16.05.2013 Views

Agirre Asteasukoaren "Eracusaldiac", sermoia ... - Euskaltzaindia

Agirre Asteasukoaren "Eracusaldiac", sermoia ... - Euskaltzaindia

Agirre Asteasukoaren "Eracusaldiac", sermoia ... - Euskaltzaindia

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

AGIRRE ASTEASUKOAREN ERACUSALDIAC

helmuga traszendenterako. Erabat osagarriak dira bi obrok, erreparatuz gero.

Azpian da tzan ideia formazio erlijiosoa lan metodiko batez lan tzea da, giza bizitzaren

Alfa eta Omega, CC eta Eracusaldiac bidera tzea. Perfekzio bidea erdiesteko

amaraun sarea da Agirreren proiektua, adin desberdineko har tzaileak hartzen

dituena (haurrak, senar-emazteak, zaharrak, gazte txoak… “cristau aziac”),

urteko sasoi guztiak (Garizuma, Pazkoa, Abendua…), denbora orotarako (festa

eta lana), toki orotan (e txean, elizan, soroan, eta abar). Ezagu tzen ditugun bi

lanak (CC-k eta Eracusaldiac) heda tzeko asmoz pen tsaturiko eta gauzaturiko

obrak dira: lehena Euscaldunai eskainia eta bigarrena apaizei (Ezquein tzen diezte

Apaiz Euscaldunai). Bi har tzaile mota izango ditu, hortaz, Agirreren proiektuak:

batetik, CCn dotrina irakasleak eta, bestetik, haurrak. Eracusaldiei gagozkiela,

har tzaileak apaizak eurak ez ezik, apaizen aurrean igandero Elizan

bilduko diren herritarrak. Agirreren asmoa betez apaizek izan zezaketen asti

gehiago beste lan ba tzuei ekiteko eta predikazioaren hizkun tza “kalitatea” bermaturik

zatekeen; Agirreren hizkerak, izan ere, aisa gaindi tzen ditu Larramendiren

kritikak euskal gaizto egiten zuten predikariei 21 . Bi lan horietan, erredakzio

txukuna topatuko dugu, beraz, eta erlijio katolikoaren oinarrizko

prin tzipioen aurkezpen eta maneiu ona. Horren erakusgarri, Gipuzkoako Artzapezgo

Nagusiak publikatu zituen biak. Eta horrela, autoritate bat izango

dira, hala Agirre nola haren obra. Esate baterako, CC hainbat bider berrargitaratuko

da (ikus beherago), obra autorizatu eta gomendatu bezala.

Badira, agi denez, Agirreren lan argitaragabeak ere. Astete baten i tzulpena

egin zuela dirudi, 1795 baino lehen. Halaber, Kardaberazen dotrina berrargitaratu

zenean gaztelaniazko sarrera eta euskarazko ohar ugari eran tsi zizkien. Agirreren

gutunak ere, Ozaetak argitaraturiko alea salbu, publikatu gabe daude.

Hona, lan nagusiak, alez ale:

1.3.3. COMUNIO ETA CONFESIOAREN GAINEKO

ERACUSALDIAC (1803)

Obra honek 1803an ikusi zuen argia Tolosan. Argitalpen gehien izan

duen obra izanik, beharbada ezagunena izan da (1823, 1868, 1899 eta 1900).

21 “badarasate pulpituan hi tzera naasi bat, beiñ Euskera, beiñ Erdera, beiñ Latiñera, guzia

leudatua, zikindua, baraustua: zeñean dirudien, igo dirala gaiñ artara enzuleei burla egitera: eta

arritu oi naz, nola asko ta asko, bulzaka ordu gaistoan aien tzat, bota tzen eztituzten andikan

bera”. Manuel Larramendiren euskal testuak: 35, Oyharçabalek aipatua, 38.or)

35

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!