16.05.2013 Views

Agirre Asteasukoaren "Eracusaldiac", sermoia ... - Euskaltzaindia

Agirre Asteasukoaren "Eracusaldiac", sermoia ... - Euskaltzaindia

Agirre Asteasukoaren "Eracusaldiac", sermoia ... - Euskaltzaindia

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

248

ARANTZA OZAETA

gogoa” eta desioa pizten dute; ilustrazioek, obligazioa. Ondorio bat: botere

erlazio jakinen arabera artikula tzen dira sermoietan harremanak, bestea ez da

kon tsidera tzen alter ego bezala “joko argumentatiboan” (Grize 1990).

Adibideen banaketaz den bezanbatean (“adibideak” esatean aurreko hiru

motak bil tzen ditugu), formalki, adibidearen propietate mikro-estrukturalak ez

dituzte elementu bereizgarriak sermoietan: lokailuek (“bezala”, “moduan”…)

ezar tzen dute ekibalen tzia erlazioa gaiaren (ezkerretara dagoena) eta phore artean

(eskuinetara). Gure sermoiotan, ohikoa da “demagun” inplikatibo batekin

abia tzea adibidea. Baina testura baino interesgarriago zaigu estruktura, edo

adibideen distribuzioa diskur tsoan. Adibideak modu irregularrean ager tzen

dira, ez daude sarreran eta amaiera fasean, eta ugari dira azalpen eta argudiatzean.

Sermoietan, adibidea presente dago per tzepzio argumentatiboa handitzen

den tokian. Esaterako, ilustrazioa a txikimendu fasean koka tzen da, narratio

fasean bainoago: rol aktan tzial ba tzuek ekar tzearekin lo tzen da zu/zuek/gu

eta forma iteratiboekin eta interpelazioekin, sermoiaren bukaera fasearen intentsitatearen

alde lan egiten dute. Gogora bedi, era berean, bai exempluma eta bai

imagoa, konbinaturik ager tzen direla latinezko aipuarekin eta iruzkinarekin

tradizio homiletikoak preskribi tzen duen gisan (cf. Gallo apezpikuaren oharrak,

Robles 1978). Imagoak eta exemplak ager tzean, “aktante periferikoak”,

inten tsitatea atonoa edo difusoa da; kontrara, predikatuek eragin nahi duten

aktantea aipa tzen dutenean (gu/zu) per tzepzioa inten tsoa bihur tzen da. Ilustrazioak

sermoiaren tonoa inten tsoago (estua, hurbil, per tsonal efektuekin) jartzen

du, atoniatik in crescendo kurban, sermoi askotan ilustrazioa klimax-arekin

lo tzeraino. Sermoiaren komunikazio-erritualaren barruan, horixe en tzutera

ohituta zeuden solaskideak eta enun tzia tzaile-kideak. Noski, sermoiak emozioak

biztea, damu tzea, konberti tzea, eta abar bila tzen duenez, inten tsitate horren

bidez sermoiaren ilokuzio-indarraren alde joka tzen da: diskur tsoaren zertarakoaren

edo makro-egin tzaren alde. Sensibilien biderka tzean (emoziona tze,

motiba tze, grina tze) horretan kokatu behar da ilustrazioa eta, oro har, analogia

fenomenoa. Emozioak sermoigin tzan, beraz, baluke bere gramatika…

Baina, sakonago zulatuz, ikus dezagun zein kualitate duen analogiak sermoian.

Jakina da adibideek ez dutela fun tzio bera prosa zientifikoan eta erlijiosoan.

Analogiari aitor tzen zaizkio balio azal tzaileak (Grize 1990: 97). Prosa

zientifikoan adibideak azalpenaren mende daude, edo, bestetara esanda, analogiak

irakurleak ustez uler tzen ez dituen kon tzeptuak beste hi tz ba tzuekin

edo errepresentazio ezagunen bidez emateko fun tzioa du. Adibideak kontzeptuen

argigarri jar tzen dira, ustez irakurlearen esperien tziarekin lotuago

dauden nozioak eta hi tzak ekarriz.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!