16.05.2013 Views

Agirre Asteasukoaren "Eracusaldiac", sermoia ... - Euskaltzaindia

Agirre Asteasukoaren "Eracusaldiac", sermoia ... - Euskaltzaindia

Agirre Asteasukoaren "Eracusaldiac", sermoia ... - Euskaltzaindia

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

AGIRRE ASTEASUKOAREN ERACUSALDIAC

inguruan mami tzen den min tza-praktika baita. Ez da gehiegi esatea erakusaldidiskur

tsoa aipa tze-genero bat dela, eta ezin dela bata bestea gabe ulertu.

Aipu ugaritasunak behera egiten du Plat eta Bed sermoietan, berebiziko

hizpidea portaerak, gogo-jardunak eta kon tzien tzia azterketak direnean. Bi

molde horietan, era berean, aipuaren erreferen tziala aldatu egiten da. Bistan

denez, eta esan dugunaren ildotik, jarrerak, portaerak, bekatuak… nekez izan

daitezke material egoki aipuak egiteko. Halaz ere, BE badago presente: BE asmatuak,

fikziozkoak, birtualak, sasi-aipu deitu ditugunak. Edota Agindu edo

Mandamentuen gaineko argibideak ematerakoan: zertan da tzan, pasadizo gogoangarriren

ba tzuk, eta abar. Plat eta Bed testuetan jai tsi egiten da aipu kopurua,

baina, hain zuzen, horiexek dira sermoi-an tza gu txien duten berbaldiak.

Aipuen ekar tzeak eta ugal tzeak beste arrazoi sakonagoak ditu gure ustetan.

Izan ere, esatariari hizpidea ematen dion enun tziazio-egoera hartu behar

da oinarriagoko faktore eragile tzat. Hala, modu esplizituan esan daiteke ugaritasun

horren kausa instan tzia soziologikoaren eraginez datorrela. Lagun

ditu, estrategisa gisa, beste fenomeno ba tzuk ere: horra hor sarrera-adi tz jakin

ba tzuk, adi tzaren posizioa, marka tzaileak, elementu axiologikak, eta, bereziki,

jarraian datorren aipu-modalitatea. Hain zuzen, aipua kudea tzeko modua,

ho ts: aipuen erreferen tziala, aipuaren eta iruzkinaren arteko jokoa eta

errepikapen-prin tzipioa. Lehenbiziko fenomenoak (sarrera-adi tza, posizioa…)

baliabide linguistiko heterogeneoak dira, eta euren balioa nahiko zirkunstantziala

da, joko jakin batek sortutakoa. Bestela esanda, norabide jakin batean

lan egiten dute eta horregatik esangura tsuak bilaka tzen dira. Baliabide horien

interpretazioa globalki egingo dugu, besteen arrimura.

c) ZuBe/ZeBe modalitateen balio sozio-diskur tsiboa

Eraku tsi nahi da orain, aipatu modalitateek, erregela linguistiko eta kotestual

ba tzuen menpe lan egiten badute ere, beren hautaketa ez dela erregela

horien kausaz egiten. Beste faktore ba tzuk daude hor tarteko, pragmatikoak

eta ideologikoak, ho ts, soziologikoak. Gauzak horrela, eta esan denaren

erakusgarri, BEren diakroniaren gaineko puntu ba tzuk azaldu beharko ditugu

ezinbestean.

Platonek eta Socratesek dudak zituzten aipuaren balioari buruz. Platonek

Gorgias lanean errefuxatu egiten du aipuak bere forma tipikoan duen balio

dialektikoa, alegia, lekukotasun edo testimonio juridikoa izatea (Compagnon

1979: 121). Sokrates lekukotasun kantitate handien kontra zegoen, eta pentsa

tzen zuen ez dagoela aipurik froga baliorik zuenik, soilik juizio balioa bai-

227

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!