16.05.2013 Views

Agirre Asteasukoaren "Eracusaldiac", sermoia ... - Euskaltzaindia

Agirre Asteasukoaren "Eracusaldiac", sermoia ... - Euskaltzaindia

Agirre Asteasukoaren "Eracusaldiac", sermoia ... - Euskaltzaindia

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

242

ARANTZA OZAETA

orobat, persuadi tzeko helburu garbia (esplizitua) duten berbaldietara, Perelmanek

esango zukeen “de adherencia de mentes a las tesis dadas” (1969: 14),

ho ts, publizitatea, diskur tso politikoa, eta abar.

Kontua da gure corpusera urrera tzeko gainditu behar direla, ez digutela

eran tzunik ematen, ez Perelmanen argumentazioak, ez Anscombre eta Ducroten

planteamenduak (1988), ezta pragma-dialektikaren argudia tze bir-eraiketak

ere (van Eemeren eta Grootendorst 1987, 2002). Ildo horretatik, Plantin

(1998) autorearen lanez ere ezin balia gintezke, argudia tze teoriari ekarpen

interesgarririk egin dionik ukatuko ez dugun arren. Plantinen hurbilpen teoriko-metodologikoa,

alegia, bere “trilogia”, argudia tze teorian mamitu diren

hiru tipologia garran tzi tsuren urak ekarriz osatu du (Toulmin autorearen; Perelman

eta Olbrech ts-Tyteca autoreen; eta van Eemeren eta Grootendorst-en

tipologiak). Baina Plantinek ere erretorika invention koka tzen du nagusiki,

alegia, argudio eta froga mailan.

Zer aterabide dugu, hortaz, erretorikaz jarduteko ez badugu ain tzat hartuko

ez troposen erretorika, ez argudia tzearen erretorika? Zirriborra tzen ari

garenez, erretorikaren auzia enun tziazio-auzia da, dimen tsio sozial eta historikoan

ulertuta.

Kontua ere ez da teoria erretoriko berria proposa tzea, baizik eta eraiki tzea

berbaldien dimen tsio erretorikoa (Bordron eta Fontanille 2000). Egileok ez

dira koka tzen ez argudioen erretorikan, ez figuren erretorikan, baizik eta jartzen

dituzte harremanetan arda tz sintagmatikoa eta paradigmatikoa. Horrela

bada, ez dira kontuan har tzen figura zerrendak edo inbentarioak, ezen berbaldien

dimen tsio erretorikoaren auzia hasten da jokoan jarritako kategoria

diskur tsiboak azter tzetik. Toki horietan gauza tzen dira balore, posizio eta estrategia

enun tziatiboak. Eta praxi enun tziatiboa da kategorion kon tzeptu

“antola tzailea”.

Hain zuzen ere, berbaldia ekin tzan perspektibatik, badirudi tenden tzia

dela ia ezinbestean figurak eralda tzearena. Baina zein modutan eraldatu figurak?

Hona eran tzuna: figuren gertaera erretorikoa fenomeno lokal barik, fenomeno

global gisan ulertuz. Figurek tradizionalki beren existen tzia eta izatea

maila lokalean izan dute; orain, berriz, diskur tsoaren edota pen tsamenduaren

propietate globalak izatera pasa tzen dira. Horra tx arda tz sintagmatikoa. Modu

honetara ekarrita, ho ts, figuren “deslokalizazioa” dela-eta, (idem, 14. or.) beste

eginkizun bat eslei tzen zaie. Alegia, beste zerbaiten alde ekarriko genituzke

figurak. Hain zuzen, figuran jar tzea (figurazioa edo eskematizazioa), bihurtuko

li tzateke gure diskur tsoen aktibitate garran tzi tsuena.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!