16.05.2013 Views

Agirre Asteasukoaren "Eracusaldiac", sermoia ... - Euskaltzaindia

Agirre Asteasukoaren "Eracusaldiac", sermoia ... - Euskaltzaindia

Agirre Asteasukoaren "Eracusaldiac", sermoia ... - Euskaltzaindia

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

AGIRRE ASTEASUKOAREN ERACUSALDIAC

Laburbilduz, iruzkina mami tzen da testuak esaten duen eta esan nahi duenaren

gainean. Sermoiaren eginkizuna Logos-aren aurkezte eta interpretazio

lanak egitea da. Ikusi besterik ez dago idazleak zer-nolako interpolazioak, gehiketak,

egoki tzapenak, zehaztapenak… egin ohi dituen.

Alabaina, errepikapenaren fenomenoa sermoiaren beraren eremutik are

urrutiago eraman beharra dago. Errepikapena sermoiaren ontologiari dagokio.

Izan ere, Trentoren ostean finkaturik geldituko da Errebelazioa gordeko

duten liburuen zerrenda (guztira 72 liburu), eta, horren ondorioz, ez da ezer

berririk sor tzerik, ez esaterik. Trentoren ondorio izango da Nihil nova sub sole:

ezer berririk ez zeru azpian. Eta hortaz, sermoiak gauza berririk (nova) ezin

esan duenez, mugaturik dagoenez 72 liburuetara, beste erremediorik ez du

izango berriz (nove) esatea baino. Nihil nova sub sole… sed nove. Hau da, ez

dago gauza berririk esaterik, beraz, berriz esan beharko. Errepikatuko egingo

da jada-esana. Ezer ez berririk zeru azpian. Esan beharrekoa esanda dago. Baina

beste modu batera ere esan daiteke. Agortezina da iturria. Horregatik da

sermoia errepika tze bat, azkenik gabeko errepika tzea.

Zer errepikatu bereziki, Bibliako pasarteak eta parabolak. Francisco Terrones

del Caño erretorikaren teoriko famatuak, Biblia ha tzen du predikaziorako

iturri agortezin gisa: “la Escritura es verdadero virote, para que tire el predicador,

con un mismo lugar se puede tirar muchas veces” (Terrones del Caño

1946: 62, Bravo Arriagak aipatua 2001).

4.2.7. KONKLUSIOAK

Aipugin tzaren fenomenoa aztertuko bada, ikuspegi tradizionalak gainditu

beharra dago eta, beraz, alteritate, hetereogeneitate eta aho tsen zirkulazioaren

problematikan zentraturik ekin behar zaio ZuBe eta ZeBe modalitateen azterketari,

ho ts, ikuspegi mediologikoan oinarriturik. Aipungin tza ez da a priori

pen tsa daitekeen bezain fenomeno aseptikoa. A barrutikoari dagokionez, ez da

aski pen tsa tzea autoritate argudio gisa ekar tzen direla aipuak, sermoia Bibliaren

eta santu handien autoritatearekin horni tzeko. Izan ere, ikuspegi enuntziatibo

batetik, erraza da asma tzea non koka tzen diren sermoietan balioak eta

kontrabalioak, eta erraza da erakustea nola dei tzen dioten mekanismoek eta

estrategiek batak besteari. Prediktibilitate handia dago hizkun tza mekanismo

eta estrategia diskur tsibo ba tzuen distribuzioan; esate baterako, non egongo

den esatezko adi tz bat bukaerako posizioan, adi tz bat nori morfemarekin, segmentu

bat sarrera-adi tzaren ondoan errepikaturik ezker-eskumatara, formula

233

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!