16.05.2013 Views

Agirre Asteasukoaren "Eracusaldiac", sermoia ... - Euskaltzaindia

Agirre Asteasukoaren "Eracusaldiac", sermoia ... - Euskaltzaindia

Agirre Asteasukoaren "Eracusaldiac", sermoia ... - Euskaltzaindia

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

20

ARANTZA OZAETA

Lehenengo lan sakona Emiliano Ozaeta beneditarrari zor zaio. Tesina benetan

aipagarria atondu zuen, argitara gabea: Juan Bautista Aguirre. Kristau

ikasbidearen euskal irakasle. Asteasu 1742-1823, Estibali tz 1973. Bertan Agirreren

lehenbiziko obraren xede-helburuen berri ematen du, ho ts: Confesioco

eta Comunioco Sacramentuen gañean eracusaldiac; obra horretan, Asteasuko

Erretoreak dotrina euskaraz irakasteko metodologia bat eratu zuen, Trentoren

dotrina irakasteko agindua bete tzeko 2 ; bestalde, Ozaetak Agirreren baitan

kon tzeptu teologikoek har tzen duten esanahia zehazteko ahalegina egiten du.

Ahalegin hori bukatu gabea da, tamalez.

Aranburuk dokumentu historikoak bilatu ditu Agirreren biografiaren alderdi

ba tzuk argitu dizkigutenak. Horrez gainera, haren biblioteka eta testamentua

argitara eman ditu (Juan Bautista Agirre Elola 1742-1823. Gizon eta

apaiz eredugarria. Asteasuko udala 1995).

Hirugarrenik, Fidel Altunak, Luis Villasanteren (Villasante 1979: 224)

proposamena ain tzako tzat hartuz “La publicación de una antología con trozos

selectos tomandos de las obras de Juan Bautista Aguirre sería de gran

utilidad y valor formativo dada la calidad del autor”, Agirreren lan mardularen

aukeraketa bat publikatu zuen Euskal Idazleen Elkarteko “Klasikoak”

Sailean (Juan Bautista Agirre. Erakusaldiak. Antologia 1999). Antologia

apaila tzeko lana hartu ez eze, edizioaren sarrerak ekarpen berririk badu Agirreren

obraren inguruan: batetik, Eracusaldiac lanaren (3 liburukien) datazio

zeha tza; bestetik, Agirreren eragin edo erreferen tzien gainean argi berririk

badakar (Larramendiren hiztegia erruz erabili zuela, orain arte haren ereduetatik

urruti kokatu izan den arren, eta abar). Azkenik, Asteasukoaren grafia

eta hizkun tzaren azterketa dakar tza orain arte alderdioi buruz egin den lanik

luze eta sakonenean.

Arestiko lanetan aurkitu daitezke Agirre Asteasukoaren bizi tza, obra eta

hizkeraren inguruko berriak eta haietara jo dezake xehetasunak nahi dituenak.

Geure egingo ditugu aipatu lanetako hainbat datu: biografiakoak Ozaeta eta

Aranburutik, eta obrarenak, bereziki datazio lanetarako eta obraren antolamendu

orokorraren tzako, Ozaeta eta Fidel Altunatik. Agirreren harreman eta

eragin sarerako Fidel Altunari jarraituko diogu.

2 “Trento ondoko Euskal Herriko gozaiak asko saitu ziren, eta lortu ere asko lortu zuten

katekesi arlo honetan. Agirre bizi izan zen sasoi hartan bi hu tsune nabari ziren lanbide honetan.

Batetik, guraso ba tzuek eta erretoreak ez ziren gehiegi saia tzen umeei eta gazteei dotrina erakusten;

bestetik, orduko katekesia antolaketak ez ziren gipuzkoar lurraldetarako egokiak.” Ozaeta,

op.cit. 143. or.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!