16.05.2013 Views

Agirre Asteasukoaren "Eracusaldiac", sermoia ... - Euskaltzaindia

Agirre Asteasukoaren "Eracusaldiac", sermoia ... - Euskaltzaindia

Agirre Asteasukoaren "Eracusaldiac", sermoia ... - Euskaltzaindia

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

36

ARANTZA OZAETA

Sarrera luzea eta interesgarria du, 9 orrialde (gazteleraz). Emiliano Ozaetak

tesina bereziki obra honi eskaini zion, eraku tsiz Agirrek metodo bat osatu

zuela kristau dotrina irakasteko. Obraren har tzaileak lehenbiziko Komunioa

egin behar duten haurrak lirateke. Katekesi euskalduna jaso tzeko bidea eman

nahi izan zien Gipuzkoako orografia malkorra eta bizi baldin tzak kontuan

hartuz. Formazio proiektu horrek har tzen ditu liburuaren lehen eta bigarren

atalak. Lehenengo atalak Konfesioko Sakramentuaren jakingarriak dakar tza;

bigarrena Komunioari eskainia dago. Bi kapituluok galdera-eran tzunetan antolatuta

daude. Liburuaren hirugarren eta laugarren zatiak beste har tzaile batzuk

dituzte, kristau haziak. Liburua Euscaldunai eskainia dago eta 330 orrialde

ditu.

Fidel Altunak egindako data tzearen arabera, liburua 1802an ida tzia izan

zen, eta hurrengo urtean gipuzkoar abadeek berau argitara tzea erabaki zuten.

(ikus, halaber, Ozaeta 1973: 102-103).

Obra hau, esan bezala, gure azterketatik kanpo u tziko dugu. Liburu honen

ekarpenik handiena dotrina metodo bat umeen tzat euskaraz molda tzea

izan zen. Haatik, laugarren zatiko gaiak (zatirik luzeena) erruz topatuko ditugu

Eracusaldietan errepikaturik. Gainera, Eracusaldiac “Apaiz Euscaldunai”

eskainia dago: gure ustez, eskain tza horrek molda tzen du sermoiak taiu tzeko

modu bat, corpus homogeneoa, gure lanean zedarri tzen eta deskriba tzen saiatuko

garena.

1.3.4. ERACUSALDIAC (1850)

Obra mardul hau (3 liburuki), Agirre hil eta 27 urtera argitaratu zen,

Tolosan. Ez zuen beste argitalpenik izan 1978. urtera arte, Hordagok edizio

haren faksimila egin zuen arte, euskal klasikoen bilduman. Gaur egun zaila da

Agirreren obra osoa paperean lor tzea, baina eskuragarri dago sarean (www.

armiarma.com/klasikoen gordailua). Irakurleak Asteasukoaren testuak eskuztatu

nahi baditu, jo dezake Altunaren antologiara, edota Mujika Iraolaren

exempla bildumara. Lehenean, testu osoak irakur daitezke (CC eta Eracusaldiac

obrena), eta bigarrenean sermoi zatiak, ho ts, adibideak eta exemplak, prosa

didaktikoan hain garran tzi tsuak eta, egilearen literatura trebetasunaren

erakusgarri ere bai.

Eracusaldien lehen edizioan 700 ale argitaratu ziren eta saldu ez zirenak

Tolosako parrokiako ar txiboan gorde ziren. Ale gehienak Gipuzkoara joan

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!