16.05.2013 Views

Agirre Asteasukoaren "Eracusaldiac", sermoia ... - Euskaltzaindia

Agirre Asteasukoaren "Eracusaldiac", sermoia ... - Euskaltzaindia

Agirre Asteasukoaren "Eracusaldiac", sermoia ... - Euskaltzaindia

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

AGIRRE ASTEASUKOAREN ERACUSALDIAC

Zeren BEren fenomenoa hartuko da aho ts zirkulazio adierazle gisa, eta, horrela,

sorburu sozio-diskur tsiboaren ikuspegia abiatuko da.

Berbaldi ekarriaren indar ezaugarri tzailea, zen tzu honetan, handia da oso.

Bada lekuko tza interesgarririk. Esaterako, Bokobza Kahan autoreak

karakteriza tzen ditu Dulaurens idazlearen Le Compére Mathieu nobelako hiru

per tsonaje nagusiek darabilten BEren arabera. Haien pen tsamendua eta

jokabidea azal tzen dira, hain zuzen, besteen diskur tsoak eurengana tzeko dituzten

moduen arabera 42 . Garbi ikusten da BE diskur tsoak ezaugarri tzeko

duen poten tziala, baita literatur obrarena ere.

Ikusi ahal izan dugunez, aipuaren diakroniak argi uzten du honen erabilpena

eta hedapena ezin dela bilakaera gramatikalaren argitan azaldu, baizik eta

jo behar dela instan tzia sozio-diskur tsiboetara, ho ts, ideologietara. Izan ere,

soziologia-instan tziek dan tza tzen dituzte hizkun tza fenomenoak. Nahiz eta

aipa tze formak neutroak diren erakundeekiko, erakundeak –hau da, instituzio

diskur tsiboak– ez dira neutroak aipa tze-formekiko. Guztiz gerta tzen da hori

sermoien kasuan, erakusten saiatu garen bezala.

Zer interpretazio egin? Ze konnotazio-balio eran tsi du aipugin tzak?

A barrutian esatariak zer erlazio bidera tzen du? Barruti horretan, esatariak

bereganatu egiten du aipa tzen den testua. Eta haren alde jar tzen da. Bereganatze

urra ts hau “bitarteko” urra tsa da, eta esatariaren identitatea bertan egiten

da. (Bitartekari tza lan hau ikusi da hizketa-egin tzen azterketan, orobat pertsona-izenordainetan).

Esatariaren hi tza onar tzen duenak hark errepresentatzen

duena ere onar tzen du. Esataria “ordezkoa” da. Beregana tze honen adierazleak

dira aipuaren ondoren ager tzen diren: “orregatic”, “orra”...; “Orregatic

doctrinac dio, Sacramentuac dirala...” (A 30); “Orra cer dioen”; “Orra, nere

cristaua…” (A 299) ; “Orregatic (A 306); “Orra cer dan…” (A 296).

B barrutiari dagokionez, hi tzaren behin-behineko kudea tzea onar tzen

da. Baina, edozein kasutan, argi gera tzen da esatariaren eta aipuaren arteko

bereizketa. Enun tziatuak askotarikoak dira, “bere horretan” jasoak edo “berrartuak”,

baina horien ulermena “periferikoa” da, ez dago indagaziorik horietan,

benetan pen tsa tzen denera hurbil tzeko ahaleginik. B barrutiaren ahotsaren

aldeko justifikazio-formulen ordez, “atocea”k eta errefusa tze formulak

agertu ohi dira. Aipa tze hauekiko erlazioa sinbolikoa da, fikziozkoa, eta,

42 Bokobza Kahan, M. “Hétérogénéités dicursives dans Le Compère Mathieu de Dulaurens”,

in Amossy R, eta Maingeneau, D. (2003) L’analyse du discours dans les études littéraires,

Presses Universitaires du Mirail, Paris, 123-147. or.).

229

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!