16.05.2013 Views

Agirre Asteasukoaren "Eracusaldiac", sermoia ... - Euskaltzaindia

Agirre Asteasukoaren "Eracusaldiac", sermoia ... - Euskaltzaindia

Agirre Asteasukoaren "Eracusaldiac", sermoia ... - Euskaltzaindia

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

260

ARANTZA OZAETA

“zirkunstan tzia literatura” bezala, sermoia derrigorrez inskribatu behar denez

baldin tza sozio-historikoetan (hortik sermoia “genero antropologikoa” izendatzea,

Bravo Arriaga, 2001).

Obra literarioaren azterbidean, Erromantizismoak irekitako estetikan

(1960 urte bitartean) aztergai ia bakarra edo pribilegiatua autorea izan zen.

Zuzenean haren bizi tza eta biografia aztertuz eta, zeharbidez, haren “sor tzetestuingurua”

estudiatuz. Beste ba tzuetan, autorearen estiloa ere aztertu zen,

estilistikaren ikuspuntua hartuz, erretorikarena edota, besterik gabe, autorearen

munduarekiko ikusmoldea bera.

Estrukturalismoak, ai tzitik, “testua” hartuko du azterketaren arda tz eta

zutabe nagusi. Testua aztergune tinko gisa kon tsideratu eta hartara errenditzen

da ikerlaria, testutik bertatik irten gabe.

Orain tsuago, baina, literaturaren eremuan diskur tsoaren planteamendua

sartu delarik, sortu da idazlana bere baitatik atera tzeko ahalegina, eta, horrenbestez,

gora egin du literatur lana historiari zein ekoizpen-egoerari lo tzeko

joerak. Gure lana, hain zuzen, hor txe kokatu nahi dugu: literatura diskurtsotik

kontenpla tzeko talaiatik.

Diskur tsoaren ikuspuntutik enun tziazio literarioa egon dadin, ez da aski

arima bat beste arima batekin elkar tzea eta kontrasta tzea (Voloshinov,

1929/1992: 157), ho ts, gizabanako bat gizabanako den aldetik beste gizabanako

batekin konpara tzea, zeren arima edo gizabanako horren barneko estatutua

eta izaera bera historian zehar kokaturik dauden min tza-instituzioekin

lotu beharra baitago. Ezinbesteko da idazlana posible egiten duten baldintzak

azter tzea: ekoizpen-espazioa, balioespen-espazioa, kudea tze-espazioa...

Eta denbora. Beraz, diskur tsoaren topografia eta kronologia kontuan har tzea.

Izan ere, enun tziazio-egoerak baldin tza tzen du elkarrekin tzako partaideen

egoera, eta baita esatariarena, eta diskur tso-motarena ere. Esana dugu jada,

baina esan dezagun berriz: esatearen baldin tzek zeharka tzen dute esaten dena,

eta esaten denak bidal tzen gaitu bere enun tziazio-baldin tzetara, horietara

hain estuki loturik baitago esaten den hori (Bajtin 1995/1929, Voloshinov

1992/1929).

Arestiko ikuspegia gogokoago izan dudala aitor tzen dut, eta horren faboretan

u tzi nuela albora erretorika eta estilistika hu tsaren hurbilbidea... Zeren

erretorikatik hasiz gero, ez ginen diskur tsoa azal tzera iri tsiko, ezta berbaldi

ekarriaren auzira ere. Gure ustez sermoiek ez dituzte oszilazio subjektibo eta

psikologikoak ispila tzen, baizik eta hiztunen arteko elkarreragin soziala. Buelta

eman nion ikuspegiari. Eta aldatu zen sistema baina ez zen gaia aldatu.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!