16.05.2013 Views

Agirre Asteasukoaren "Eracusaldiac", sermoia ... - Euskaltzaindia

Agirre Asteasukoaren "Eracusaldiac", sermoia ... - Euskaltzaindia

Agirre Asteasukoaren "Eracusaldiac", sermoia ... - Euskaltzaindia

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

AGIRRE ASTEASUKOAREN ERACUSALDIAC

zio luze baten baitara joan gara, izan ere, tradizio katolikoaren eta teologiaren

diskur tsoaren tradiziotik heldu zaigun berbaldia dugu sermoia.

Aipua, ezeren gainetik, sermoien ezaugarririk nabarmenetakoa da. Historian

zehar ez da izan beste intentorik horrenbesteko garran tzirik eman dionik

aipuari. Eta ez da beste diskur tsorik horrela joka tzen duenik. Horixe li tzateke

sermoiaren diskur tso esparrua. Aipuaren errepikapena eta ondotiko iruzkina

sermoiaren bapore-motorea elika tzeko iturria li tzateke (iturri beroa eta iturri

ho tza). Sermoiaren artea, errepikapenean oinarriturik ere, tautologian ez erortzea

izango da. Eta ez da meritu literario gu txikoa arestiko hori, horren testu

indar tsua eta inpaktagarria izanik sermoia. Gogora bedi errebelazioa bukatu

zela San Juanen apokalipsiaren ondotik. Eta errebelazioa bukaturik, Trentoko

Kon tzilioak erabaki zuela zein ziren errebelazioa “bil tzen” zuten liburuak (72

liburuk osa tzen dute “Errebelazioaren biltegia”). Sermoiak, hor txe mugaturik

esan daitekeena, eta, besterik esan ezinik, inefablea izango du min tzagai.

Estudiatu ditugun asoziazio eta konfigurazioak hizkun tza-jokoen estabilizazio

sozialari eran tzuten diote. Eta horiek, aldi berean, soziologia lokal baten

enun tziazio-asmo bati eran tzuten diote. Hortaz, neurri batean behin tzat, asoziazio

eta konfigurazioak aldez aurretik determinaturik daude eta autore banakakoaren

xede-asmoetarik at.

Buka tzeko, ezin aipatu gabe u tzi sermoiek izan bide zuten ondorioetako bat:

“Euskaldun, fededun” auziaz ari gara. Ikerlariek eraku tsi dute (cf. Mi txelena

1960/1988; Altuna 2000) jorratu dugun mende muga barruan gauza tzen dela

binomio hori. Bi arrazoi leudeke: batetik, literatura erlijiosoak horren pizkunde

handia izan zuen gurean, eta, bestetik, hain gar tsuki predikatu zen euskaraz XVIII.

erdialdean eta XIX. mende hasieran. Gure aldetik, ez da ikerketa honen egitekoa

lagineko sermoiek zein inpaktu izan zuten neur tzea binomio horren gauza tzean.

Besteak beste, Eracusaldiac idazlea hil eta 27 urtera publikatu zirelako.

Agirre Asteasukoaren sermoigin tzaren kasuan, “Euskaldun, fededun”

auzia prin tzipio entimemiko baten ondorio da. Eskuarki erlijio testuak printzipio

entimemikoek gobernaturik daude, entimema gordeak, edo ideologikoak

dituzte (Eco 1995). Agirreren kasuan, sermoien bidez gertatu bide zen

ondorio hori, “euskaldun, fededun” delakoa, ez da modu esplizituan ezarritako

loturengatik erator tzen, baizik eta entimemikoki eraiki tzen da. Agirrek ez

du esplizita tzen euskaldunekiko atribuzio hori estudiatu dugun obran 49 . Agi-

49 Balirudike jauzia dagoela Agirreren lehen liburutik (CC) bigarren obrara Eracusaldiac.

Zen tzu honetan, ezin da ahaztu lehen obra “Euscaldunai” eskainia dela; bigarrena, aldiz, “Apaiz

Euscaldunai”.

265

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!