16.05.2013 Views

Agirre Asteasukoaren "Eracusaldiac", sermoia ... - Euskaltzaindia

Agirre Asteasukoaren "Eracusaldiac", sermoia ... - Euskaltzaindia

Agirre Asteasukoaren "Eracusaldiac", sermoia ... - Euskaltzaindia

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

AGIRRE ASTEASUKOAREN ERACUSALDIAC

Beraz, ISDren marko teoriko-epistemikoaren uretatik edan dugu. Baina

metodologiari dagokionez, ISDak operatibizaziorik edo metodo eginik ez du.

Izan ere, dakigunez, ez da metodo zeha tzik eta bakarrik “masa berbal handiak”

azter tzeko (“La syntaxe des grandes masses verbales [ ] attend encore

d’être fondée” Bajtin 1978: 59 ; Adam 2002: 83-tik hartua). Bide ugari badira,

beraz, eta interakzionismo mota bat baino gehiago ere badago (Bronckart

2005: 153-154). Azken puntu honi gagozkiola, interakzionismo moten arteko

bereizketetan, lehen motaren barruan koka tzen da gure lan hau; bestela

esanda, min tzairaren eta giza instituzioen arteko interakzio-espazioan. Horrela

bada, min tzaira-ekoizpenaren eta gizarte-testuinguruaren arteko elkar-mendekotasun

harremana kontuan har tzen da, bi norabideetan gerta tzen dena.

Bestela esanda, badago dialektika bat ekin tza diskur tsibo baten eta berau

jaulki tzen duen instituzio edo giza estrukturaren artean. ISDaren prin tzipio

nagusia da azterketa “goitik beherako” norabidean egin beharra, instituzioerakundeetatik

hizkun tza unitateetara. Ikuspegi honetatik, hizkun tzaren eta

soziologiaren arteko lotura egin daiteke, baina soziologiaren uretan erabat

murgil tzeko arriskuari i tzuri eginez.

Aipatu arazo metodologikoari dagokionez, irtenbidea aurkitu dugu

Roulet, Filliettaz eta Grobet (2001) autoreen proposamenean, eta geure egin

dugu. Alde batetik, planteamendu honek eu tsi egiten dio interakzionismoaren

“goitik beherako” norabideari; eta, bestetik, “modulu” bidezko hornidura metodologikoa

jar tzen du eskura. Gure ustez, autoreok proposatutako irtenbidea

egokia da, bereziki testuen konplexutasunari (gure kasuan XIX. mendeko sermoiari)

aurre egin ahal izateko atalka tzea ahalbide tzen du-eta; hau da, kalak

egitea, azterketaren diseinu modularra plantea tzea.

Guztiarekin ere, ikerketa hau mami tze eta on tze bidean, egoki tzapenak eta

moldaketak egin beharra izan dugu. Ho ts, ez dugu azterketa molde jakin eta

finkorik eskura izan. Iparrizarrean izan dugu beti “goitik beherako” begirada,

begirada bertikala, eta baita hasieran geure buruari jarri genion helburua ere:

sermoien ezaugarri tze diskur tsiboa egitea. Halaz ere, eginkizun horretan begirada

“horizontala” ere geureganatu izan behar dugu, eta hipotesiak ad hoc egin

ditugularik, beti ere xede-asmoei ahalik eran tzun beteena eman nahian, zenbait

hurbilbide desberdinetatik edan behar izan dugu. Ezin uka, zen tzu horretan,

“brikolage” teknikaz baliatu behar izan dugula. Baina guztiarekin ere, pragmatikaren

barrutian mugitu gara nagusiki, eta eredu koherente, praktiko eta

integra tzaile bat osatu uste dugu; edo behin tzat, horren alde egin dugu lan.

Guztira bost modulu egin dira lan honetan, bat kapitulu bakoi tzeko. Modulu

bakoi tza beregaina da, erlatiboki behin tzat, eta hortik ulertu behar da

261

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!