16.05.2013 Views

Agirre Asteasukoaren "Eracusaldiac", sermoia ... - Euskaltzaindia

Agirre Asteasukoaren "Eracusaldiac", sermoia ... - Euskaltzaindia

Agirre Asteasukoaren "Eracusaldiac", sermoia ... - Euskaltzaindia

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

AGIRRE ASTEASUKOAREN ERACUSALDIAC

“Kultura” hori izan liteke Mogelen tzat, gure tzat estrukturazio eta homologazio

dena. Interesgarria da, orobat, Agirreren Eracusaldiac obraren sarrera

orokorraren lehen esaldian errepara tzea: “Finalmente he puesto legibles las pláticas,

que sobre los Sacramentos he hecho al pueblo en Misas mayores ” (azpimarrak

geureak). Non “finalmente” horrek adieraz dezakeen “azkenean ere”

jarri dituela ahoz esanikoak paperean, hau da, “legibles”. Esan dugunez, Agirre

ez da idazle prekoza, Eracusaldiac liburuaren aurkezpena, ho ts, “Finalmente

he puesto legibles…” hori idaztean, 1808. urtean, 66 urte zituen eta aurretik

sermoilari gisa eskarmentua eta prestigioa zituzkeen.

Agirreren iturriei gagozkiela, arrazoi bat baino gehiago dugu esateko

Mendiburu dela erreferen tzia nagusi, Fidel Altunak aztertu bezala (cix). Agirrek

ez du Kardaberazen obra bere liburutegian, harrigarria bada ere. Aldiz,

Mendibururen Otoi tzgaietako 11 liburuetatik 10 dauzka 17 , eta esplizituki

aipa tzen du haietan oinarrituko dela. Mendibururengandik zati osoak hartu

ez eze, estilo kontuetan ere inspiragarri izango du: hi tz bikoteak, esateko moduak…

Kardaberazen eraginik ba ote den ez da horren agerikoa “ez grafia ez

bestelako ezaugarrietan”, baina Kardaberazen dotrina darabil Agirrek erabat

1803ko liburuan (id. cv). Esan bai, esaten du Kardaberazen aginduez baliatzen

dela 18 , nahiz eta ez duen haren obra aipa tzen. Aldiz, Agirrek Mendibururen

ereduari jarraituko diola azal tzen du esplizituki:

“Yo procuraré tirar las pláticas con miramiento á todos estos actos, pero ceñido

siempre á puntos correspondientes á este admirable Sacramento. Me valdré

de los materiales, que contiene el Padre Mendiburu, y pondré en lugar de exordio

las instrucciones breves del librito vascongado de la primera Comunión” (A 326)

Agirreren kasua ez da izango isolatua. Gerora, hainbat idazlek jarraitu

bide zituzten jesus lagunenen ereduak. Zen tzu horretan argia dirudi, Arejitaren

arabera, Mogelen zorra haiekiko 19 .

17 Mendiburuk, Altunak erakusten digunez (1984: lviii), Urte guziko igande eta festegunerarako

Irakurraldiak liburuari hi tzaurrean “iracur tz” edo “iracur-aldi” deitu arren, gaztelaniaz

Sermones edo Discursos Morales an tzeko bilduma egiteko asmoa zuen. Cf. Agirreren obraren

titulua eta asmoa.

18 El año de 1742 el R. P. Agustin Cardaberaz estableció en ésta, y otras parroquias la

Congregración del Corazón de Jesús, cuyo fin es…” (A 322).

19 “Geroakgarrenean ere Mogel abadea eskerroneko agertuko da Jesusen Lagundiarekin,

euskal testuetan egiten dituen aipuetan. Nolanahi ere, eliz lagundi horrekiko harremana etenik

geratu bide zen, Karlos III.ak 1767an erreinutik ate jaurtiki zituenean. […] Kardaberaz eta

Mendiburu predikari eta euskal idazle eginak euren zahar tzaro betean. Juan Antonio Mogel

33

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!