16.05.2013 Views

Agirre Asteasukoaren "Eracusaldiac", sermoia ... - Euskaltzaindia

Agirre Asteasukoaren "Eracusaldiac", sermoia ... - Euskaltzaindia

Agirre Asteasukoaren "Eracusaldiac", sermoia ... - Euskaltzaindia

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

AGIRRE ASTEASUKOAREN ERACUSALDIAC

ondorio garran tzi tsuak dakar tza Agirreren sermoien izaera horrek: Eliza

erakundearen alderdi edo aurpegi linguistikoa zedarri tzea eta langai har tzea 1 .

Eta hain juxtu iker galdera hori, posible ote den Elizaren “hizkun tza” homiletikoa

deskriba tzea, izan da gure lanaren iker galdera nagusiena.

Baina Agirreren lanak badu beste xarmarik ere, eta irabazi du ikerlarien

eta idazleen begirunea eta miresmena. Emiliano Ozaetak eta Fidel Altunak

egindako lanetan bildu dira Agirreren idaztankerak irabazi dituen gorazarretako

ba tzuk. Guk ez ditugu haiek guztiak berriz errepikatuko. Agirre puntako

idazle tzat hartu izan dutenen artean Orixe, Villasante eta Mi txelena dira. Literatoak

ere min tzatu dira Agirreren prosaz, Bernardo A txaga (2002: 23) eta

Mujika Iraola, besteak beste. Azken honek, gainera, exemplen bilduma bat

apailatu zuen (Arpoi baten eran. Alberdania 1996) bide batez literatura balioa

aitortuz asteasuarraren testuei (egin kontu, gurean salbu, oratoria erlijiosoa

ain tzat hartu gabe egin ohi direla literatur historiak). Sarreran esan dugunez,

sermoia literatur generotzat hartu beharko li tzatekeen ala ez, beste eztabaida

bat da. Orainago Joxe Aranzabalek (2008: 107) Agirre Asteasukoaren idazmoldeari

jarrai tzea gomendatu du idazketa digitalerako.

Agirre prosista bikaina izan arren, eta orrialde asko ida tzitako idazlea, ez

ditu irabazi garaikide izan zituen Mogel, Mendiburu, Kardaberaz edo Fray

Bartolomek, kasu, izan dituzten lan, azterketa edota edizio bereziak. Jesus lagunei

dagokienez, Mendibururi anarteko kideek egin dizkiete edizioak eta argitara

gabeko lanek ere argia ikusi dute (Altuna 1982), eta Kardaberazek ere jaso

du arretarik (Garai 2004 argitara gabe; cf. orobat, Pérez Gaztelu eta Zulaika

Ijurko (ed): Agustin Kardaberaz, Hirugarren Mendeurrena (1703-2003), Deustuko

Uniber tsitatea). Ildo beretik, Fray Bartolome karmeldarrari eskaini zaio

lan-azterketarik ordena bereko ikerlarien edota aldizkarien eskutik (Karmel

1999-1; 1999-2). Zer esanik ez Mogeli ere, apaiz sekularra izanagatik Agirre

bezala, ezin ahaztu Peru Abarca ida tzi zuela. Zori txarrez, Agirreren argitara gabeko

lanak Euskal tzaindiko Azkue Bibliotekan dau tza, oraingoz, lo eta zain.

Guztiarekin ere, badira Agirreren inguruan hiru lan monografiko eta oso,

Agirrek hi tzari buruz zuen balio per tsuasiboaren kon tzien tzia erakusten dutenak

eta ikerketa honetarako baliagarri zaizkigunak. Ikus di tzagun jarraian.

1 Praktika hori, sermoi ereduak idaztea alegia, ez da inondik ere berria mugaz haraindiko

idazleetan, baina mende bat lehenago gerta tzen da fenomenoa, XVII. mendeko literatur loraldian,

hartara Oyharçabalek ida tzi bezala: “Belapeyrek argi eta garbi erran zuen apaizen tzat eta

errejenten tzat egin zuela bere katixima, Leizarragak egin zuen bezala” (2001: 16).

19

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!