16.05.2013 Views

Agirre Asteasukoaren "Eracusaldiac", sermoia ... - Euskaltzaindia

Agirre Asteasukoaren "Eracusaldiac", sermoia ... - Euskaltzaindia

Agirre Asteasukoaren "Eracusaldiac", sermoia ... - Euskaltzaindia

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

AGIRRE ASTEASUKOAREN ERACUSALDIAC

Izan ere, Erromako elizak Erreforma protestantearen esperien tziaren bidez

atera zuen ikasketa zera izan zen: Europako kristauek doktrina katolikoa

ez zutela ondo ezagu tzen. Gabezia horri erremedioa ipin tzeko, Trentoko Kontzilioak

Kontraerreformari ekingo dio, herria fedean hezteko eta eraso berrietatik

babesteko, horretarako, predikazioan arreta berezia jarriko duelarik.

Erretorika sakratuaren pizkundea iri tsiko da, eta XVII. mendez geroztik gartsu

predikatuko da. Trentoko Kon tzilioak eman zion bul tzada eta babes erabakigarria

prediku lanari, eta XVII. mendetik aurrera gero eta garran tzi handiagoko

jarduera bihurtu zen.

Trentoren garran tzia ukatu gabe, aztergai dugun sasoirako ain tzat hartzekoa

da Europan barrena heda tzen ari zen izpiritu ilustratua ere, gertaera

historiko bietan biztu bai tzen erlijio katolikoari aurre egiteko “kontradiskurtso”

bat era tzeko bidea; eta arrisku horri i tzuri egiteko edo eran tzuteko, gorpuztu

eta blindatu zen kristautasunaren aldeko diskur tso modu bat. Gurean

oso emankorra izan zen bide hura: sasoi hartan finkatu ziren literatur gipuzkera,

eta neurri txikiagoan, literatur bizkaiera, literatur euskalkion susta tzaile

nagusi Larramendi dela (Urgell 1991: 222). Predikari mul tzo garran tzi tsu bat

gorpuzten delarik, sermoien kemen eta oldarrarekin, orduan txe al txatu zen

bereziki Hegoaldean sermoi generoa “literatur nazionalaren” mailara, jesus

lagunak eta fran tziskotarrak su handiz aritu bai tziren Hego Euskal Herrian

barrena Misio Sainduetan sermoi esaten (Altuna 2003). Fran tzian, sasoi bertsuan,

fenomeno an tzekoa ezagutu zen Bossuet, Bourdaloue, Masillon eta

abarrekin. Agirrek egiazki egin zion prozesu honi bere ekarpena.

1.2. AGIRREREN MENDEA (DISKUR TSOAREN

ESPAZIO-DENBORAK)

Sermoigin tza begiratu behar dugularik, beharrezkoa da beronen produkzio

baldin tza espazial eta kronologikoak azter tzea. Lan honen arda tzetako

bat, finean, forma enun tziatiboen eta berauek inskriba tzen diren testuinguruaren

arteko hartu-emana ager tzea da-eta.

Agirre (1742-1821), XVIII. mendearen bigarren erdian eta XIX. mendearen

lehen erdian bizi izan zen, ho ts, Erregimen Zaharra, Europan bezala Euskal

Herrian ere, desegiten eta maldan behera tzen hasi zen unean. Carlos III.aren

herio tzarekin hasi zen Espainian Absolutismo Ilustratuaren amaiera. Frantziako

Iraul tzaren oihar tzunak iristen ziren eta baita iraul tzaileen nahia ere

haien ideologia kanpoaldean heda tzeko. Inkisizioak eta Koroak bat egin zuten,

25

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!