16.05.2013 Views

Agirre Asteasukoaren "Eracusaldiac", sermoia ... - Euskaltzaindia

Agirre Asteasukoaren "Eracusaldiac", sermoia ... - Euskaltzaindia

Agirre Asteasukoaren "Eracusaldiac", sermoia ... - Euskaltzaindia

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

5.0. SARRERA

Azken kapituluari heldu behar diogu orain, eta hegaldi erretorikoa egingo

dugu. Pen tsa tzen dugu XVIII-XIX. mende mugako sermoigin tza karakterizatzeko

talaia egokia dela erretorika, neurri batean sermoiaren auzia erretorika

auzia ere badela. Izan ere, orain arte ikusitako hainbat alderdik norabide horixe

seinal tzen dute, esaterako, 3. kapituluko “motiba arazteak” eta zizta tzeak,

edota 4. kapituluko errepikapenak… Jarraituko dugu, beraz, sermoia zedarrituz

eta deszifratuz. Orain, sermoien aribide erretorikoa estudiatuko dugu,

erretorika talaia ezinbestekoa denez generoa deskriba tzeko.

Erlijio katolikoaren kulturan, beti ere “hi tz sakratua”ren gestioan eta

hedapenean, erretorika teknika “pribilegiatua” kon tsideratu izan da, eta ahalegin

handiak egin izan dira erretorika kristau tzeko (cf. 1.3.1.).

Erretorika nozioa zedarri tzea, nolanahi ere, ez da dirudien bezain samurra. Badirudi

erretorikaz min tzo garenean bi ikuspegiz, ikermoldez eta kon tzeptuz ere

aritu gaitezkeela; eta bakoi tzak, jakina, bere arrazoibide eta azterbideak ditu. Eta are

gehiago, balirudike erretorikari buruzko lan oro molde horietako batekin bat etorri

behar dela ezinbestean, ho ts: argudioen erretorika edo erretorika orokorra (arda tz

sintagmatikoa), edota, bestela, figuren erretorika, erretorika elocutiboa (arda tz paradigmatikoa).

Grosso modo kon tzepzio horien pean bana tzen da erretorika, nahiz eta

formulatu daitekeen beste terminotan, beti ere dualitatean. Erretorika pathosean

jar tzen bada, publikoaren emozioetara hain zuzen, konben tzimenduak behera egiten

du eta per tsuasioak gora, manipulazioaren erretorika li tzatekeena. Indarra logosean

jar tzen bada, berriz, logikaren eta argudia tzearen ikuspegia ematen zaio erretorikari

eta demostrazio zientifikotik hurbil koka tzen da.

Jakina denez, banaketa eta bitartasun hori historikoa da, eta hein batean,

topikoa ere bihurtu da horrela esatea.

237

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!