16.05.2013 Views

Agirre Asteasukoaren "Eracusaldiac", sermoia ... - Euskaltzaindia

Agirre Asteasukoaren "Eracusaldiac", sermoia ... - Euskaltzaindia

Agirre Asteasukoaren "Eracusaldiac", sermoia ... - Euskaltzaindia

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

226

ARANTZA OZAETA

paralelorik, edota bilaka zitekeenik. Kristauarena ez da, inondik ere, “paradoxa”,

zeren eta ez du horretarako sendotasunik.

Nolanahi ere den, B diskur tsoarekiko eta haren erreferen tzialaren aldeko

interes handia du esatariak, izan ere, horren gainean jardungo du eta kontraste

lana egingo baitu. Finean, diskur tso ortodoxoak berak bakarrik eta bere horretan

ez du fun tziona tzen per tsuadi tzeko…

Doxa ekar tzen duten adibideek fun tzio diskur tsiboaz gain, fun tzio kognitiboa

ere badute. Adibideok modu sintetikoan fun tziona tzen dutelarik, analisi

errazak, sinpleak eta argiak egiteko aukera ematen diote kristauari. “Arerio

bakarraren” taktika praktika tzen da; beraz, partiketari, bereizketari eta analisiari

muzin egiten zaie, eta buruhauste-katramilak bazterrean uzten. Entzuleak,

bestalde, erraz identifika eta memoriza di tzake jarrerak eta edukiak

modu honetan jokatuta.

Barrutiak egiteko inten tzioak, ho ts, modu bitarrean fun tziona tzeko

jokabideak, hiru abiaburu sozio-diskur tsibo edo ideologiko ditu: batetik,

errealitatea bera halako tzat har tzea; bigarrenik, kristauen tzat zerbait anbibalentea

edo debate-gai izan daitekeena, ezabatu nahi izatea; eta, azkenik, bilakaera

dialektikoa eta historikoa bazter uztea. Alegia, sermoiak beti uste sendo

eta osotasun i txura ematea.

b) Berbaldi ekarriaren ugaritasuna bai, ez edozein, ordea

Ondoren dakargun konstatazioa sermoi orori dagokio, baina bereziki Eracus

moldeari (ikus 2.4.2.2.). Sermoia da berbaldi mota bat aipua ezinbesteko

osagai duena. Baieztapen hori egiteko kontuan hartu behar da “partizitazio”

edo “partaide tzako aipua”; izan ere, ohar bedi, sermoia ahoz gora publikoki

ematerakoan aski zela berbaldi ekarriaren marka tze prosodikoa, edota hizkuntza

alda tzea (latina). Autofonikoak eta diafonikoak, ostera, ez dira beharrezko.

Arrazoia sinplea da: testu eta berbaldi barneko kontuak direnez gero, benetako

polifonia edo aho ts aniztasunetik bazter samartuta geldi tzen dira.

Esana dugu sermoietako aipuak ez direla jakin tza plantak egiteko ekarriak.

Are gehiago ere esan behar dugu: aipua sermoiaren erregulartasun diskurtsibo

bat da, eskakizun soziologiko bat. Bestela esanda: aipua zeinu ere badela,

baina zeinu saussuretarraz guztiz bestelako zeinua, zeren gurean premiazkoa

eta motibatua baita. Aipugin tza ez da kutixia, sinbolo baizik.

Horrela, aipua benetako talisman eta feti txe bilaka tzen da sermoietan eta

sermoigin tzan. Sermoia, azken buruan, aipuari estu-estuki lotua dago: aipuen

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!