16.05.2013 Views

Agirre Asteasukoaren "Eracusaldiac", sermoia ... - Euskaltzaindia

Agirre Asteasukoaren "Eracusaldiac", sermoia ... - Euskaltzaindia

Agirre Asteasukoaren "Eracusaldiac", sermoia ... - Euskaltzaindia

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

222

ARANTZA OZAETA

Izan ere, gure interpretazioaren arabera, banaketa hirukoi tz hori enuntziazio-egoerak

sermoi-jarduerari ezarritako eskakizunetarik da. Esango genuke,

“neurri” sozio-diskur tsiboa. Ez da esan beharrik hiru barruti horiek zein

sinboliko eta zein esangura tsu diren sermoietan. Aurreko analisietan ikusi ahal

izan dugunez, barruti horietako bakoi tza gertakari eta konfigurazio linguistiko

diskrimina tzailez osaturik dago. Gure ustez, gisa horretako banaketa zeha tza

eta sistematikoa soilik esplika daiteke prin tzipio erregula tzaile bat presupuestatzen

bada. (Asoziazioaz eta disoziazioaz, ikus Perelman & Olbrech ts-Tyteca

1994 [1958]: 627 eta hh).

Gatozen, bada, barruti bakoi tzaren konnotazio-balioak ager tzera, eta sermoietako

interakzionismo sozio-diskur tsiboaren lehen ezaugarria zirriborratzera.

Deskripzioan C-A-B ordenari jarraituko zaio.

C barrutia

Heterodoxiaren eremua da. Ez du izen onik, eta balioespen negatiboa jaso

ohi du. Diskur tsiboki zein enun tziatiboki, marginaturik ager tzen da. Hereje

eta exkomikoen esparrua da, eta exklusioa praktika tzen da. Fisikoki ere, sermoietan

oso leku txikia egiten zaio barruti honi. A barrutiarekiko aurkari tza,

inolaz ere, apurtu-ezina da eta elkar-ezina. Exklusio hau, ikusi denez, elementu

linguistikoetara heda tzen da: gertakari eta mekanismo zenbait ez daude

presente (berbaldi zuzenez ez dira inoiz ekar tzen, esatezko adi tza beti hasieran...).

Orobat, indar handia dute elementu axiologikoek, hasi lexikotik eta

gainerako elementu diskur tsiboetaraino.

Lutero, Zuinglio, Macedonio, Fran tziako eta Cadizko ilustratuak... aipatu

aipa tzen dira, hala behar eta. Baina herejeak izaki, ez dira inoiz ere beren

baitan aurkeztuak, soilik ager tzen dira ezarri zaizkien aka ts, “bekatu” edota

“keria” guztien ai tzakiatan, ortodoxiaren onerako.

Analizatu ditugun baliabideen erabilerak ispilatuko luke, gure aburuz, orduko

gizartean presente legokeen binarismo hegemonikoa.

A barrutia

Ortodoxiari dagokio. C barrutiarekin kontrakarrean edo oposizio bete-

-betean dago.

Beti dago positiboki markatua: determinazio positiboen bidez (“San”,

“jakin tsu”...), modalizazioen bidez, elementu tipografikoen bidez (letra larriak...),

lexikoarekin... Hain ditu muga argiak barruti honek, ezen ez dagoen

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!