16.05.2013 Views

Agirre Asteasukoaren "Eracusaldiac", sermoia ... - Euskaltzaindia

Agirre Asteasukoaren "Eracusaldiac", sermoia ... - Euskaltzaindia

Agirre Asteasukoaren "Eracusaldiac", sermoia ... - Euskaltzaindia

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

1.1. AGIRREREN BIZI TZA

AGIRRE ASTEASUKOAREN ERACUSALDIAC

Juan Bautista Agirre, Asteasun jaio, bizi eta hil zen. Beharbada horregatik,

euskal literaturan Agirre “Asteasukoa” izendapenez ezagu tzen da. Idogarate

baserrian jaio zen 1742ean; Aranbururen arabera, maia tzaren 2an bataiatu

zutenez, apiril amaieran jaioko zen; Emiliano Ozaetaren arabera, azaroaren

2an jaio eta 4an bataiatu zuten.

Agirreren gurasoak larrauldarrak ziren eta Larraulen ezkondu ziren 1725.

urtean. Martin Agirre-Andiak eta Ana Maria Elolak zazpi seme-alaba izan zituzten:

Domingo (1726), Josefa Fran tziska, Maria Teresa 3 , Juan Millan 4

(1736), Jose Antonio (1740), Juan Bautista (1742) eta Jose Antonio (1747) 5 .

Agirretarren aita hargina izan zen ogibidez, baita haren aitona ere. Dio

amak bere testamentuan ezkondu zirenean ez zutela ezkon tza-hi tzarmenik

egin “a falta de bienes” eta “ni despues aca ha havido gananzia ni conquista

alguna” (Aranburu, 103. or.). Gurasoek hiru baserri zituzten Larraulen eta

seme biri ikasketak eman zizkieten. 1760 hamarkadan hil ziren biak. Badirudi

zorrekin ageri direla dokumentu zaharretan; hala ere, maiorazkoak izan ziren.

Amaren neba batek, Inazio Elolak, Ameriketara emigratu eta Peruko Ciudad

de los Reyesen eta Liman bizi izan zen. Osabaren babesarekin, Ameriketatik

etorritako dirualdi haiei esker, XVIII. mende bukaeran Agirre sendiak

maila ekonomiko-soziala aipagarria lortu zuen. Caracaseko Erret Konpainia

Gipuzkoarrean akzioak zituzten, bai eta Filipinetako konpainian ere. Akziodunak

Juan Bautista eta haren anaia gazteena, Jose Antonio, ziren. Bi anaiek

harreman estua izan zuten, familiaren gorabeherak eta haziendak kudeatu, eta

elkarrekin bizi izan ziren urte luzez Asteasuko Elizegi e txean.

1813an, Independen tzia Gerran, nola ez dakigula, fran tses bala batek Agirre

zauritu zuen. 71 urte zituen. Badirudi Elizegi e txera erretiratu zela, baina

Asteasuko parroko izaten jarraitu zuen 1815. urtera arte. Eta idazten ere jarraitu

zuen: Fidel Altunaren arabera hainbat sermoi 1817 inguruan ida tziak

dira. Agirrek prin tzipiodun gizona dirudi, bizi tzako eginkizuna garbi izaten

duten horietakoa. Haren idazle izaeraz edo “profesionaltasunaz” ere zerbait

esaten digu datu horrek.

3 Arreben jaio tze datak ez dira ezagu tzen.

4 Ozaetak Juan Miguel dakar (25. or.)

5 Jose Antonio bi ager tzen dira. Aranburuk (1995: 100) dio Jose Antonio anaia zaharra hil

egingo zela eta haren izena azken umeari jarriko ziotela.

21

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!