16.05.2013 Views

Agirre Asteasukoaren "Eracusaldiac", sermoia ... - Euskaltzaindia

Agirre Asteasukoaren "Eracusaldiac", sermoia ... - Euskaltzaindia

Agirre Asteasukoaren "Eracusaldiac", sermoia ... - Euskaltzaindia

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

18

ARANTZA OZAETA

modu berrien asma tzea (Foucault 1999). Garai gatazka tsu hark Euskal Herrian

izan zituen ondorenen azterketa ideologikorik bada (Belen Altuna 2000, Torregarai

eta Villoslada 1997, 1998, 1999), baita historikorik ere (Larrañaga 1969;

García de Cortázar 1979; Olaechea 1985). Hizkun tzaren ikuspegiarekin eta

hizkun tzatik egindakorik ere bada (besteak beste, Al tzibar 1985, 1989, 1999;

Oyarçabal 2001; Garai 2004). Edozein modutan, alderdi diskur tsiboei buruz

beren beregi egindako lanik ia ez dago, bide batez egindako ohar xume batzuetatik

kanpo. Eta bada zer aztertua: Hego Euskal Herrian milaka eta milaka

orrialde dago orduan ida tzirik, Larramendiren osteko eztandan. Gauza jakina

baita eta inork zalan tzan jar tzen ez duena, Larramendiren ai tzindari tza Hegoaldeko

ida tzizko produkzioaren gorakadan. Idazle kopuru kon tsideragarria gar tsu

lotu zi tzaizkion idazteari, sermoiginan: Juan Antonio Mogel, Fray Bartolome,

Añibarro, Lizarraga Elkanokoa, eta, Agirregandik oso hurbil, Gerriko, Amundarain

eta Otegi (Villasante 1979; Elor tza 1996), soilik ezagunenak aipa tzearren.

Idazle horietako askok, beraiek baino lehenxeago predika tzen aritu ziren Mendiburu

eta Kardaberazen (ho ts, jesuiten) moldeak jarraitu zituzten, baita frantziskotarrenak

ere, bereziki Zarauzko komentukoena.

Ideia zentraletako bat zera da: Agirrek bizi izan zuen garaian erlijio katolikoa

ideologia hegemonikoa zen, eta, gure ustez, garai horretako sermoiaren

kodeak deszifra tzea eta ezaugarri tzea paradigmatikoa da: zer da sermoia, xedeasmoak,

molde-erregelak, erretorika… Ezin baitira ulertu XVIII. eta XIX.

mendeak Euskal Herrian sermoiaren izaera ezagutu eta ain tzat hartu gabe.

Idazle horietan guztietan, baina, zergatik Agirre? Agirreren sermoiek

orain daino ustiatu ez den balio eran tsi bat dute: sermoiak ez dira Asteasuko

parrokian esandakoak soilik. Agirreren obra nagusia, aztertuko dugun Eracusaldiac,

sermoi eredu izateko ida tzi zen; bestela esanik, Eracusaldi aleak nonnahi

erreproduzi tzeko modeloak dira. Sermoi soil baino gehiago lirateke, beraz,

“ar txisermoiak” edo eredu modulagarriak, tokian-tokian egoki tzeko eta

erabil tzeko eta orduko predikazio beharrari (Trentoko Kon tzilioaren kontsignak

eta Ilustrazioaren ideologia berriaren mamuari) eran tzuteko asmoz,

beste apaizen predikazio lanen lagungarri taiutuak (cf. obraren eskain tza

“Esquein tzen diezte Apaiz Euscaldunai”, eta abar). Kontu horiek oso inportanteak

zaizkigu, sermoia bainoago, izan ere, genero homiletikoa izango baikenuke

aurrez aurre, eta, horrenbestez, garai batean instituzio batek homologaturik

duen sermoi prototipo bat, erakundeak balidatua edo on tzat emana.

Halatan, Agirrek predikaziorako erabili zituen molde horiek ezaugarriturik,

sermoi ereduak eta eredugarriak diren aldetik, ezaugarritu dezakegu instituzioaren

praktika diskur tsiboa. Gure lanaren hipotesi eta helburuei begira

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!