16.05.2013 Views

Agirre Asteasukoaren "Eracusaldiac", sermoia ... - Euskaltzaindia

Agirre Asteasukoaren "Eracusaldiac", sermoia ... - Euskaltzaindia

Agirre Asteasukoaren "Eracusaldiac", sermoia ... - Euskaltzaindia

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

12

ARANTZA OZAETA

todologikoak, zeren eta enun tziatuen gainean egiten baita nagusiki. Gauzak

horrela, gure lanean, hizketa-egin tza partikularrak azter tzea inkoherentea

zen aurreko kapituluan hartutako bidearekin, testua dugularik komunikazio

unitate gisa. Beraz, erredukzionismo metodologiko hori gaindi tze aldera,

sermoia makro-egin tza bezala deskriba tzeko hipotesia egingo dugu, eta aurrerapauso

ba tzuk eman norabide horretako ezaugarri tzean. Hizketa-egintzak,

izan ere, hierarkizatu egin daitezke eta ekin tza nagusi eta subsidiarioen

artean bereizi. Sermoia den generoa berezia zein hizketa-egin tza den zehazten

saiatuko gara.

4) Kapitulu honek bete-betean jo tzen du ISDaren alorra (“Sermoia interakzionismo

sozio-diskur tsiboaren argitan: per tsona izen-ordainak eta berbaldi

ekarria”). Bi adierazle aukera tzen eta azter tzen dira lotura hori erakusteko:

batetik, per tsona-izenordainak, eta, bestetik, berbaldi ekarria (discours rapporté,

discurso referido).

Corpusean bildutako testuen hizkun tza formak eta mekanismoak beti ere

enun tziazio-egoerarekin kon tsideratuz azaldu beharra dago, egoera horretatik

baitute abiaburua eta azken hi tza (Voloshinov 1992 [1929]). Hortik har tzen

dute, orobat, estatutua, bermea eta legitimazioa. Min tzaira fenomenoak, izan

ere, egitura enun tziatibo baten ondorio dira. Egitura horren elementuak polifonikoak

eta dialogikoak dira, eta, ikusiko dugunez, alderdi sozio-diskurtsiboen

menpe daude. Ondorioz, enun tziazio-instan tziak ematen du “rola”

(gure kasuan, sermoilaria/predika tzailea) eta aldi berean ematen du “testua”

ere (gure kasuan, sermoia).

Modulu honetan gure hipotesia zera da: badagoela lo tzerik alderdi diskurtsiboa

marko sozial eta instituzionalekin. Beraz, estudiatu daiteke min tzaira

gizarte harremanak sor tzeko eta ezar tzeko modu gisa; aldi berean, gizarte harremanok

bidera tzen dituzte diskur tso molde ba tzuk. Sermoia, horrela bada,

instan tzia enun tziatibo edo sozio-diskur tsiboak baldin tzatutako eta legitimatutako

praktika diskur tsiboa da.

5) Azken moduluan toki bat egiten diogu erretorikari. Badugu arrazoirik

alderdi hori ez abandona tzeko. Izan ere, instan tzia diskur tsiboak inposa tzen

dio sermoiari erretorika molde bat, esateko modu ba tzuk, helburua (movere,

mugiarazi) beteko badu.

Erretorika estilistika arazo gisa planteatuko dugu, eta horrenbestez, ahalegina

egingo da erretorikaren inguruko banaketa historikoa (erretorika “osoa”

eta figuren erretorika) gaindi tzen.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!