16.05.2013 Views

Agirre Asteasukoaren "Eracusaldiac", sermoia ... - Euskaltzaindia

Agirre Asteasukoaren "Eracusaldiac", sermoia ... - Euskaltzaindia

Agirre Asteasukoaren "Eracusaldiac", sermoia ... - Euskaltzaindia

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

AGIRRE ASTEASUKOAREN ERACUSALDIAC

abundancia de razones. A esta copia pertenece que traigamos á la causa cuanto se

puede decir apta y cómodamente, segun el asunto lo pidiera (Granada, Retórica,

611; Salaberritik hartua, 1997: 243 azpimarrak geureak).

Anplifikazioa diskur tsiboki kantitateari lo tzen zaio horrela, arrazoiak bata

bestearen a tzetik jaulki tzeak azalean jar tzen du gai berberaren inguruko metatze

bat, efektu erretoriko bistakoekin. Ikus adibidea:

[V 1] “Cer dala uste dezu infernua? Ura da Demonioaren, eta bere servitzarien

lice (sic) izugarri bat non beticotasun gucian egon bearrac diran oñacez

ler tzen. Ura de beti sutan dagoan labe icaragarri bat, beñere i tzalico ez dana: ta

becatariac berac izango dira ango egurra, ilinchac, eta illentiac. Ura da sufre eracequiz

iraquiten dagoan aincira, edo pu tzu bat, non Satanas, Ante-Cristoa, eta

becatuaren eracusleac egon bearrac diran betiraunde gucian. Ura da neque, eta

pena guciac onaren cu tsuric gabe arqui tzen diran lecua. Au gucia, ta gueyago aditzera

eman digu Jaunac Escritura Santan toqui izugarri aren gañean. Ara amil tzen

dira biraugilleac, eta umeac ongui aci tzeco arretaric ez duanac. Ara amil tzen dira,

edanari, ta aisiari ederre tsiric, echeaz, zorraz, eta beste eguimbideaz aztuta bici

diranac. Ara amil tzen dira lagun urcoari becaturaco bidea ematen diecenac, dala

i tzez, dala ezcon tzaren ustearequin, dala bestela. Ara amil tzen dira becaturaco

bideac, echeac, eta lagun gaiztoac, ibillera lo tsagarriac u tzi nai ez dituenac. Ara

amil tzen dira... An daude oñacez ler tzen, adiaz, eta orroaz.

Gai tz erdi li tzaque, noizbait bucatu bearrac balira neque oec; baña ez dira

beñere bucatuco. Joango dira urteac urteen gaiñ, eta e tzate puscaric chiquiena ere

quenduco. Galde Luciferri, galde Caini, galde an arqui tzen diran beste guciai.

Lucifer munduaren asieratic an dago, eta asieran bezala daude aren oñaceac. Sei

milla urte bezala dira Cain ara jachi zala, eta ez dira batere arindu aren penac:

milloica joango dira urteac, eta ez dira guchituco aren nequeac. Ezagu tzen due au

an arqui tzen diran doacabeac.” (A 177-8)

Anplifikazioaz baliaturik meha txu efektua sor tzen du testuak, mikro-figura

ba tzuek andamia tzen dutena: anaforen bidezko errepikapenak: “Ura da…,

Ura da…” eta “Ara amil tzen dira… Ara amil tzen dira…”. Errepikapen figurokin,

abiadura edo azelerazio (Fontanille 2002: 59) sen tsazio bat sor tzen du,

sekuen tziaren ilokuzio-indarraren inten tsifika tzaile gisa lan egiten duena,

plastizitatea sortuz. Bigarren paragrafoko behin behineko objezioak indar tzen

du anplifikazioa eta ondorioz meha txua. Figura hiperbolikok lagundurik

(“beñere ez da buca tzen”, “milloica joango urteac ”, eta abar). Ohar halaber

interlokuziorako elementuez (“Galde Luciferri, galde Caini ”). Anplifikazioak

sor tzen du azelerazio bat era berean kantitatea (exten tsitatea) eta inten tsitatea

245

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!