16.05.2013 Views

Agirre Asteasukoaren "Eracusaldiac", sermoia ... - Euskaltzaindia

Agirre Asteasukoaren "Eracusaldiac", sermoia ... - Euskaltzaindia

Agirre Asteasukoaren "Eracusaldiac", sermoia ... - Euskaltzaindia

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

AGIRRE ASTEASUKOAREN ERACUSALDIAC

“Fuente importante para el conocimiento de ideas y costumbres guipuzcoana

en el cruce de dos siglos que desgraciadamente no han sido bien aprovechados”

(1988: 117).

Baina Euskal Herrian Erregimen Zaharraren nortasun-agiri ekonomikorik

eta ideologikorik badago, inondik ere, Foruak dira. XVIII. mendearen

bigarren erditik aurrera, Foruen alde eta kontra dauden taldeek eztabaida eta

desberdintasun geroz eta ozenagoak izango dituzte. Merkatari eta lurjabe handiek

Foruak garapen ekonomikoaren oztopo bezala ikusten dituzte; aldiz, herri

xeheak Foruak “elikagaiak merkeago lor tzeko bide tzat” (Urkiza 1999:

156). Foruak pen tsamendu identitario eta politikoa ere inplika tzen du Monrealen

arabera (1992: 102):

“la ideología foral del Antiguo Régimen cumplirá una finalidad doble y crucial:

explica por una parte la existencia de un título original y excepcional de nobleza

para los vascongados, y sirve por otra parte para dar un fundamento incontestable

a la autoctonía del Derecho propio” (Monreal 106).

Agirreren kasuan fun tsezkoa da alderdi politiko-ideologikoa ain tzako tzat

har tzea. Ilustrazioarekin “Erregimen zaharraren” krisialdia hasiko da, eta gatazka

sortuko mundu tradizionalaren eta “moderniaren” artean. Agirre orduko

sektore tradizionalek bezala, garbi lerratuko da tradizioaren alde (Eracusaldiac

gizarte tradizionalaren pen tsamoldearen “kultur orokorraren” isla ere badira).

Larramendi izan zen gure artean gertaera hauei ondorio politikoak ego tzi zizkien

lehena (ikus Arzalluz 1992; Elorza 1992; Fernández Albadalejo 1992;

Monreal 1992).

Guztiarekin ere, kon tsen tsua dago esateko Ilustrazioa ez zela gurean fenomeno

periferikoa baizik izan eta gu txiengo batena. Ezaxola eta oposizioa topatu

zituen: Elizaren aldetik, zeinak bere organo errepresiboa (Inkisizioa) erabili

bai tzuen ilustratu famatuen kontra (Olabide, Samaniego, Iztueta…). Unibertsitatearen

aldetik ere, nagusiki jesuiten esku zegoena (nagusigo horrek eragingo

zuen neurri batean konpainiaren kanpora tzea). Baita herritarren aldetik

ere, analfabetoa eta sektore tradizionalek ideologizatua.

Euskal Herrian, Euskal Herriko Adiskideen Elkarteak (1763) sortutako

Bergarako Erret Seminarioak gorpuz tu zuen “Euskal Ilustrazioa” deri tzona.

Berau izan zen liberalismoaren gune garran tzi tsuena, baina Altunaren (2000:

20) eta Larrañagaren (1991) ustez, Bascongadako lagunartea gai zientifiko eta

teknikoetan berri tzailea bazen ere (irakasle famatuak izan zituen, Samaniego,

Chebaneaux, Elhuyar anaiak, eta abar), ezin dira kon tsideratu RSVAPa eta

27

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!