16.05.2013 Views

Agirre Asteasukoaren "Eracusaldiac", sermoia ... - Euskaltzaindia

Agirre Asteasukoaren "Eracusaldiac", sermoia ... - Euskaltzaindia

Agirre Asteasukoaren "Eracusaldiac", sermoia ... - Euskaltzaindia

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

26

ARANTZA OZAETA

interes bateratuak zituzten fran tziar iraul tzaileen aurka, eta guru tzada erlijioso

bati ekin zioten: Jainkoaren eta “Ordena”ren e tsaien aurka borroka tzen zen.

Agirre Asteasukoak mende mugak zekar tzan aldaketak gertutik ezagutu zituen,

izan ere, haren bizi tzaren helduaroa krisialdi honen guztiaren erdian koka tzen

da: an tzinatasuna/berritasun dialektika amorratuan. Ohar Agirreri hiru gerrate

bizi tzea egokitu zi tzaiola, izan ere, Erregimen Zaharraren kontrako erasoak

traumatikoki gauzatu ziren: Konben tzio Gerratea, 1793-1795; Independen tzia

Gerratea, 1808-1814; eta Hiru Urteko konstituzionala, 1820-1823. (Ezin

ahaztu gerora bi gerrate karlistak ere piztu zirela).

Batez ere Errenazimendutik aurrera, gizaki berria sor tzen ari zen Europan:

“gizaki indibiduala” kon tsidera litekeena. Espiritu hori areagotu egin zen

XVIII. mendean, eta, hala, “arrazoiaren mendea”, “argiaren mendea” esan zitzaion

Pascal eta Descartesi esker. Espiritu “aske” hori, jakina denez, gauzatu

zen bereziki Fran tziako Iraul tzarekin (1789).

Kontestu horretan, egoera filosofiko berriarekin (Montesquieu, Voltaire,

Rousseau, eta abar), mundua eta gizakiaren existen tzia arrazoiaren bidez azaltzen

saiatu ziren, ez teologia ez mistikari jarraituz. Gizakia bere baitan zen gai

natura mendera tzeko eta mundua uler tzeko. Deskartesen arabera, soilik lor

zitekeen egia arrazoi tze logikoaren bidez. Fran tziako ilustrazioan gora egin

zuten ateismoak eta materialismoak, halaber kristautasunaren kontrako kritikak.

Ezkon ezinak bihurtu ziren arrazoia eta erlijioa. Korronte filosofiko berrietan

lurreko zorion eta a tseginei eman zi tzaien arreta eta garran tzia, eta

bizi tza loria tzeko joera horrek kezka mistikoak albora tzea ekarri zuen. Mentalitate

kristauak meha tsu gisa hartu zuen ideologia hura, inmoralitate eta

dekaden tzia gisa ulertu zuen, azalkeria eta vanitas isla 8 ...

Erregimen Zaharrak zein berezitasun zuen Euskal Herrian? Ekonomian nekazal

jarduerak nagusi tzen ziren (Agirrerengan exemplen nolakotasuna azter tzea

besterik ez dago: soroak, lanak, laboran tzako tresnak…); nekazari tzak ez ezik,

burdinolak ere inportanteak ziren, eta zehazki Asteasu hargin tokia zen 9 . Gizartearen

antolakun tzari dagokionez, eskubide, bizimodu eta botere mailen araberako

desberdintasun nabarmenak zeuden biztanleen artean, krisi ekonomiko

egoeretan areago tzen zirenak. Alderdi horiek, idiosinkrasiari dagozkionak, ederki

asko jaso daitezke Agirreren testuak irakurriz, Koldo Mi txelenak esan bezala:

8 Agirre bera, orduko sermoietan ohiko topiko zenez, luxuen eta moden aurka arituko da.

Kontrara, ilustratu jendeak luxua aurrerakun tza adierazle tzat hartuko du (Martín Gaite 1994: 34).

9 “...los oficiales y canteros que construyeron el Monasterio de El Escorial eran oriundos de

Asteasu...” ida tzi zuen Hipolito Usabiagak Siguenza kronistan oinarriturik (Aranburu op.cit. 62. or.).

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!