16.05.2013 Views

Agirre Asteasukoaren "Eracusaldiac", sermoia ... - Euskaltzaindia

Agirre Asteasukoaren "Eracusaldiac", sermoia ... - Euskaltzaindia

Agirre Asteasukoaren "Eracusaldiac", sermoia ... - Euskaltzaindia

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

224

ARANTZA OZAETA

[IV 199] “Emendic ez da ascó asmo erdi, edo laurdena sor tzea, esaten dezula:

nai nuque, al banu, u tzico balit paquean: aleguiña eguingo det. Era honetan i tz

eguiten duen becatariac ez du... “.(A 202)

Kristaua ez-gauza da bera bakarrik molda tzeko, ez da gai “Jesus bat ere

bear bezala esateco”, nahiz eta “Jaunaren gracian arqui tzen dan”:

[IV 200] “Gañera Jaunaren gracian arqui tzen danean ere, ez da gay (sic), edo

gauza onelaco irabaciac eguiteco, ez eta Jesus bat bear bezala esateco ere: Nemo

potest dicere Dominus Jesus nisi in Spiritu Sancto (a).” (A 6)

[IV 201] “Ezpada bat jayo tzen uretic, ezta Espiritu Santuagandic, ecin sartu

diteque Ceruetaco Erreñuan, esaten digu Jesu-Cristoc (a).” (A 63)

Eta diskur tso hau luze eta zabal dabil sermoigin tzan. Horiek horrela,

diskur tso honetan ez zaio kristauari posizio-gune oinarrizkorik aitor tzen, ez

maila epistemologikoari dagokionez (beti ere ez-jakintasuna esleituko zaioeta);

ez ontologia mailari dagokionez (ez gauza tzat, ahalmenik gabea enun tziatzen

baita); ez portera mailari dagokionez, praxiari (narras eta gogo gu txirekin

ibil tzen baita).

Eta besterik badirudi ere, kristauak ez du aho tsik. Presen tzia baldin tzatua

du. Soilik ager tzen da enun tzia tzailearen diskur tsoaren harilka tzea errazteko,

hizpidea emateko, zer esana eta “edukia” horni tzeko. Enun tziazio-eszenan ez

daude A eta B parez pare jarrita: diskur tsoa ez dago plano berean. Kristaua ez

da bere ikuspuntuaren eta iri tziaren jabe eta kudea tzaile. Nahiz eta imitatua

den bere hizkera hainbat mekanismo eta estrategia diskur tsibo medio, kanpotik

enun tzia tzen, eta, are, kanpotik kudea tzen da: en tzun det, omen, bide, batzuek

dioe… Definitu gabea, fun ts gabea, orokorregia… horrelakoxea da kristauaren

diskur tsoa. Paira tzen duena nolabaiteko “alienazio” diskur tsiboa.

Nolanahi ere, tarteka, badirudi mundu hori diskur tso baten jabe dela.

Esaterako:

[IV 202] “Eta gai onetan beti izan bada cerbait munduan, cer e tzan guertatuco

guerra onetan? Guerrariac e tziaquien i tz eguiten araguien icenaren ga tzagabe, aimbesteraño,

non batec esan cidan: Jauna, mire tsi tzen da gure i tzeguiteaz? Jaquin beza

bada, onelaco erreñu, Provincian, emacumeac ere gure eran aita tzen dituela araguiaren

icenac. Norc esan, cer calte emendic etorrico diran animetara? (f). (B 145)

Badirudi kristaua-fededuna gai dela, baduela ikuspuntu bat, eta, orobat,

gaitasuna duela nolabaiteko diskur tsoa sor tzeko eta buru tzeko, bere kabuz

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!