16.05.2013 Views

Agirre Asteasukoaren "Eracusaldiac", sermoia ... - Euskaltzaindia

Agirre Asteasukoaren "Eracusaldiac", sermoia ... - Euskaltzaindia

Agirre Asteasukoaren "Eracusaldiac", sermoia ... - Euskaltzaindia

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

30

ARANTZA OZAETA

sermoia ida tzira pasa tzean, erlijioa eta artea lotu egingo dira 12 . Ezagu tzaren

ahozkotik ida tzira pasa tzean, sermoia letrara ekarri zen, littera egin zen, literatura,

baina asmo eta inten tzio jakin bat duen literatura, ez dibertimendu hu tsa

denekoa. Ida tziz jar tzeari berezkotasuna eman zi tzaion horrela, ahozkoak bezala

berezkotasunik bazuen ida tziak ere, eta fun tzio pedagogiko-erlijiosoa izatetik,

fun tzio pedagogiko-literarioa izatera pasatu zen sermoia. Ho ts, izkribuzkoa

ahozkoaren irudia baino zerbait gehiago bilakatu zen. Ida tzian jar tzean

ahozko hizkun tzaren transposizio bat baino gehiago egin zen. Hala gauzak,

sermoiak taxu tzea zuen, aurre prestaketa. Egin kontu sermoigin tzan gaizki

ikusi izan zirela beti inprobisazioa eta “egiaren berezko indarra” bezalako printzipioak.

Horrela bada, sermoiak eta sermoigin tza ahozko min tzaira egitura tze aldera

eginiko jarduera metodiko baten emai tzak dira, ahozko min tzaira izan

zuena abiapuntu. Ahalegin handiak egin izan dira predikazioa eraginkor

bihur tzeko: lehenbizikoz San Agustinekin; eta, denbora-garrenean, erretorikaren

kristau tze prozesua ekingo zaio. Prozesu hori XVI. mendean, Fray Luis de

Granadaren lanarekin, lortuko da osotoro eta ekarriko ditu erlijioaren eta

erretorikaren beraren urrezko mendea (gurean Axular dugula loraldiaren lekuko

gorena); geroago, erretorika jesus lagunen ikasketa programan derrigorrezko

ikasgai bezala, “Ratio Studiorum” formazioaren barruan, XVII. mendeaz

geroztik eta konpainia erbesteratu arteraino. Gure corpuseko testuen

garaian, XVIII-XIX. mendeetan, oraindik ere teknika nagusietako bat da

diskur tso erlijiosoa on tzeko eta, berezkiro, eraginkor egiteko.

Beraz, an tzinatik zetorren aurrez elaboratutako eta ondutako diskur tsoen

aldeko hautua. Nolanahi ere, bereziki gauzatuko da aldaketa hau XVIII. mendean

modernitateak abiaturiko prozesu sekulariza tzailea dela-eta. Estrukturatze

ahalegin metodiko horrek sermoien “homologazioa” eragin zuen, sermoiak

egiteko bideak urratu eta erraztu ziren, bideak jarri, “patentea” edo makinaria

sortu 13 . Horrek prosagin tzan ere eragina izan zuen (alderdi linguistiko eta

12 Arterik handiena halaz ere arte i txura ken tzea zen: “La mayor honra del arte de predicar

es ocultar su cualidad de arte, de modo que el sermón no parezca construido y preparado a

propósito por mor de señalar un punto artficioso, dar muestras de ingenio y presumir de memoria.

La obra del arte es el sermón” Johann Reuchlin, 1502, Liber congestorum de arte praedicandi

(López Muñoz 2000: 90).

13 Egitura tze jarduera deri tzoguna ez dago literaturan edo sermoigin tzan bakarrik, jokabide

horren ondorio ulertu behar da Larramendiren El imposible vencido bera ere. Halaber, Kardaberazen

Euskeraren Berri Onac “lehen euskal idazkun tzarako hausnarketa”, Koldo Garairen

arabera (2004: 1 hh), edo “gida- txostena hezkun tza profesionalei zuzendutakoa, euren jardu-

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!