16.05.2013 Views

Agirre Asteasukoaren "Eracusaldiac", sermoia ... - Euskaltzaindia

Agirre Asteasukoaren "Eracusaldiac", sermoia ... - Euskaltzaindia

Agirre Asteasukoaren "Eracusaldiac", sermoia ... - Euskaltzaindia

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

4

ARANTZA OZAETA

sutan, kapituluetan barrena irakurleak topo egingo du literaturtasun zan tzu

batekin: per tsuasioarekin, planteamendu platonikoekin (mundu erreal/mundu

ideal), erretorikaren harilka tzearekin… Horrenbestez, gure ikuspuntutik

sermoia “L larriz” idazten den Literatura ez bada, “l letra ttikia” onar tzen duen

literatura tzat hartuko dugu, bederen.

Tesiak izan du bere historia (nork eta zerk ez!). Lan honen hasieratan,

artean sermoia literatura ote zen plantea tzen ez nuen garaietan, pen tsatu nuen

Agirre Asteasukoaren sermoigin tza azter zitekeela erretorika klasikoaren

markoaren baitan. Hautua logikoa eta justifikatua ere bazen, idazle “klasiko”

baten testuen analisia egin, diskur tsoak on tzeko/azter tzeko molde “klasikoaren”

talaia baliatuz. Ez da sekretu erlijio idazleek/predikariek erretorika

erabili dutela asmo proselitistekin, erlijioak heda tzeko asmoz. Barthes-en esaldiak

ere bazuen iradokizunik asko: “Mundua erretorika zaharrez beterik dago”

(1979: 7). Erretorika, egia da, hi tz balioani tza dela: Michel Meyer-ek (1994:

16-18), esaterako, zazpi adiera aitor tzen dizkio “ongi” hi tz egiteari. Horietako

adiera bat, alderdi elokutiboa, tropoena eta figurena (“faire usage d’un langage

figuré et stylisé, le littéraire”, Meyer op.cit. 18. or.), erabat neutralizatu zen

poetikarekin, eta bazegoen alderdi horretatik sermoia literaturarekin lo tzerik,

Salaberrik Axularrekin egin zuen bezala (Axularren prosa erretorikaren argitan

1997). Guk hurbil genuen Salaberrik Axularri eskainitako lan hori eta, baita

ere, ave fenixa bezala berpiztu den erretorikarekin lan egin duten beste lan

garran tzi tsu ba tzuk, idazle “klasiko” eta erretorika “klasikoa” uztar tzen dutenak.

Salaberrirenaz gain beste obra paradigmatiko bat aipa tzearren, horra López

Muñoz-en Fray Luis de Granada y la Retórica (2000). Pen tsatu nuen,

hortaz, arrazoibide egokiak aurki zitezkeela haietan Agirre argi tzeko.

Baina, zer diren gauzak!, erretorikaren “argitan” egin behar zen lana beste

lan bat bilakatu zen. Dena, edo ia dena, beste modu batean gertatu zen. Zergatik,

ordea? Arrazoi bat baino gehiago.

Gure corpuseko sermoiak erretorikaren begiradarekin ezaugarri tzen hasita,

ez ginen ahogozatu erretorikaren injineru tzak eskain tzen zigun bidearekin.

Agirreren obra ez da abera tsa tropo linguistikoetan: estilistikoki “pobrea” ere

badela esaten ausart gintezke zen tzu horretan. Hala ere, abera tsak eta konplexuak

dira Agirreren sermoiak, irakurleak segituan an tzematen dio. Zertan

dira abera tsak? Min tzaira praktika eta diskur tso praktika baten erakusgarri

diren aldetik dira abera tsak eta kontuan har tzekoak.

Erretorikaren erredukzionismotik aldenduz (soilik edo nagusiki elocutio

aztertuz), bestelako operazio erretorikoak ere har geni tzakeen, erretorika

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!