16.05.2013 Views

Agirre Asteasukoaren "Eracusaldiac", sermoia ... - Euskaltzaindia

Agirre Asteasukoaren "Eracusaldiac", sermoia ... - Euskaltzaindia

Agirre Asteasukoaren "Eracusaldiac", sermoia ... - Euskaltzaindia

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

AGIRRE ASTEASUKOAREN ERACUSALDIAC

tzilioa izango da iturri nagusietarik bat. Beraz, santu-santak, profetak, teologoak,

gizon jakin tsuak... Tradizio luze eta zabala dugu. Tradizio hierarkizatua

gainera 43 .

Ohar daitekeenez, diskur tso jakin baten corpusa dugu, historian zehar

ongi kokatua, eta horixe da sermoietako informazio erreferen tzialaren harrobia

ere. Horixe izango da, orobat, “aipua-iruzkina” jokoaren erreferen tziala.

Horra tx aipuaren genealogia, eta bere bi alderdiak: alderdi teknikoa, hau

da, nolatan egin, eta alderdi morala, ho ts, erreferen tzialaren ondaretik hartu

beharra. Horrela eraiki tzen da exegesia. Aipuak, izan ere, corpus batetik ateratzen

dira, eta corpus berera i tzul tzen. Eta aipua da tradizo luze eta zabal horretako

alderdiak historikoki eta metodologikoki bil tzeko erraminta.

e) Aipua-iruzkina bikotea

“Aipua-iruzkina” hurrenkeraren egitura irekia da, eta hainbat modutara

uztar tzen dira biak. Esaterako, hurrengo adibidea aipu-iruzkina ezkon tzeko

eskema posible bat da:

[IV 208] “Asmo au agertu zuan S. Pauloc, esan zuanean ¿Cerc galeracico dit

niri Jesus onaren onguinaia, eta amorioa? Quis nos separabit á charitate Christi?

Galerazoco ote dit neque, edo naigabe andiren batec? An tribulatio? Galeracico

ote dit goseac, eta larrugorritasunac? An fames, an nuditas ¿Galeracico ote dit ezpata

nere lepoan eracusteac? An gladius? Ez, dio Santuac: ez erio tzac, ez vici tzac,

ez dit galeracico nere Jesus ona ama tzea. Neque mors, neque vita. Orra ceñ venaz,

eta osotoro erabaqui zuan S. Pauloc...” (A 124-125) 44

Ohikoak dira sermoietan gisa horretako aipuak eta ari tzeko moduak. Aipuaren

osteko iruzkina fun tsezkoa da homiletikan. Formalki iruzkina beti ere

joan-etorrian egiten da, aipua eta iruzkina hainbat modutara txirikorda tzen

dira. Iruzkina zer ote den? Aipuaren “luzapena” edo anplifikazioa, horra.

A barrutiko zitazioak eta iruzkinak estatutu berezia daukate. Aipuaren

fun tzioa mezuaren eta Hi tzaren aurkezpena da; iruzkinaren fun tzioa aipuak

esandakoa errepika tzea eta “azal tzea”. Oratoria sakratuaren gaia eta helburua,

San Agustinen tzat, Eskritura Santuen zen tzua argi tzea eta azal tzea da. Azal tzea

eta interpreta tzea, en tzuleek hi tz sakratuaren zen tzuak ulertu di tzan, horrega-

43 Ikus Salaberriren sailkapena Axularren aipugin tzaren inguruan (1997: 263 eta hh).

44 Ikus adibide hori berori, iruzkin luzeagoaz eta beste “gehi tze” ba tzuk lagun dituelarik

osatuta (B 318).

231

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!