16.05.2013 Views

Agirre Asteasukoaren "Eracusaldiac", sermoia ... - Euskaltzaindia

Agirre Asteasukoaren "Eracusaldiac", sermoia ... - Euskaltzaindia

Agirre Asteasukoaren "Eracusaldiac", sermoia ... - Euskaltzaindia

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

24

ARANTZA OZAETA

tan Jose Antonioren gradu akademiko eta ahalmen hauek baie tsi zituen: Iruñean

filosofia ikasia zen hiru urtez eta Zaragozan bi urtez teologia eskolastikoa.

1769an kanonetan ba txiler zen; 1770an beka lortu zuen; 1773-1774 bitartean

lege ikasketak egin eta 1775-1776an katedratiko bihurtu zen. 1783an Asteasun

benefiziadu izateko aukeratu zuten (eta han txe jardun zuen 1814an hil arte).

Emiliano Ozaetak (24. or.) erreparatu zuenez, Agirrek sinatutako dokumentuetan

ez da inoiz ager tzen doktore, lizen tziatu edo ba txiller bezala, nahiz

ondoko lagunek titulu horiekin izenpetu. Eta jarrai tzen du Ozaetak:

“Valladolideko uniber tsitatean egon zen 1762an, hogei urte zituelarik. Hortik

aurrera ez dakigu. Ikasi ote zuen Tolosako pran tziskotarrekin, Iruñeko Jesus

lagundikoekin, ala bere kontuz?”.

Auzia inkognita da. Baina ezbairik gabe jesuitekiko harremanak izan ziren

haren obran nagusi, Mendibururen Otoi tz gaiak bereziki (ikus Altuna xcvi). Jesus

lagunek erlijioari fun tzio pedagogikoa emateko bidea egina zuten, eta Agirre,

bai horiei, eta bai Zarauzko fran tziskotarren ildoei, jarraituko zi tzaizkien. Harreman

horiek ispila tzen dira hala darabil tzan iturrietan, nola testamentuan:

Agirre hil tzean, Zarauzko fran tziskotarrei u tzi zien Berak liburutegia euskarazko

predikazioaren inguruan eraku tsitako ardura eta konpromisoagatik (ohar ordurako

i tzuliak zirela erbestetik jesus lagunak, 1815ean, zehazki).

Eta Asteasukoak liburutegi ondo hornitua zuen (“...declaro que tengo una

biblioteca decente y muy propia para un eclesiástico...” (Aranburu 1996:

493). Ikusten da gizon ardura tsua, ikasi zalea, hizkun tzari garran tzia ematen

diona. Biblioteka konpen tsatua da: teologia eta morala, eskolastika, zuzenbide

kanonikoa, euskal gaiak, literatura, idazle klasikoak, erretorika liburuak, sermoiak.

Kon tsulta liburutik ere asko dago. Biblioteka horren ispilu-edo, Agirreren

sermoietan zitak eta aipuak, 4. kapituluan ikusiko dugu, ugari dira,

ugari direnez.

Liburutegiak sala tzen du nolabait Agirreren izaera. Haren bizi tza eta obra

irakur tzen duenari begitan tzen zaio i tzala zuela. Per tsonaia garran tzi tsua izango

zen Gipuzkoan XIX. mende hasieran, beste apaizek jakin tsu tzat izango

zuten. Finean, Ar tzapezgoko Diputatu Nagusia izan zen hamabost urtez,

Elizaren tzat erosoa izan ez zen garaian (Independen tzia gerra tarteko). Orobat,

badago erreparatu beharreko beste alderdi bat ere: aztarnak badira XVIII-

XIX mende mugan idazle talde indar tsu bat osatu zela Agirreren inguruan

(Altuna xiv): Gerriko, Amundarain, Otegi… Horiek guztiek, indarrak batuz,

Trentoren misioari eran tzunez ida tzi zuten, euskaraz ida tzi ere.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!