16.05.2013 Views

Agirre Asteasukoaren "Eracusaldiac", sermoia ... - Euskaltzaindia

Agirre Asteasukoaren "Eracusaldiac", sermoia ... - Euskaltzaindia

Agirre Asteasukoaren "Eracusaldiac", sermoia ... - Euskaltzaindia

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

AGIRRE ASTEASUKOAREN ERACUSALDIAC

Adibidea, izan ere, lo tzen da, Aristotelesek egin bezala, indukzioarekin

(esperien tzia), eta entimema dedukzioarekin (pen tsamendua). Baina, adibidea

indukzioz gerta tzen ote da sermoigin tzan? Sermoiaren adibidea ez da “esperientzia”,

baizik sentimendua. Ez da, azalpen zientifikoan bezala, kognizio mailako

eragiketa, baizik eta sentimenduari hi tz egiteko modua. Adibidea esaten denarekiko

lotua dago, memoriaren eta sentimenduaren lehentasuna emanez, arrazoiaren

eta pen tsamendu zientifikoaren aldean. Adibideak, “konpeten tzia pasionala”

aldarrika tzen du, eta berau lo tzen da sermoiak duen “gu”-rekiko

obsesioarekin. Greimasi jarraituz esango genuke gizabanako kolektiboak zizelkatuko

lituzkeela (1982: 38), eta, horretarako “passion communautaire” inbokatu

behar (Parret 1983: 85). Adibidegin tza, beraz, ez dago lotuta esperienziarekin,

Kintilianoren “hecho sucedido” (1942a: 294), ez azalpenarekin

(“pour mieux comprendre”). Emozioen erretorikak ezaugarri tzen du sermoigintza,

eta bertan adibideak duen balioa ez da indukzioz eta ez dedukzioz gertatzen,

baizik eta abdukzioz, Pierce edo Kant-ek esan bezala (Parret op.cit.).

Egia da, ikusten ari garenez, adibideak testuaren helburuaren zerbi tzuan

(persuasioaren, emozioaren zerbi tzuan) daudela ekarrita. Baina galde dezakegu,

baita ere, sermoiaren teknikaren alde ekarriak ote dauden; alegia, testuaren

eraikun tzari lotutako lanabes “logikoak” ote diren, testua era tzeko idazleak darabilen

estrategia, sermoiaren taiuketari begira (eta en tzunketari begira ere barne

kausalitatea gida tzen baitute). Esan dugu gorago adibidea inten tsitatearekin

lotuta dagoela, beraz, testuaren unitate osakin garran tzi tsu da. Baina aldi berean

ezin dugu ahaztu adibidea zerbait azaleko ikusten dela, eta kengarri den

zerbait bezala, Coltierrek dioen gisan,

“n’apporte rien au contenu global du discours dans lequel il est introduit et qu’il est, en

particulier, supprimable sans dommage pour le sens général du discours”. (Coltier, 1986: 25).

Coltierren ideia interesgarria da: adibideak ken tzeko zerbait dira testuaren

laburpenak egitean, testuaren makro-egituretan. Zergatik da sermoietan hain

joria adibidegin tza? Ez ote dute exemplek diskur tsoetan betelana egiten? Horrela,

adibideen balio polifonia, intertestualitea, zalan tzan jarriko genuke: gehiago

lirateke intratestuaren elikagarri, ekiteko helduleku, anplifikaziorako

estrategia bat, inten tsitate estrategia ez ezik, baita exten tsitate bide ere.

Buka tzeko, zenbait ohar exten tsitateari buruz:

Bat. Sermoien egitura kontuak, semantika testualean ikusi dugunez, erregularrak

dira. Sermoiak berdin hasi eta berdin buka tzen dira beti. Fun tzio

hori, errepika eta lelo hori exten tsitatean ulertu beharko li tzateke, kristaua

sermoiaren tempo magikoan sar tzeko eta irteteko resorte bezala.

249

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!