16.05.2013 Views

Agirre Asteasukoaren "Eracusaldiac", sermoia ... - Euskaltzaindia

Agirre Asteasukoaren "Eracusaldiac", sermoia ... - Euskaltzaindia

Agirre Asteasukoaren "Eracusaldiac", sermoia ... - Euskaltzaindia

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

AGIRRE ASTEASUKOAREN ERACUSALDIAC

Laburbilduz, erreferen tzia zehaztugabez hornitutako BE asko eta asko –ia

gehienak– ez dira benetakoak; baizik birtualak, asmatuak eta esatariak berak

sortuak edo formulatuak. Bistan da horrek esku-har tzeari eta manipulazioari

bidea errazten diola, ho ts, subjektibitateari. Era berean, jokabide honek subjektuen

arteko interakzioa argi tzen digu.

Geroago ikusiko dugunez, iri tzi horiek guztiek doxa mailakoak ez ezik,

asko eta asko uste mailakoak ere badira; eta usteak, erdia ustela... Ez die kristau

eta fededunen iri tzi-pen tsamenduei inolako sendotasunik ematen, eta,

beraz, esan aurretik ere, baztergarriak dira.

Ikusi dugunez, aho ts horiek ez dira besterik gabe integra tzen, hau da, aldez

aurretiko galbahetik pasatu gabe. Horra hor “atocea” eta erreplikak. Horrelako

iruzkinik ez du A barrutiak, alderan tziz baizik. Batean, errefusa tzea eta

alden tzea. Bestean, ain tzako tzat har tzea eta maiz justifikazioa. Batean, “atocea”;

bestean “ala” eta “bezala”.

4.2.6. BERBALDI EKARRIA: INFORMAZIO SOZIO-

-DISKUR TSIBOA

Orain, egoki tzen zaigu informazio linguistiko eta interakziozkotik urra ts

bat haratago joatea, gogoan izanik interakzionismo sozio-diskur tsiboaren

perspektiba esku artean dugula.

Esan dugu jada, per tsona-izenordainak ez bezala, berbaldi ekarria ezinbestean

dela berbaldi-arteko gertakaria. Dugun ikuspegitik, berbaldi ekarriari,

Voloshinov (1992/1929) autorearen hi tzetan esateko, “goitik beherako” begirada

egingo diogu. Beraz, aurretik egindako analisiak beste begirada batetik

aztertuko ditugu. Banan-banan barik, mul tzoka egingo dugu lan, nahiz eta

banan banakako emai tzak jasoko diren.

a) Hiru barruti: A/B/C

Hasteko, A/B/C barrutien arazoari helduko diogu, horixe baita sermoigintzaren

elkarreraginaren “estrategia globala”. Sermoien irakurlea berehala ohartzen

da oposizio diskur tso baten presen tziaz, eta kontura tzen da badela printzipio

bat fun tzionamenduan bil tzea/bazter tzea egiten etengabe. Bestela

esanda, bada, sermoiaren barnean des-homogeneizazio prin tzipio bat. Ikerlaria

analisi zeha tzagoak egiten hasten denean, ohar tzen da auzi hori ez dela

azalekoa. Kontrara, elkarreragin sakonen abiaburu dela.

221

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!