16.05.2013 Views

Agirre Asteasukoaren "Eracusaldiac", sermoia ... - Euskaltzaindia

Agirre Asteasukoaren "Eracusaldiac", sermoia ... - Euskaltzaindia

Agirre Asteasukoaren "Eracusaldiac", sermoia ... - Euskaltzaindia

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

AGIRRE ASTEASUKOAREN ERACUSALDIAC

nean, ordura arteko Elizaren egitura eta antolamendu orokorraren berrikuntzari

ekin zi tzaion Iruñeko elizbarrutiko bazter askotan 6 .

Mende aldaketarekin bat, 1800. urtean, Juan Bautista Agirrek oso kargu

eklesiastiko altua eskuratu zuen: Gipuzkoako Ar tzapezgoko Diputatu Nagusi

izatea. Ozaetaren arabera (24. or.), Gipuzkoako apaizen artean nahiko ezaguna

zen 1800a baino lehen. Diputatu Nagusi izateak de facto ekar tzen zuen Gipuzkoako

Elizbarrutiko apaizen buru izatea. Postu hori, elizaren orduko antolaketa

kontuan hartuz, apezpikuaren ondorengo postua zen 7 . Agirre figura publikoa

izango zen instituzio erlijiosoetan, eta beharbada baita zibiletan ere.

Hala ere, ez bide zuen nahi izan kargu hura, ez ziren garai bake tsuak:

Konben tzioko Gerra pasatu berria zen (1795), eta erlijio munduak talka egiten

zuen Europatik zetozen Ilustrazioaren ideiekin. Baie tza eman zuen, hala ere,

eta badirudi paper garran tzi tsua izan zuela fran tsesen aurkako Independen tzia

Gerran. Diputatu Nagusi kargua hartu, eta hurrengo urtean, 1801.ean, lehenengo

bilera antolatu zuen Tolosan. Berehala, 1802.an, bere liburu zabalduenaren

aurkezpena egin zuen (CC). Lan hori, dotrina irakasteko metodoa, urte

bat geroago publikatuko zen Tolosan, Andres Gorosabelen moldiztegian.

1803an Asteasuko Parroko izendatu zuten. Anaia Jose Antonio izan zuen

lankide, benefiziatua bai tzen berau 1783tik. Juan Bautista Agirrek Diputatu

Nagusi kargua 1815. urtean u tzi zuen, eta Asteasuko parroko soil moduan

eman zituen azken urteak.

Bada alderdi harrigarri bat Agirreren bizi tzan. Zer ikasketa egin zuen? Ez

dago datu zeha tzik zer eta non ikasi zuen esateko. Haren aita Martin Agirrek

Asteasuko alkateari bere seme Juan Bautistaren hidalgia froga eskatu zion

1762an. Agirrek Valladoliden ziharduen teologiako ikasketak egiten. Ameriketako

osabaren gutun baten arabera, 1763an Agirrek Iruñean ziharduen

teologiako 2. kur tsoan jesuitekin. Eta horixe da dakigun guztia.

Aldiz, Jose Antonio anaiaren ikasketei buruz datu asko dago. Oñatiko Sancti

Spiritus Uniber tsitateko erretoreak 1778. urtean luzatu zituen dokumentue-

6 Asteasuko parrokia Iruñeko diozesiaren barruan koka tzen zen. Orduko antolamenduaren

arabera, Hegoaldeko euskal diozesiak bi ziren: Calahorrakoa eta Iruñekoa. Errioxakoan

zeuden Bizkaia ia osoa, Araba eta Gipuzkoako Lein tz-Oñati aldea; Iruñeko diozesian Nafarroa

eta Gipuzkoa zeuden.

7 Ozaetak bere tesina hondarrean bilduriko gutuneria azter tzea aski da Agirreren i tzalaz

errepara tzeko. Bertan, Amundarain, Otegik eta bestek Agirren aldeko bozka ematen dute

sasoiko erabakiei aurre egin diezaien Asteasukoak (Ozaeta, III. eranskina)

23

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!