia (hemendik aurrera, A) Eracusaldiz osatua dago, hau da,

obra osoari titulua ematen dion sermoi moldearekin. Beste bi liburukiak anitzagoak

diren arren, 1. liburu hau erabat homogeneoa da. Sakramentuak ditu

aipagai eta banan-banan azal tzen eta ale tzen ditu liburukian zehar. Praxi eskaerarekin

batera, noski. Orotara 63 eracusaldi ditu eta hi tzaurre bat.

Obraren abiaburuaz hi tz egiten du idazleak hi tzaurrean: “Finalmente he

puesto legibles las pláticas que he hecho al Pueblo en Misas Mayores”. Agirrek

argi ageri du bere helburua: “Si a estas pláticas se añadiesen las de los Misterios

del Señor, y de su Santísima Madre, creo que serían un alivio grande para los

Párrocos bascongados”. Fidel Altunaren datazioaz baliatuz, 1. liburukia

1808koa li tzateke, gerraren erreferen tziarik ez dago: fran tsesen aurkako gerratea

hasi gabe zegoen artean.

b.2) Jaungoicoaren legueco amar aguinteen gañean eracusaldiac

Liburuki hau (aurreran tzean, B) ez da homogeneoa. Batetik, har tzaile

desberdinen tzako ida tzia dago eta, bestetik, hiru sermoi mota dakar tza: Era-

22 Hona Ozaetaren datuak (86. or.): “Agirreren lanak 59.325 erreal eta 6 marabedi kostatu ziren.

700 ale inprimatu ziren. Horietatik 440 harpidedunek eskuratu zituzten. Gehienak Gipuzkoan

gelditu ziren, baina beste ba tzuk Araban, Nafarroan eta Bizkaia aldera joan ziren. Astigarragako erretoreak

22 ale eskatu zituen, beste hainbeste lagunen artean bana tzeko noski. Elorrio aldean 27 ale eskatu

zituzten. Araban, aramaioarrak 7. Lein tz-Oñati aldekoak 27, eta apaiz naparrak 90 inguru”.

37

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!