16.05.2013 Views

Agirre Asteasukoaren "Eracusaldiac", sermoia ... - Euskaltzaindia

Agirre Asteasukoaren "Eracusaldiac", sermoia ... - Euskaltzaindia

Agirre Asteasukoaren "Eracusaldiac", sermoia ... - Euskaltzaindia

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

0.3. OHARRAK

AGIRRE ASTEASUKOAREN ERACUSALDIAC

XIX. mendeko testu baten irakurketa errazteko, bereziki filologia formaziorik

ez duen irakurleari begira, zenbait ohar egingo ditugu. Horrela bada,

har bedi kontuan lan honetan zehar topatuko diren adibideetan ager tzen diren

kur tsibak testu orijinalean ager tzen direnak direla. Kur tsibak hainbat bider

eta eginkizun desberdinetarako darabil tza Agirre Asteasukoak: zitazio fenomenoetan

ez ezik, nabarmendu nahi dituen hi tzetan ere. Beraz, dakar tzagun

adibideetan guk geuk nabarmendu nahi duguna marka tzeko letrakera grisantxa

erabiliko da, eta kur tsibaz ageri diren atalak, gogoan izan, Agirrek berak

jarritakoak dira. Lanean zehar hartara tzen diren azalpenetan eta argudioetan

guk dabil tzagun kur tsibak zerbait nabarmen tzeko fun tzioa izango dute.

Adibideen grafiari dagokionez, orobat, gorde dugu Eracusaldiac obran

egileak erabilitakoa (hortaz, “Cerua”, “Cristauac”, “eguia”, “berarequin” eta

abar topatuko du irakurleak). Ber gauza egin dugu puntuazioari dagokionez,

obra orijinalean dauden bezala erreproduzitu ditugu puntuazio ikurrak gure

adibideetan, eta, hala, ugari baino ugariago diren komak an tzemango dira,

gaur egungo irizpideekin bat egiten ez duen sistema batean.

Hartaratuko ditugun adibideetan barrena hainbat letra ager daiteke testuan

integraturik, modu honetan agertu ere “(a)”, “(b)”, “(c)”, eta abar. Letra

horiek sermoilariak jarriak dira eta erreferen tzia egiten diete sermoi ostean

ager tzen diren aipu eta oharrei.

Eracusaldiac obrako hiru liburukiak A, B eta C izendatu ditugu. Letra

horiek ez dira inondik ere nahastu behar 2. kapituluan bereiztu ditugun A,

B eta C blokeekin, eta ezta 4. kapituluan bereiztu ditugun A, B eta C barrutiekin

ere. Letrak berberak izan arren, erabilera testuinguruak argi tzen du

tokian-tokian zein den letron fun tzioa. Eracusaldiac izendapena darabilgunean,

obra osoari egiten diogu erreferen tzia (hiru liburukiei). Baina obraren

barruan egileak hiru sermoi-molde bereizten dituelarik: “Eracusaldia”,

“I tzaldia edo Platica” eta “Bedera tziurrena”; horiek izenda tzeko Eracus, Plat

eta Bed laburdurak balia tzen ditugu, hurrenez hurren. Modu horretan saihestu

nahi da irakurleak ez bereiztea noiz den obra osoa erreferen tzia, eta

noiz obraren baitan dagoen sermoi-moldea.

Egun Agirreren Eracusaldiac obra osorik eskura tzea zaila da, horregatik

irakurleak hiru moldeetako sermoi ale ba tzuk topatuko ditu “Eranskinak”

atalean, eta bereziki da gomendagarria hara jo tzea 2. kapituluan, testu-azalera

deskriba tzen denean. Hain justu, 2. kapituluan aipa tzen diren sermoietako

ba tzuk aukeratu ditugu eranskinetan jar tzeko.

13

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!