16.05.2013 Views

Agirre Asteasukoaren "Eracusaldiac", sermoia ... - Euskaltzaindia

Agirre Asteasukoaren "Eracusaldiac", sermoia ... - Euskaltzaindia

Agirre Asteasukoaren "Eracusaldiac", sermoia ... - Euskaltzaindia

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

252

ARANTZA OZAETA

tasun eta estutasun horiek ohartarazpenekin eta bidera ekar tzearekin loturik

daude. Kristauarengan efektu pragmatikoak lor tzeko, autokontrola. Norbere

buruaren (eta besteren) kontuhar tzeak.

Gogorraren erretorika honek marka erregular ba tzuk ditu: “Beguira”-ren

presen tzia, Plat eta Bed sermoi-moldeei sarrera ematen dieten aipuak “Clama,

ne cesses…” (O tsegizu, ez ixildu, …) eta “Scrutemur vias nostras…” (Azter ditzagun

gure bide eta ibilerak…). Horrela araka tzearen eta astinaldien dinamika

bat sortuz.

Meha txuaren eta promesaren arteko ten tsioa li tzateke sermoiarena. Batetik,

meha txuan, Eliza katolikoaren e tsaien eremu semantiko ohikoa aurki tzen

da: deabrua, haragia, mundua. Baita Jesukristoren justiziaren meha txua, betiko

su eta garren presen tzia eta izaera formulistikoa, zigorraren irudia berrituz

diskur tsoan… Infernuaren deskripzioak, apokalispia (Bedera tziurrenetan

ager tzen dira bereziki horrelako elementuak, sugestioak gora egin beharra du

konfesioa eragiteko). Sermoiek, aleka gehiago, beldurra eta ikara sor tzen dute.

Tarteka, gozoagoak eta suhar tsuagoak izan daitezke, anbiguotasunean.

Modu honetan gauza tzen da, gure analisitik, kristauarekiko distan tzia eta

muga, sermoiak eta sermoilariak jar tzen duena. En tzuleen emozioen igurzketa

hau erretorikatik hartu zuen sermoigin tzak, inventiok daukan bide batetik,

animos impellere deri tzanetik.

Beste eskuan emozio gozo bat aurki daiteke, suhartasuna eta beldurra baretu

eta justifika tzen duena, esperan tza. Sermoietan agin tzen da noizbait gozamena

har tzeko bidea, sakrifizio bizi tzaren ondorena, salbazioa, “beti-beti

iraungo duan Ceruco gloria”. Bi ten tsioen artean ebazten da kristauaren bizitza,

muturreko gertalekuetan banatua: zerua eta lurra; zerua eta infernua. Sermoi

guztiak salbuespenik gabe formula i txurako esamolde batekin buka tzen

dira: “iristeco era onetan Jaunaren gracia, eta beraren gracian irauten dezula

betico gloria. Amen” (C 479). Bukaera formulistikoak, bukaerako toki estrategikoan,

hi tz gozoa patetikoki markatua, ematen dio peroratio erretorikoari

slogan i txura. Irrati eta telebistetako publizitateak azken orduan ematen duen

gomendio hori bezala. Gure lokutoreak seduktorearen desira eta esperan tza

sor tzen daki, eta meha txugilearen intimidazioa eta beldurra. Gaude, sermoilaria

gauza biak ote den.

Meha txuarekin batera, emozio konbinazioa bat iradoki tzen da irakurketatik:

kristauarekiko trataerak (urlia… sandia… berendia…/ba tzuk… beste batzuk…)

kristau u tzi tzat eta txar tzat hartuak (izena kendu zaienak, aho tsa

eman ere egin ez zaienak), mesprezu sentimenduak irabazten dituzte. Forma

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!